2016/01/17

PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


PARTAIDETZA
Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.




Ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragilea izan behar badu, eraginkortasun hori partaidetza aktibotik pasatzen da. Beraz, edozein helburu hezkidetzailean partaidetza gakoa da.

Haur eta nerabeen eskubideei buruz legeak dio eskubidea dutela beren eskubideei buruzko argibideak jasotzeko; norbanakoaren eskubideak eta eskubide kolektiboak errespeta ditzaten, batez ere parte hartzearena

Parte–hartze hori familian, erakundeetan, ordezkaritza–organo akademikoetan, elkarteetan eta abarretan nabarmen eman behar da. Errealitatean, askotan ikusten dugu, partaidetza- zein genero-ikuspuntua itxura besterik ez dela izaten, ordezkatu omen nahi dituztenen interesak ez direlako inondik inora azaltzen.

Parte hartzeak hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen ditu. Parte-hartzea indibiduala edo kolektiboa izan daiteke

Partaidetzaren baldintzak:

  • Parte hartzen jakitea

  • Parte hartu ahal izatea

  • Parte hartu nahi izatea



Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari dela ikusten da, baina horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik. Ez da nahikoa emakumeak eta gizonak egotea, ez da nahikoa oso diskurtso ausarta izatea edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea. Errealitatean, askotan ikusten dugu, partaidetza- zein genero-ikuspuntua itxura besterik ez dela izaten, ordezkatu omen nahi dituztenen interesak ez direlako inondik inora azaltzen.

Eskolan, Gizartean partaidetzarako dauden zailtasunak erreproduzitu egiten dira eta egoera horiek eraldatzeko, hasierako urratsa da zailtasunez ohartzea. Zailtasun hauek gizartearen egiturekin zerikusia dute. Beraz, benetako partaidetza eraiki nahi badugu, erantzun sakonak, konplexuak eta ausartak eskatzen dute.


Bideo honetan Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa jasotzen da:

Hausnarketan garbi ikusten da administrazioa eta mugimendu feministen artekoa elkarlana funtzezkoa dela benetako parte hartzea bermatzeko eta berdinatsunean aurrera egiteko.

Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

  • Nesken interesak kontutan hartzea edozein jarduerak antolatzerakoan
Ordezkariak hautatzerakoan, nesken interesak eta beharrak lantzea, ordezkatzea parekidea izan dadin
  • Curriculumean emakumeen erreferentzia eta ereduak izatea, maila parekidean
  • Taldeak eraikitzerakoan parekide kuotak erabiltzea

  • Parte hartzerakoan, denboraren erabilera parekidea izateko hezitzea eta bermatzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina