Sarreran, Heziberri 2020, Hezkuntza eredu
pedagogikoaren markoa hezkidetzari buruzko aipamenak oso gutxi direla ikusita
ea nahikoa izango den hori euskal curriculum hezkidetzaile bat osatzeko bideak
ezartzeko galdetzen da.
Hezkidetzaren egoerari buruzko azterketa diagnostikoa Gasteizko ikastetxeetan (2014). Hurrengo ikerketaren ondorioetan esaten den bezala eskolan “diskurtsoa maskulinoa izan da, emakumea zer eta zein den esan duena … Genero asimetria begitantzeko, beraz, hezkuntza komunitatea sentsibilizatu beharko da; curriculumean hezkidetza sartu; irakasleak generoan formatu; eta azkenik, material didaktikoak egokitu.”
Curriculum hezkidetzailearen iturburuak
EMAKUNDE-k 1997. urtean argitaraturiko Ikastetxearen
hezkidetza-eredua egiteko Gidan Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren
ikuspegitik egiterakoan kontuan hartu beharreko iturburuak aztertu zituen:
soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa.
·
- Iturburu soziologikoak alderdi hauek hartzen ditu barne: gizarte-antolamendua, gizarte-baloreen osaketa eta transmisioa, jakintzen legitimazioa eta hierarkizazioa, gizartearen kultur ondarea, hezkuntza-sistemari egiten zaizkion kultur eta gizarte-eskariak eta, azkenik, ikasleen gizarteratze-prozesu jakin bat osatzen duten ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta baloreak. Prozesu horren bidez, hain zuzen, ikaslea sistemara egokituko da eta sistemak bere horretan iraungo du.
- Iturburu psikologikoaren bidez ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza-garapenak zer nolako prozesuak jasaten dituzten jakingo dugu eta, horretaz gain, adinaren, ezaugarri psikofisikoen, egoera emozionalaren etab.en arabera, pertsona bakoitzak ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen emango digu aditzera.
- Iturburu pedagogikoan honakoak biltzen dira batik bat: oinarri teorikoa, hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak. Hezkuntza-interbentzioak ikasleek ikaskuntza esanguratsuak egitea izan behar du helburu nagusitzat, hau da, ikasleak ikasten ikasteko gai izatea. Hartuko dituzten eduki berriak, eta baita ikas-prozesua bera ere, aurretik dituzten gaitasunei eta ikasi dituzten edukiei lotuko zaizkie. Beraz, ez ditugu besterik gabe sartuko, aurretiazko egitura kognitiboei lotuta baizik. Izan ere, ikasleek esanahiak emanez osatzen dute errealitatea, ezagutza berriak aurretik dituztenekin erlazionatzen baitituzte sistematikoki.
- Iturburu epistemologikoaren bidez, diziplina akademikoetatik abiatuta, honako informazioa lortzen da curriculumerako: batetik, legitimatutako jakintzei buruzkoa eta, bestetik, ezagutzen metodologia, barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten curriculum-arloak zertan diren kontuan hartuta.
Epistemologia historian zehar sortu
diren botereek antolatu, hierarkizatu eta legitimatu duten jakintza-multzoa
dugu, horiek guztiek "jakintza akademikoa" osatzen dutela. Jakintza
akademikoa izan da, hain zuzen, gizarte-sistemek baliozkotzat hartu izan duten
bakarra.
Teoriatik praktikara izenpean
dagoena hauxe da, nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak
erabiliko ditugu curriculuma hezkidetzailea izateko. Bi pauso emango ditugu: Diagnosia
sustatuko dugu eta gero hartu behar diren erabakiak hartuko ditugu.
Zenbait material edota iturri
aipatzen dira aurreko pauso hauek garatzeko:
o
Euskal
Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko “Hezkidetza gida” (2008),
o
Queremos
coeducar, M. Morenoren liburua (2013),
o
Mari
Jose Urruzola Hezkidetza Aholkulariak eta Bizkaiko Hezkidetza Mintegiek “Eskola
hezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibideak” (2002),
o
Bechdel
testa filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan
genero-bereizkeria detektatzeko
o
Emakundek
argitaraturiko “Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak gidan”
(2013)
o
…………………………………………………..
Eta diagnostikoa egin ondoren zer? Hezkidetzailea
denarekin zalantzarik ez, baina zer egin sarritan hezkidetzaile EZ direnekin?
Irudi honetan oso ondo dago azalduta erantzunaren
aukera desberdinak
Erronkak:
·
Hemen
proposatzen den hezkidetza-ereduan garatzen den ikuskeraren arabera, gizartea
pertsona guztien autoritatean oinarrituko da, guztiek elkar onartu, errespetatu
eta baloratu egingo dutela. Horretaz gain, desberdintasuna eta aniztasuna
bereizgarri indibidualtzat hartuko dira eta aberasgarri eta pluralitatearen
erakusgarri ere izango dira; eta inoiz ez, ordea, diskriminazioak edo
hierarkizazioak egiteko bidea. Hori lortzeko, beraz, behar-beharrezkoa da
genero-estereotipoak bertan behera uztea eta gizonezkoek emakumezkoekiko duten
nagusitasuna deuseztatzea.
·
Pertsona
bakoitzak beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu. Gizarte-mota
berriaren helburua lurreko gizaki guztien hazkundea eta garapena lortzea izango
da.
·
Hezkuntzak
pertsonen hazkunde integrala izango du xedetzat eta nortasun pertsonalaren garapena
hartuko du oinarritzat, era guztietako diskriminazioak gaindituko dituela.
·
Zientzian
genero-azterketan oinarritutako paradigma hartuko da eta, horren ondorioz,
ikuspuntu androzentrikoa baztertu eta diziplina bakoitzaren barne-ikuspuntua
landuko da.
Materiala hau
ez nuen ezagutzen, itxura ona du.
Trivial feminista
Gai honen balorazioa ona da, egiten den
erreflexioengatik eta eskaintzen diren baliabideak egokiak egiten zaizkidalako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina