Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.Orduan,ikastetxean ikuspegi hezkidetzailea jorratu nahi badugu ezinbestekoa da atal honi arreta jartzea. HEZIBERRI 2020 dugu Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa eta dokumentua aztertuz gero “hezkidetza” behin baino ez da aipatzen, etengabeko prestakuntza aipatzen denean, hain zuzen ere.
“
“Alderdi indibidualenetan oinarritutako prestakuntza‐eredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza‐ereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntza‐planak, esku‐hartze globaleko proiektuak, hezkidetza‐proiektuak…” indibidualenetan oinarritutako prestakuntza‐eredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza‐ereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntza‐planak, esku‐hartze globaleko proiektuak, hezkidetza‐proiektuak…”
Horretaz gain, Heziberrik “Sexu eta genero”ari dagokionez, pertsonon orientazio anitza aipatzen du eta generoa ikasleen ibilbidea baldintzatzen duen gizarte konstruktutzat hartzen du.
Beste era batera esanda, ez da laguntza handia erakundeetatik datorkiguna eta ondorioz lana egiteko urteetan baliabideeak sortzen eta gidak egiten jardun duten profesionalengana jotzen dugu.
Gida horien zerrenda luzetik bakan batzuk aipatuko ditut:
- (2008).Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko hezkidetza Gida.
- Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak Neli Zaitegi eta Mari Jose Urruzolarena.
- Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak Neli Zaitegi eta Mari Jose Urruzolarena.
- Marian Moreno-ren Queremos coeducar gida.
- Luixa Reizabal Arruabarrenaren Genero berdintasunean hezteko gida
Goian aipaturiko gidatan hainbat tresna proposatzen dituzte ikastetxeetan erabiltzen ditugun ikasmaterialak hezkidetzaileak izateko.
Baina teoriatik praktikara igarotzen garenean, eta mintegian ohartu naizenez, diagnosiaren fasea aldatz goranzkoa egiten zaigu hezkidetza arduradunei: nondik hasi? Nola egokitu gidak gure ikastetxeko errealitatera?.Behin korapiloa askatzen dugunean eta diagnosiarekin hasten garenean, irtenbide egoki, originalak eta ikastetxe guztietan ezberdinak ateratzen dira.
Eta diagnostikoaren ondoren zer?
Diagnostikoaren ostean eta datu guztiak eskuartean ditugunean beste fase bat hasten da. Irakurgaian proposatzen den bezala ezagutzaren esparru orotan historian zehar emakumeak eginiko ekarpenak gehitu egin beharko liratezke.Kontua ez da aldaketa sasoi baterako egitea, curriculum hezkidetzaile honi denboran iraunkortasun bat ematea baizik.Hau da hezkidetza “nekea luze eta bizia labur” duen prozesua izatearen arriskua dugu .Horretaz sarri hitzegin dugu gure mintegian eta askotan azpimarratu dugu beste agente batzuen inplikazioaren beharra; adibidez, testu liburu eta ikas materialen egileena, erakundeena eta abar…
Irakasleok badugu ere beste erronka bat,hain zuzen ere, baliabideen sortzaile izatearena. Mintegietan edozein ekintza edo ospakizun antolatzerako orduan proposamenak originalak, landuak eta sormen handikoak izaten dira baina ia beti gure ikastetxeetako eremutik ez ditugu ateratzen. Orain sare sozialek gure esparrutik ateratzeko, lana partekatzeko eta besteengandik ikasteko aukera ematen digute. Irakasleok, horretarako, beldurrak kendu beharko ditugu eta ikasleengandik ikasi.Ez bakarrik sare sozialetan aritzen, baizik eta datorrenari egokitzen Zygmunt Baumanek deskribatu duen garai berrietara. Hau da modernitate likidora.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina