Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko
Eguna
Maiatzak 17: LGTBQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
Hauetaz gain gure
gizartean egun hauek ere ospatzen ditugu:
Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna
Otsailak 4: Ageda Deuna Bezpera Eguna
Gabonetan: Olentzero, Mari Domingin
Antropologia
feministak dio festak eta ospakizunak ez direla gizartean ematen
diren eszenifikazio soilak, kultur-adierazpen sendoak baizik. Jaiak
ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren
nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da,
pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko
harremanekin bereziki. Ikastetxeetan ere egun hauek jadanik osptatzen
dira, beraz, hezkidetzatik festa haeuk aztertu beharrean gaude,
genero desberdintasunak aztertuz, ondoren aldaketak proposatzeko
hauek gainditzeko.
Hezkidetzatik
begiratuz, guztietan konfirmatzen da genero ikuspegirik gabe aritzen
garenean automatikoki eta etengabe erreproduzitzen direla sexu-genero
estereotipo guztiak. Hezkidetzaren ikuspuntua txertatzeko, argi dago,
jarrera kritikoaz jardun behar dugula eta kontu handiz prestatu
eszenifikazioa. zer eta nola transmititzen dugu, eta zer zaindu
dugun. Oso garrantzitsua da ikastetxeetan eztabaida prozesuak
irekitzea eta jaiak kontzienteki planifikatzea, ikuspegi kritikoen
ondorioz jaientzako proposamen alternatiboak sortuz. Bestela, berriz
ere, estereotipoak muturrera eramanda agertuko zaizkigu.
Jaio askotan ere
opariak egiten dtugu, Hauek aukeratzerakoan ez-sexistak izatea
ezinbestekoa da gure inguruan bestelako errealitatea, kultura,
harremanak eta sinesmen-markoak eraiki nahi baditugu..Honetan ere gurasoekin
lana egin behar dugu, egitekoa
zaila dute eta,
jostailu neutrorik ia ez baitago, eta haurrek hedabideetatik asko
edaten baitute.
“Jaiak eta
ospakizunak” eta “genero ikuspegia” kontzetuen artean dagoen
harremana ospakizunetan
eredu patriarkalak eta emakumeen eta gizonen rol sexistak
erreproduzitzean
datza.
Astean
zehar egin dudan hausnarketa Getarian
Ospatzen den Elkano desenbarkoa izan da.
Lau
urtetik behin Juan Sebastian Elkanoren omenez egiten dena.
1522An
munduari itzulia eman zion lehen mariƱelaren balentia oroitzeko.
Festa
hau ospatu zen lehen urtea 1922an izan zen. Lehenik,
Itsasontzia portura iritsiko da eta Elkano elizara igoko da bere
itsas-gizonekin amabirjinari eskerrak ematera. Ondoren, bertatik bost
kontinenteak ordezkatzen dituzten neskekin erregearengana joango da
bere eskerra jasotzera.
Hezkidetatik
hausnartuz, zergatik
5 neskek ordezkatzen dituzte kontinenteak? Galdera hau hainbat
herritarrei egin diet, jaso ditudan erantzunen artean nabarmenenak hauek izan dira:
-
Beti horrela izan da %60
.
Neskentzako ohore bat da %30
.
Karrozak festa dotoretu egiten du % 10
Hezkidetza
ikuspuntutik
nabaria da ekintza honetan dagoen sexismoa. Gizarte
patriarkal baten
eredua errepikatzen da. Neskek bigarren mailan daude,
edertasunaren rol pasiboan kokatuz.
Gure
ikasleek honetan ere sexismoa identifikatu dezaten, Hezkuntza
sistematik tresna batzuk eman behar dizkiegu
ikas, adi egoteko eta
kritikoak izan daitezen, berdintasunean oinarritutako festak ospatitu
behar direla jabetzeko, denon onerako
Gizartea orokorrean ere
hezi
behar da, eta
bereziki gurasoakin lana egin behar dugu.egiteko
zaila dute, jostailu neutrorik ia ez baitago, eta haurrek
hedabideetatik asko edaten baitute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina