HEZKIDETZAREN MARKO LEGALA. HEZKIDETZA EAEn
"Gizaki guztiek eskubide eta askatasun guztiak dituzte aldarrikatuta adierazpen honetan, honako arlo hauetako inolako bereizketarik egin gabe: arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste edozein eratakoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein arrazoi."
2. artikulua, Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsala, 1948
Gaiari buruzko laburpena
eta balorazio pertsonala.
Aste honetako gaia oso interegarria iruditzen zait. Nire
ustez denok ezagutu behar ditugu hezkidetzarekin lotutako legeak , batez ere ez
erortzeko “folklorean”, biktimismoan, ez galtzeko helburuak eta beneteko esku-hartze
hezkidetzaileak gauzatzeko ikastetxeetan.
Beti dago zerbait hobetzeko moduan, baina fesminismoaren lorpenen
artean legeak daude.
Hori dela eta, ez
dago gaizki , gure hezku-hartzetan abiapuntu bezala Hezkidetzaren marko legala
kontuan izatea, batez ere gure
eskubideak ezagutzeko, eta modu kontziente batean erabil ditzagun.
Nahiz eta legeak izan, oraindik, asko falta da berdintasun plan
on bat izateko eta horrez gain, legean jasotako arauak eta neurriak ,
normalean, paperean geratzen dira besterik gabe.
Esatebaterako:
Hurrengo denbora lerroan oinarrizko legediak bilduta daude.
Dena den aipatu behar dugu 2013an Hezkuntza sailak ateratako
Hezkuntza-sisteman hezkidetza etagenero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.
Honetan, hurrengo helburu
estrategikoak aipatzen dira:
1. Hezkuntza‐sistema
hezkidetzazko eskola‐eredua
era koordinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez hornitzea.
2. Eskola mistoan eraldaketa‐prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
3. Genero‐indarkeria
eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota
guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra
emateko mekanismoak abian jartzea.
Horrez gain, ez dugu ahaztu behar aurten
Hezkuntza Sailak aurkezturiko Heziberri 2020 dokumentuak, Oinarrizko
Hezkuntza zein Batxilergo eta Pertsona Helduen Hezkuntzako11 printzipio
orokorretan (2. art. dekretu bietan) ondokoaz hitz egiten digu:
● Bizialdi osorako oinarri sendoak
ezarri, estereotipoak eta ezarritako ereduak gaindituz, beren bizitzak zentzuz
gida ditzaten, beren helburuak hauta ditzaten, beren aukeren, egungo eta
etorkizuneko premien eta pertsonak artatzearen ardura har dezaten, eta
gizartean txerta daitezen, modu aktiboan, kritikoan eta arduratsuan parte
hartuz eta beren nortasuna osoki garatuz.
● Hezi beharra dago bake
positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan. Bake
positiboaren kultura sortu, non gatazkak elkarrizketa eta kontsensuz bideratzen
diren, aniztasuna (sexuala, kulturala, orientazio sexuala …) errespetatu eta
baloratzen den eta neska eta mutil-ikasleen garapen emozionala sustatzen den.
● Pertsonen garapen osoa eta
bizitzaren esparru (pribatu, domestiko, publikoa) eta egoera guztietan aritzeko
beharrezkoak diren konpetentziak lortzea bai maila pertsonalean eta sozialean
ere.
● Lan egin emakume eta gizonen
arteko berdintasunaren alde.
● Emakumeen aurkako indarkeriaren
prebentzio eraginkorra egin, eta beste instituzioekin elkarlanean aritu neska
eta mutilen abusu eta esplotazio sexualen aurkako babesa eta prebentziorako.
● Aukera berdintasuna bermatu jatorrizko diskriminazioak gaindituz
(sexu, genero, aniztasun funtzionala, orientazio sexuala, etnia, jatorri
soziokulturala).
Eman ZURE hitzekin “emakume eta gizonen arteko berdintasuna” eta “material hezkidetzailea” kontzeptuen definizioa
Emakume
eta gizonen arteko berdintasuna:
Aurreko
marko legala ikusita eta laburbilduz, emakume eta gizonen arteko berdintasuna
nire ustez hau da:
Bizitzaren esparru guztietan eskubide, aukera
eta tratu berdinak izatea, bereziki ekonomia eta poitika eparruetan,
genero-rolak baztertuz.
Material hezkidetzaileari buruz hitz egiten bada kontuan izan behar dira hurrengo puntuak:
Material hezkidetzaileari buruz hitz egiten bada kontuan izan behar dira hurrengo puntuak:
EZ DIRA AGERTU BEHAR MATERIAL HONETAN:
- Sexismo edo emakumeen aurkako indarkeria isladatuta eta justifikatuta
- Hizkuntza modu sexistan erabilita, irudietan emakumeen eta gizonen presentzia ez orekatuta eta estereotipatuta.
- Pertsonek sexu batekoa edo bestekoa izateagatik duintasun gehiago edo gutxiago edo sexu-objektu soilak adierazita
Bestalde,
material honetan isladatu behar da gaur egungo errealitatea:
- Emakumeen jakintzak eta emakumeek gizardiaren garapenari egin dizkioten ekarpen sozial eta historiak integratzea.
- Aniztasun familiarra, eta afektibo-sexuala, errealitate kulturalak, etnikoak………
Jardueren inguruko datuak
eta ondorioak.
Puntu honetan oso argi dago, legeak paperean
daude, baina gero aplikatu behar dira gure bizitzan, hain zuzen ere hortxe dago
koska.
Beti bezala legeak paperean geratzen dira
bete gabe.
Gure hezkuntzan sisteman, gauza bera
gertatzen da,besteak beste, erabiltzen
dugun material didaktikoa ez da guztiz material hezkidetzailea.
Nahiz eta legeak izan, asko egin behar da
oraindik
Eskola hezkidetzailea lortzeko bidean gaude,
baina, modu batean edo bestean hobekuntzarako neurri eraginkorrak hartu behar
dira errealitatea ezagutuz.
Izaskun Kerejeta medikua: 'Gogorra da emakume izatea Saudi Arabian'
Zein
dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?
Gaur egun ikastetxeetan dauden erronkak, hauek izan daitezke:
- Material didaktikoa genero ikuspuntutik aztertzea.
- Aniztasun-afektibo sexualari buruzko informazioa, tailerrak eta ikastaroak aritzea.
- Hezkidetzarako koordinatzaile edo arduraduna izatea.
- Genero-indarkeriari buruzko tailerrak, ikastaroak eta hausnaketa burutzea.
- Hezkidetzan, baliabide digitalak erabiltzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina