Gure ospakizunak, erritualak eta bertan bizitako emozioak ez dira betidanik egon, norbaitek une zehatz batean eta helburu zehatz batzuekin bultzatu egin ditu.
Azken urteotan jai parekidetasun aldeko kanpainak lan eta lan dabiltza, alde batetik eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzen eta bestetik parte hartze berdinkidea sustatuz.
Jaiak eta ospakizunak denok berdin ospatzeko eta disfrutatzeko dira, eta genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da, adibidez, orain gabonak bueltan datozela, afaria edo bazkari antolaketetan, gizonezkoak kalean zerbait hartzen dauden bitartean emakumezkoak etxean prestaketa lanetan dabiltza.
Horretarako ikastetxeetan erronka eta kontutan hartu behar ditugunak:
- Eskola komunitatea, genero ikuspegia txeratzearen garrantziaz jabetzea, beharra sentitzea, ikustea, kontzientzia hartzea, honetarako, berdintasun kontseilua ezinbestekoa da.
- Ikasturte bukaeran edo inauterietako mozorroetan egiten diren dantzatetan, zer musika aukeratzen dugun, nork abesten duen, zer esaten duen, zer dantza den...erreparatzea eta horren arabera aukeraketa egitea.
- Opari sexisten gainerako lana egitea, bai ikasleekin zein gurasoekin (iragarkiak erabiliz) hauusnarketak, zergaitik hau neskarentzat eta ez beste hau??...eta udaletxeko langilegoaren laguntzarekin (dekalogo ez sexistak etxeetara buzoneatzen).
- Jai ezberdinak, berdintasunean lanean ari diren jaiak, dantzak, ezaguterazi, aztertu, desberdintasunak ikusi...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina