2015/11/22

Mari Domingi askatu!



Jaiak, ospakizunak,...ongi pasatzeko egunak.... tradizioa......
Hezkidetzan esku hartzen kurtso honetan asko ari naiz ikasten. Ni beti feminismotik gertu ibili naiz eta konturatzen ari naiz hala ere, zenbat gauza ez nituela ikusten .

Laister Gabonak datoz eta horrekin batera Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak. Guk eskolan, duela urte batzuk erabaki genuen Olentzeroren ordez Mari Domingi etorriko zela, eta lasai asko gelditu ginen.
Aste honetan begiak ireki zaizkit blogean irakurri dudanarekin.

Automatikoki eta etengabe erreproduzitzen dira sexu-genero esterotipo guztiak.
Mari Domingi teorian, emakumeen figura prestigiatzeko sortu den pertsonaia, praktikan Olentzeroren laguntzaile huts gisa ageri da. Emakumearen bigarren mailako papera finkatzen du: Olentzerok du garrantzia eta alboan dekoratzen Mari Domingi.
Mari Domingi azaltzen da emakume estereotipatua bezala. Polita, ongi jantzita, irrifartsu, karinosoa, pazientea......
eta osatzen duten bikotea  heterosexuala, noski .

Egia esan, ez dakit nola eman buelta istoria honi.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina