EAEn Hezkidetzak duen marko legala zein
den ikusi berri dugu:
- Euskal Eskola Publikoaren Legea
- Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea
- Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea
- Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa
- ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua
- Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa
- EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana
- Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana
-
...
Eta legeria guztia laburbilduz,
hezkuntzaren helburu orokorra “irakasten denaren
hezkidetzazko
izaera bermatzea” izango dela nabaria da. Ikasleei formazio
integrala
eskainiko zaie: nork bere identitatea osatu, eta ezagutza
eta bere balorazio etikoa aldi
berean integratzen dituen
errealitatearen kontzepzioa eraikiz. Baina, aitortu behar dugu,
horretarako balioen aldaketa
sustatzea ezinbestekoa dela, eta
aldaketa eman dadin, legeriaren babesa lagungarria bada ere, ez du
legeria izateak aldaketa emango denik bermatzen. Hori da momentu
honetan eta nire ustez oso kontuan izan beharko genukeena.
Ikusi ditugu halaber, marko legalean
jasotzen den hezkidetza helburua lantzeko hainbat material ere.
Legeak
kontuan hartuz edo gabe, gure esku-hartzeetan emakume eta gizonen
arteko berdintasuna helburu badugu: pertsonak bere banakotasun,
berezitasunaren arabera, generotik
at, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei
egokitutako rol,
balio
eta jarrerak
kontuan hartu gabe hezi nahi baditugu, neska eta mutilentzako
baliagarria izango den pertsona eredua bultzatuz,
estereotipo
izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo
tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz; gure lan tresnak
diren materialak, material hezkidetzaileak bidelagun izan beharko
ditugu ezinbestean, material egokiak nolabait, aipatu berri ditugun
erronkari aurre egiteko lagungarri izango direnak.
Horixe
bera da momentu honetan erronka garrantzitsu bat nire ustez, helburu
bera dugun hezitzaileok, darabilgun materialaren azterketa sakona
egin eta gure helburuak lortzeko oztopo diren materialak baztertzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina