IDENTITATEA HAUSNARKETA
Gizon
edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak eta arauak identitatearen
eraikuntzan jasotzen dira. Prozesu konplexua da, alderdi
biologikoak,sozialak,kulturalak,psikologikoak eta baita politikoak ere
barneratzen ditu.
Identitatearen
garapena haurtzaroan hasten da,baina bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina
da.
Gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen
genero-sexu sistemak lotura zuzena du, bizi dugun jendarte ereduarekin.
Akrostikoa.
IREKIA
ADIERAZPENA
SEXUA
GENEROA
ANIZTASUNA
IREKIA
SORTZAILEA
PROZESUA
ERAIKUNTZA
PERTSONALA
SOZIALA
HARREMANAK
Iazko ikastarokidea
Ainhoa Calvo
aukeratzen dut. Atentzioa eman dit,jendarte patriarkal honetan bizi den
dikotomiari,bitasun sakratua deitzen diola. Eta erabat ados nago,pertsona entitate global
bat bezala ulertu behar dugula esaten
duenean.
Heziberri 2020
Heziberri 2020aren xedeetariko bat hauxe da.
Oinarrizko Hezkuntzak pertsona guztien hezkuntza-eskubidea
bermatu behar du. Horrenbestez, zuzentasunaren eta justizia sozialaren ildoan,
hezkuntzak aukera berdinak eskaini behar ditu, bazterketarik egin gabe
–ezaugarri pertsonalengatik edo sexu-orientazio, kultur nortasun edo
generoagatik–, eta gainditu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak,
sozialak, kulturalak eta pertsonalak.
Hau betetzeko,hizkuntza ez sexista, material didaktikoa
,orientazioa (estereotipoak apurtuz),kontutan hartu behar ditugu.
Zure inguruan
Gure inguruan ikasi behar izan dugu, alua duten mutilak eta zakila duten neskak,gure artean baditugula. Eta gu,
hezitzaileok,bere identiatea garatzen laguntzeko bidelagunak izan behar
dugula,beraien familiekin batera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina