2017/02/19

Nor naizen eta nor ez naizen

Akrostikoa:

IIIIIIIIIiIzaera
iHezkiDetzailea
IIIIIIIiPErtsonak
IIIIIIIIiiNorbanakoa
IIIIIIIIIiTaldea
IIIIIIIIIiIkaste prozesuak
IIiNorTasuna
iAniztAsuna
BereizTea
SentipEnak
IIAberAstasuna
IIIIIIIIIIKontzientzia

Iazko ikastarokideek egindako post bat:

Aukeratu dudan iazko ikastarokidea Agurtzane Goitia Lopez da eta honakoa da bere lanarekin osatutako post-a: Identitateei buruz hausnartzen

Heziberri 2020 aztertu: Identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat hautatu.

Heziberri 2020ren ustez identitatearen garapena zertan datzan ikus daiteke oinarrizko zehar- konpetentziei buruz ematen duen definizioarekin: “Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan (diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan), arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira”. Esan daiteke identitatearen garapena zeharkakoa dela. Beraz, hezkuntzan ikaste- irakaste prozesuan identitatearen garapena kokatzeko, oinarrizko zehar- konpetentziez baliatu beharko da.

Zein dira hori betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak?

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
-Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea, eta ikasitakoa mobilizatzea eta beste testuinguru eta egoera batzuetara eramatea, norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko.
-Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteei aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.
-Ekimena izatea eta ekite-prozesua erabakitasunez eta eraginkortasunez kudeatzea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihurtzeko.
-Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.

Zure inguru hurbilean genero- identitateen inguruan emandako aurrerapenak azaldu:

Nire inguru hurbilean, hainbat ikastarokidek esan duten moduan, ikusi dudan aurrerapen handiena, errealitate ezberdinen onarpena egotea da. Genero identitate anitzak azaleratu dira eta txikitatik beste ezagutza bat ematen zaie. Identitate anitzak aldarrikatzeko beharra dago eta beraz, baliabide desberdinak bilatu behar dira. Honetarako lagungarri diren hainbat elkarte topa daitezke gaur egun, azken boladan berrietan agertu den Crhysallis- en moduan, egin duten “Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” kanpainarekin hain zuzen ere. Hau guztia kontuan hartuta ere, oraindik egiteko asko dagoela uste dut, bai hezkuntza arloan, baita hortik kanpo ere. Honi lotuta, ondoko bideoa uzten dizuet, esanguratsua iruditu baitzait, txikitatik sortzen diren/ ditugun mugak azaltzeko:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina