Identitateen
garapenari dagokion irakurgaian murgildu ahala gero eta garbiago joan naiz
ikusten aniztasunari buruz ari garela, berriro ere, neurri handi batean.
Aniztasunarekiko errespetua, ezagupena eta onarpena direla gakoak; ezaugarri
hauek guztiak idazteko errazak, baina, eguneroko bizitzan ikusten dugunaren
arabera, errealitatea bihurtzeko oso zailak.
Azkenean, beste
egoera batzuen aurrean pentsatzen dudan bezala, hemen ere norberak bere bizitza
aurrera atera eta besteei, bakoitzari berea, aurrera ateratzen laguntzean,
oztopoak saihesten eta panorama zabaltzen laguntzean, baita “bakean” uztean
ere, kateak, edozein kate, haustean dagoela sekretua pentsatzen dut.
Emakumeen genero
identitatearen garapena dela eta, ARTIKULU HONETAN salatzen den bezala,
estereotipoetan oinarritutako sistema bitar hau, neurri handi batean, erruaren
sistema ere bada. Emakumeak eta gizonak era diferentzialean markatzen duen
generoetan oinarritutako sozializazioan errua egitura egonkorra bihurtzen da
pertsonen subjektibotasunean. Pertsona guztiek, emakumeek zein gizonezkoek
esperimentatzen duten ziztada baldin bada ere, jendarteak markatutako
“normaltasunetik” irten nahi duen edozeinentzat, sakonagoa da, suntsigarriagoa.
Erruak kontrol politiko garrantzitsua
bezala funtzionatzen du, baldintzapean jartzen duelako egiten duguna, gure
buruarekiko deseroso sentitzea eramaten gaitu mugatutako bidetik irteten
saiatzen garen bakoitzean. Erruak
zizelkatzen ditu autoestimua eta identitatea, sentitzen duguna eta bai gure buruarekiko
ta besteekiko erlazioen gainean pentsatzen dugun guztia. Horregatik iruditzen
zait hain garrantzitsua familiaren babesa etxean eta zehar konpetentzien
erabateko garapena ikastetxeetan identitatea bilatzen ari den edozeinentzat.
Ereduak aldatzen hasteko, adibidez, hemen beste identitate batzuk garatzen laguntzeko baliagarria izan daitekeen proposamen bat : ¿POR QUĆ NO HACER DE ELLA FITZGERALD O MARIE CURIE LOS NUEVOS ĆDOLOS INFANTILES?
Berrian
argitaratutako artikulu honetan GIZONA NOLA IZAN, HORTXE DAGO GAKOA irakur
dezakegun bezala, «Egun ere, oso markatuta dago mutil gazteen jokabidea nolakoa
izan behar den, zer espero den haiengandik», argitu du Carmen Diez Mintegi
antropologo feminista eta EHUko irakasle ohiak. «Ezaugarritze prozesu horiek
genero sistemaren barruan kokatzen ditugu».
Sexu-generoek
antolatutako gizarte honetan mutilek ere baldintzatuta ikusten dute beraien
identitatearen garapenerako bidea: zer izan, nolakoa, arazoak eraginkortasunez
konpontzeko estiloa. Ondorioz, sortzailea den heinean, identitatearen garapenak
zalantzan jartzen ditu “betiko” sinesmenak, “betiko” egiteko moduak, eta apustu
politikoa bihurtzen da, sexu edo generoen sailkapenetatik haratago doan
erronka.
1.- Akrostikoa
2.- Iazko ikastarokideen artean IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN izenburupean Agurtzane Goitiak idatzitako jarduera iruditu zait osatuena, puntu ezberdin guztiak jorratzen ditu goitik behera eta, nire ustez, modu errealistan.
2.- Iazko ikastarokideen artean IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN izenburupean Agurtzane Goitiak idatzitako jarduera iruditu zait osatuena, puntu ezberdin guztiak jorratzen ditu goitik behera eta, nire ustez, modu errealistan.
3.- Heziberri 2020 egitasmaoren barruan, eta hasieran esaten nuena gogoratuz, niretzat identitatearen eraketa eta garapena oso lotuta daudenez, 27. artikuluan agertzen den testu hau aukeratu dut:
“Hezkuntza
jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat:
erantzun positiboa, betetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun
eskubidearekin lotuta; eta negatiboa, bestetik, bazterketa eta desberdintasun
egoera ugarien kasua dena. Bi horietan, jakina, baliotsua aniztasun
positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten
gaituelako. Gizarte‐talde
guztiak izaten dira anitzak, eta horrek
ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu”.
4.- Inguru hurbilean emandako aurrerapenei dagokienez, urrats erraldoiak izan gabe ere, nik uste dut onartuz goazela denak
ez garela berdinak, pertsonak bezain anitzak direla identitateak eta norberak
ikusi behar duela norantz jo bere garapenean, beti ere errespetua erakutsiz eta
errespetua eskatuz.
Legedi aldetik eta
Hezkuntza Saileko argitaratutako giden aldetik etorri dira, agian, aurrerapauso
inportanteenak. Gehiago kostatzen ari dela iruditzen zait kulturan hain
errotuak dauden irudikapenak haustea. Horretarako telesailetan edo pelikuletan
eskaintzen diren ereduak eta egoerak ere inportanteak izan ari direla uste dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina