Aste hontan aniztasun sexuala
dugu hizpide. Hemen duzue nire aste hontako hasunarketa irudi batean:
Aste honetan, gai hau
lantzean, begiak irekita eduki ditut
gure gizarteko alderdi ezberdinetan: komunikabideak, publizitatea, jendearen
hizkuntza… eta badirudi behin eta berriz harri beraen contra jotzen garela,
eredu garbi bat sustatzen baita etengabe:
Gizon txuria, kontsumista, emazte
zoragarri (polita, gorputz perfektua) duena eta familia bat duena. Non gaude
besteak?
Errealitate bakarra erakusten
zaigu, gizon eredu batena eta gizartea horren inguruan antolatzen dela
erakusten digute, bere bizitzaren beste denbora pasa bat emakumea balitz
bezala.
Eredu hortatik kanpo dagoena, ez
dago ondo ikusia, ez dago onartua, ez dago ulertua.
Hemen uzten dizkizuet bi link gairen ingurukoak:
https://www.youtube.com/watch?v=AnYgJa7pETE
https://elblogdemariosvl.wordpress.com/2016/09/09/charlas-tedx-sobre-diversidad-sexual/
Eremu hezitzaileari dagokionez, uste
dut badela garaia lau pareten artetik ateratzeko, haurrei errealitatea eta
bizitzaren inguruan erakutsi nahi diegu… gela barnean… eta gela barnean sortzen
duguna eta erkausten duguna… errealitatearen zati txiki bat bestetik ez da.
Hau guztia lantzeko, ezinbestekoa
ikusten dut, batetik, komunikabideak, beste eredu batzuk transmititzea,
hezkuntzan duten eragina jakinda. Bestetik, ezinbestekoa iruditzen zait,
eskolan erabiltzen diren materialak birpentsatu edo birmoldatzea eta eskolako
komunitatearekin lan egitea. Azken batean, anzitasun sexuala errealitate bat
da, baina jende askok ez du honen berri adinak aurrera egin arte. Baina… ez al
luke hezkuntzak eskaini behar nork bere burua ezagutu eta zer den eta izan nahi
duen erabakitzeko hautua?
Amaitzeko, hemen duzue lehengo
urteko kide baten posta:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/patriarkatuak-sustatzen-dituen-bizi.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina