2017/02/20

Identitateen garapena. Gakoak


IDENTITATEEN GARAPENA. GAKOAK
      

         Aste honetan jorratu dugun gai hau ez da makala izan eta niretzat behintzat berriak ziren kontzeptu eta hitzak ezagutu eta ikasi ditut ( zisgener, zisexuala, hirugarren generoa , …).

         Identitatea ez da autokontzeptua ( nork bere buruaz duen sinesmen multzoa) , identitatea beste pertsonengandik bereiztea da, eta aldi berean talde baten partaide izatea ahalbidetzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokio. Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da (banakotasuna eta singulartasuna barneratzen ditu), baina baita eraikuntza soziala ere ( beste batzuekin partekatzen duena) haurtzaroan hasi eta nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen dena eta bizitzan zehar jarraitzen du.


         Sistema hetereopatriarkalean sexu-generoa hartu izan da identitate pertsonala eratzeko oinarritzat eta honek kontzeptuzko hutsegite larria sortu du, pertsonen garapen globala erabat baldintzatu baitu eta sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatu (gizonezkoa da izaki normala eta emakumezkoa, berriz, zakilik ez duen izaki anormala).


      Ikasketa feministek identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa mahai gainean jarri dute. Identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da. Identitateak anitzak direnez kontzeptualizazioak ere anitza izan behar du : Zisgenero, zisexual, transgenero, transexual, trabesti, queergenero, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangeneroa, sasi-gizona/sasi-emakumea, trans.


         Nire ustez, identitatearen eraikuntzak gizartean duen eragina kontutan hartu behar dugu. Identitateak ezinbestekoak dira gizartean bizitzeko , baina gizartea osatzen duten pertsonak sailkatzea eta estereotipatzea ekartzen du gaur egungo sistema patriarkal honetan. Identitatearen eraikuntza askea izan beharko luke gizarte anitza eta justua izateko.












          anIztasun
               aDierazpena
                  gEneroa
                       Nortasuna
                     perTsonala
                        sozIala
                     eraikunTza
                                izAera
                                 sorTzailea
                                       sExua
                                          gArapena
                                            asKeak


Iazko ikastarokideek egindako post-etatik honako hau aukeratu dut oso ondo landu eta laburbiltzen duelako aste honetako gaiko kontzeptuak: 

Heziberri 2020n “Eskola inklusiboa eta aniztasunaren trataeran” hurrengo aipamena aukeratu dut :
“Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonak orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.”
Eskolan ikasle guztien eskubideak errespetatu behar dira, inor ez diskriminatzeko bere generoagatik, orientazio  afektibo-sexualarengatik, iritziengatik edo beste ezaugarri pertsonalengatik eta nork bere sexualitatea eta identitatea askatasunez bizitzeko tresnak eskaini behar dizkiegu, egiten ditugun ekintza eta jarduera guztietan aniztasuna errespetatuz. Gainera ikaslea besteekiko errespetuan hezi beharko dugu, berdintasunezko harremanak indartu eta sustatu, gure jarreren bidez balioa emanez baina bakoitza bere egoera pertsonaletik , bere ezaugarriekin. Aniztasunaren gaia modu kontzientean landu behar dela uste dut, ikasleen identitate garapen prozesuan nork bere sexualitatea eta identitatea askatasunez bizitzeko. 


Ingurune hurbilean genero-identitatearen inguruan emandako aurrerapauso garrantzitsuena, pixkanaka kontzientzia hartzen goazela dela uste dut. Identitate aniztasuna aldarrikatzeko gogoa eta beharra azaleratu da eta Hezkidetza proiektuarekin batera beste proiektu batzuk ere sortu dira identitate anitzak eta genero identitate ezberdinen aberastasuna ulertzeko lagungarri direnak (Gehitu, Hegoak, Berdindu, Nahiko, …).
         Bukatzeko bi bideo uzten ditut ikasleekin lantzeko oso egokiak iruditzen zaizkidanak:











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina