1.
Astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin akrostiko
hau osatu dut:
Identitateei
buruz hausnartzean, Artzek osatutako eta Mikel Laboak musikatutako
poesia hau etorri zait burura. Uste dut aste honetan landu dugun
gaiarekin lotura zuzena duela, norbera den bezalakoa izatearekin
lotura duelako, alegia. Denak ezberdinak garelako, eta aniztasuna
bere adiera osoan positibo senti eta pentsa dezagun.
"Hegoak
ebaki banizkio, neuria izango zen, ez zuen alde egingo
Baina
horrela, ez zen gehiago txoria izango
Baina
horrela, ez zen gehiago txoria izango"
→ Iazko
ikastarokideen postetan hurrengoa aukeratu dut:
→ Heziberri 2020 aztertzen:
Heziberri
2020 Gidatik Edukiei buruzko pasarte bat aukeratu dut.
Identitatearen garapenarekin zerikusia duela iruditzen zait,
azken finean, eta aste hotan landu dugun moduan, identitatearen
eraikuntza, norberaren ezaugarrietatik hasita, eraikuntza
sozio-kulturala ere badelako. Hau kontutan hartzen badugu,
ezinbestekoa dugu klasean erabiltzen ditugun edukien garrantzi sozio
kulturalaz konturatzea. Edukiak, berplanteatu egin behar dira
etengabe, gizartean sortzen diren aldaketen isla izan behar dute, eta
era berean, gizartean ikusi nahi dugun eraldaketa sortzeko bide ere
izan behar dira. Erreferente eta kolektibo anitzen presentzia
beharrezkoa da horretarako.
Garrantzi
sozio‐kulturala: edukiak zalantzan jarri behar dira aldizka, eta
eguneratuz joan kultur ondarearen jakintzak, eraldaketa sozialek
eskatzen dituztenak eta ikaslea gizarteratzen laguntzen dutenak.
Edukiok zer gizarte‐ testuingurutan irakatsiko diren, halaxe
aukeratu behar dira, gizartean bertan ere garrantzia izan behar
baitute. Komunitate bakoitzaren arazo larrienak ulertzen lagundu
behar digute, bai eta norbera gizarte horretako kide aktibo izaten
ere, gizon‐emakumeon bizimodua hobetzea eta kultura sortzeko
ahaleginean aurrera egitea helburu hartuta.
→
Nire
inguru hurbilean genero-identitateari buruzko jakintza edo ideiak,
bakoitzak norbere experientziaz ikasi dituenetan laburtzen dira. Hau
da, honi buruz eskolan -Hezkuntza Afektibo Sexuala ematera datozen
sexologia taldeak kenduta- edo familian ez da asko hitz egiten.
Badirudi gizarte oso berdinzale batean bizi garela. Baliteke,
orohar, gizartean
dagoen 'genero-berditasun' ezaz ohartzea. Azken finean, zeinek
aitortzen, esaten
du, ahots altuan, bera ez dagoela berdintasunaren alde? Denok omen
gaude berdintasunaren alde, ez litzake
politikoki zuzena
horren kontra azaltzea... Baina, hontaz ohartzea,
lehen kaparaino iristea litzateke, ez besterik. Hau
da, teorikoki oso tolerante dugu geure burua, eta praktikan?
Gazteizen grabatutako bidio hontan islatzen da errealitate hau:
Benetan
toleranteak izateko, kontua kapa gehiagotan sakontzea da. Eta aste
hontan landu duguna, genero-sistema bitarrak
identitatearen eraikuntzan duen pisua eta LGTBI
koletiboarekiko eta orokorrean gure gizartean aniztasunari ematen
zaion trataera, ez da gizartean orokortua dagoen, 'politikoki
zuzena' den, iritzi zabalduaren bitartez hautamaten den 'kontua', ez
da hausnarketa sakonik gabe irits zaitezkeen kontua. Halere, esan
behar dut, adinean gora egin ahala, identitateak osatzen joan ahala,
sentsibilizazio haundiago batera heltzeko gaitasuna ere lortzen
goazela, eta dogmatzat ikasi ditugun hainbat eta hainbat kontu
desikasiz hasten da prozesu hau.
Gero,
bestalde, inguru
espezifikoak daude
feminismoa zein
transfeminismo
bezalako mugimenduean murgilduta dagoen jendarte eta espazioak.
Halako jendarte edo
espazioei esker ematen ari dira aurrerapenak gaur egun identitate
anitzen gaiean. Nabari
da gai honen baitan lanketa geroz eta sakonagoa egiten ari dela,
horrela gero eta gehiago mugitzan ari garela dagoen
aniztasunari merezi duen erantzuna emateko.
Honen
adibide gisa, pasa den hilabetean 'Salvados' programa ezagunean
elkarrizketatu zuten 'Candela'
fundazioaren lana
dugu, zeinek, pertsona
transexualentzako udalekuak
antolatzen dituen.
-> Jarraian, gai honi lotutako hainbat material erabilgarri txertatu ditut, ea gustatzen zaizkizuen!
Maskulinitate
eredu alternatiboak lantzeko artikulua, Berrian;
Identitatea osatzen duten aldagai ezberdinak, maiz nahastu ohi ditugunak (sexu biologikoa, genero-identitatea, orientazio sexuala -desira, aukera, preferentzia ere deitutakoa- eta genero adierazpena), azaltzen ditu bidio interesgarri hontan:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina