#Nagore etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Nagore etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/15

ADIORIK GABEKO AGURRA

Ikastaroari amaiera emateko agur esateko mezua argitaratzeko garaia iritsi da, ez ordea hezkidetzari adio esatekoa, aitzitik, orain inoiz baino indar handiagorekin ekingo baitiogu lanari. Aitortu beharra dut gainera, hamaika gauza ikasi dudala ikastaroan zehar. Izan ere, datu andana eskaini dizkiguzue bertan, geure lanean nahiz egunerokoan baliagarriak diren tresna ugari, baita teknologia berriei beldurra galdu eta abilezia garatzeko parada ere. Bestalde, foroan eta ikastaroan zehar gainontzeko ikaskideen iritziek, aportazioek eta lanek argi utzi didate jende jantzi mordoa badagoela. Pertsonalki, berriz, ezin izan dut ikastaroaz nahi adina disfrutatu, beste zenbait lehentasun eta zeregin gailendu zaizkit. Ikastaroak hiru fase izan ditu nire bizitzan: lehenenegoan, lanez lepo, kostata ailegatzen nintzen jarduerak garaiz eta egitera, gorputz eta arima aritzera; bigarrenean, osasuna edo arrazoi pertsonalak medio, ezin apenas lanik egin; hirugarren eta azkenekoan, aldiz, denbora soberan badut, baita gogoa eta indarra ere, baina ikastaroaren amaierara ailegatu gara... Hain zuzen, denbora soberan dut guztiok derrigortuta bizi dugun egoera distopiko honetan. Horregatik, agurtzeko momentuan ezin izan diot utzi honi erreferentzia egitea. Meme bat egitea otu zitzaidan, baina azkenean honako bideotxoa izan da emaitza:



Bukatzeko, eta nolabait ikastaroa laburbiltzeko, hona hemen hezkidetzan esku hartzeko errezeta:











 Mila esker guztiagatik!

2020/03/16

ZAINTZAK, BIZITZAK ERDIGUNERA!

Covid-19a dela eta, erantzukizuna eta elkar ardura eskatzen digute. Garai paregabea da ohartzeko hezkuntzaren erdigunean zaintza jarri behar dugula. Era berean, patriarkatua eta kapitalismoa salatzeko eta ekofeminismoa erreibindikatzeko momentu aproposa da.


Aurreko ediziotako posten artean Begoñak idatzitakoa dut. Benetan osoa iruditu zait. Hainbat irudi esanguratsu erabili ditu, baita baliabideak proposatu ere. Bertatik honakoak berreskuratu nahi nituzke. Esate baterako honako baliabidea edota beste irudi hau: 
Azken honek Dani Arizalaren irratsaioa ekarri dit gogora, "Eta zuri nork erosten dizkizu kaltzontziloak?". Gizonek berdintasunaren alde egin beharreko eboluzioaren adierazgarri. Ildo honi jarraiki, interesgarria iruditzen zait liburua "Dale a tu criatura 100 posibilidades en lugar de 2". Familiek haurrekin txikitatik landu dezaten bi aukera baino gehiago daudela bizitzan, hau da, berdintasunaren eta askatasunaren alde lan egiteko materiala eskaini dezake.
Tratu onei buruzko abesti, bideo edota baliabideak proposatzerakoan, asko errepikatu egingo ditut, baina hala ere aipatu egingo ditut. 
Bertsolaritzan edo euskarako saioetan lan zitekeen bertso interesgarria iruditu zait honakoa. Harremanetan elkarri tratu ona ematearen garrantziaz, zaintzaz, parekidetasun eta elkarbizitzaz dihardu. Hona hemen testua:
Steilas sindikatuaren “Tratu onak” edota “Zaintzak plazara” unitate didaktikoak oso aproposak dira, baita Bizikasi ekimenak eskaintzen dituen gelarako materialak eta baliabideak ere.
Jendarteko erronkei buruz hausnartzeko Josebe Iturriozek Euskal Herriko Mugimendu Feministaren izenean publikatu duen bideoa uzten dizuet:

Gaurko jendartearen oinarriak aldatu behar ditugu, erronka hori da, hau da, indibidualismoa eta autosufizientzian oinarritutako gizarteak ezin du luze iraun, jendarteak esan nahi du pertsonak elkarrekin bizi garela eta ondorioz, beharrezkoak direla elkar ardura, elkarrekiko zaintza eta tratu ona aldarrikatzea.


2020/03/10

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILERAKO GAKOAK




Ikasleekin sexuaz aritzea garrantzitsua da, eta besteren artean pornografiaz hitz egitea. Izan ere, kontsumitu egiten dute:
Honako artikuluetan ere irakuri daiteke, La Vanguardia-n edo El País-en; edota Salvados programan. Eta komtsumo horrek badu ondoriorik.
Pormografiari buruz aritzeko artikulu interesgarria. Baita honako ikerketa ere,  eta honako beste iritzi artikulua.
Aurreko ediziotako posten artean honakoa hautatu dut, Andonik idatzia. Postean honako datuak ematen ditu jakitera: INEk egindako inkesta “Encuesta de Salud y hábitos sexuales” aipatzen da eta gazteek beraien lagunengatik eta anai arrebengatik jasotzen omen dute informazioa, baina gurasoengatik (%53) eta hezitzaileengatik (%25) jaso nahi omen lukete. Beraz badugu zeregina.” Izan ere, bere idatzian publikatutako grafikoan ikus daiteke gazteek gurasoengandik %12, 4a jasotzen dutela benetan, eta eskolan %10,3a, ikasleek nahi baino dezente gutxiago (are gutxiago irakasleon nahia heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea lortzea bada). Hortaz, bai, Andonik dioen moduan, badugu erronka eta zeregina eskoletan.
Eta jendartean ezinbestekoa erronkak iruditzen zaizkit labur-labur esateko koitozentrismoarekin amaitzea eta botere-harremanak desegitea.