Iazko sarreren artean Argineren “eskola
gune segurua” hautatu dut. Hasieran egin duen akrostikoaren mezu ederragatik eta eskaintzen dituen baliabide
ugariengatik, tartean Amelia Valcárcel-en bideo
interesgarria txertatzen du. Balio handiko filosofa eta komunikatzailea iruditu
zait. Hitzaldiaren izena"El nuevo
terreno de la libertad de las mujeres: el manejo de los afectos” da eta hausnarketa
sakonak adierazten ditu hezkuntzaren
inguruan eta hiru azpimarra egin nahiko nituzke. Bata, gure ikasleak urtero
udaberrian hostoberritzen diren zuhaitzekin alderatzen ditu, gu zahartzen goaz
baina gazteak berdin berdin datoz, zalantza eta ezjakintasun berdinekin eta
estereotipo eta rol berdintsuekin, errealitatea aldatzea ikaragarri kostatzen
zaigulako.
Beste hausnarketa, irakurgaian ere azaltzen dena, “Siempre que se enseña algo, se enseña otra cosa, aunque seas muy
profesional e intentes enseñar una cosa concreta, estas enseñando a ser un ser
humano.” Ondorioz, heziketa afektibo sexualaren inguruan ikasten duten ia
guztia, kurrikulum ezkutuan dago, batzuetan erakutsi edo ezkutatzen
dugunagatik, jartzen ditugun eredu edo adibideengatik edo gure jarrerarekin une
oro, erakusten ari garenagatik. Hirugarren aipua ere ederra iruditu zait, “La cultura es lo que queda, cuando se te
olvida todo lo que aprendiste en el bachilerato”. Beraz gure erronka, bere
identitate, orientazio eta sentimenduekin bat egiten duten pertsonak lortzea
izan beharko luke, norberaren gaitasun intelektualetik haratago, pertsona
libreak eta afektua adierazten dakitenak lortuko bagenitu ikaragarrizko
aurrerapen hezkidetzailea emango genuke.
Aniztasun funtzionala duten ikasleekin lan egiten dudanez asko hunkitu nau Yes We Fuck dokumentalak. Ez da batere samurra ikusteko eta zalantzak ditut momentu honetan ikasleekin ikusteko egokia ote den, baina irakasleoi begiak irekitzeko balio du eta hain barneratuak ditugun gorputz lirainekin egiten diren sexu edo afektu erakustaldiak, beste gorputz batzuekin gertatzen direnean, barne lurrikarak sorrarazten dizkigu, neri bahintzat hala suertatu zait. Era guztitara, oso interesgarria iruditu zait.
Baliabideei dagokienez DBHko kurtso guztietarako, “
Ni ogros ni princesas” Asturiasen ekoiztutako gida liburua gomendatuko nuke. Kurtsoz kurtso
banatua dago eta argibideez gain, lana egiteko hainbat baliabide praktiko
eskaintzen ditu irakasleek lantzeko, nahiz eta irakasleek formazioa edukitzeak
asko laguntzen duela aitortzen duen. Bertan INEk
egindako inkesta “Encuesta de Salud y
hábitos sexuales” aipatzen da eta gazteek beraien lagunengatik eta anai
arrebengatik jasotzen omen dute informazioa, baina gurasoengatik (%53) eta
hezitzaileengatik (%25) jaso nahi omen lukete. Beraz badugu zeregina.
Gazteen premiak ikusirik, hezitzaileon erronka nagusia, heziketa afektibo
sexualaren gaia egunerokotasunera ekartzea izan behar luke, ikastaro
puntualetatik haratago, ideala zehar lerro moduan, gainontzeko ikasgaietan txertatzea
izango litzake, irakasle guztiok beharrezkoa den formazioa jaso ondoren. Aldi berean, gurasoei ere beharrezko informazioa
eman beharko litzaiguke, gu ere heziketa afektibo sexualean eragile aktibo izan
gaitezen.
Gure seme-alabek, tratu txarrik ez onartu edo emateko modua, ahalduntzea
da, beraien buruak, gorputzak, desioak eta nahiak errespetatu eta errespetatu
arazi ditzaten.
Amaitzeko, ikasgela eta eskolak gai hauen inguruan ikasi, esperimentatu
eta aske sentitzeko gune seguruak bilakatzea
lortu beharko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina