2019/03/06

GATAZKA TRESNA PEDAGOGIKO EZIN HOBEA



Iazko bi post aukeratu ditut: bata maisazoerena GATAZKEN TRATAERA HEZKIDETZAILEA. Oso ondo argudiatuta dago eta baliabideak ere interesgarriak dira. Leire Imazena ere gustatu zait MINDFULNESSZENTROETAN: TRESNA OSASUNGARRIA. Oso aportazio baliagarria egiten du. Eskoletan emozioak kontrolatzeko tresnak behar ditugu, emozio osasuntsuak sortzeko eta negatiboak bideratzeko. Mindfulness gaur egun pil-pilean dago eta izan daiteke tresna bat. Pentazitateak ere “sintonia” aportatzen du (Bizikasi ikasmaterialetan agertzen da)


Gatazkak ondo ulertzeko izebergen eredua erabiltzea egokia da.


Feminismoak hainbat ekarpen ematen ditu gatazken trataeran. Hala nola: gatazketan inplikatutako pertsonek subjektu-kategoria izatea; gatazkei irtenbidea emateko eskema guztiak (lehia, saihestea, etsipena, lankidetza) kontuan izatea; hezkuntza eta heziketa kontzeptua aldatzea, hezkidetzaz aritzea, garrantzia ematea adimen-garapenari zein emozio-garapenari genero-zauria sendatzeko.


Gatazkei aurre egiteko kontuan hartu beharrekoak dira: boterearen garapen partekatua izatea; egokiak ez diren jarrerak aldatzea daukagunaz baliatuz, hau da, birziklatzea; aniztasuna kontuan izatea bai, baina nahiz eta genero-kultura dela eta askotan, mutilek eta neskek behar eta interes ezberdinak izan, ez dira denak onargarriak izan behar; eskubideak/betebeharrak, pentsamenduak/emozioak indibidualtasuna/harremanak eta justizia/ zaintza.

Baliabide interesgarri eta gomendagarriak:









Eta bukatzeko, nire ustez eskoletan lantzeko erronkak:
  • Hezkuntza komunitate osoaren kontzientziazioa eta formazioa, gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko.
  • Ikastetxeko praktika onen eta txarren diagnosia egitea.
  • Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna (ni-mezua, entzute aktiboa…), emozioak ulertzeko gaitasuna, “birziklapen” kontzeptua... Hori lortzeko hau da material gomendagarria GATAZKARENERALDAKETA: Lehen Hezkuntzarako Currikuluma.
  • Banakako tutoretza, gatazka baten aurrean kontuan izatea alderdi pertsonalak, baina ahaztu gabe jendarte-egitura sexistek ere horretan izan dezaketen eragina.
  • Partaidetzan elkarrekiko eraginkortasuna eta parte-hartze parekidea bermatzeko metodologia kooperatiboak erabiltzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina