Gauzak horrela, esan daiteke emakume
mendebaldarrok, eta zer esanik ez munduko beste tokietakoak, indarkeria egoera
iraunkorrean bizi garela. Eta horren aurrean ezinbesteko bihurtzen da errealitatea
aztertzerakoan “generizazioa” (engendering) aplikatzea. Hau da, emakumeak non
dauden, zer behar duten eta haien arazoak zeintzuk diren aztertzea. Eta noski,
baita ere gatazka testuinguruetan ere.
Gatazka bat konpontzea erronka bat da
inplikatutako agente guztiei ikasteko aukera eskaintzen diena. Konponbidean
oinarrizkoa da gatazkaren jatorria eta zergatiak aztertzea. Bada hor galdetu
behar dugu, non dagoen feminitatearen edo maskulinitatearen eraikuntzaren
aztergaia. Kultura maskulinoak eta femeninoak inposatutako behar eta interesak
izaten dira askotan bizikidetzan eta harremanetan gatazkak sortzen dituztenak.
Bestelako gakoak dira inplikatutakoen arteko komunikazioa bultzatzea edo
bitartekaritza erabiltzea argitze-prozesuaren mesedetan.

Hezkuntza esparruan kutsu matxista, LGTBfobiko
nahiz xenofobiko asko ematen dira oraindik ere. Eta horien kontra, eta aurretik
esandakoa kontuan harturik, egin beharko litzateke:
KONTZIENTZIA HARTU: sexuka berezitutako
datuak jasoz (gatazka motak, beren trataera …)
CURRICULUMA ALDATU: gatazken kudeaketarako
behar diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatu eta irtenbide-eredu
positiboak erakustea (eta ez hainbeste gudak).
BANAKAKO TUTORETZAK EGIN: Gatazka baten
aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea eta birziklatzea.
PARTAIDETZA: nesken zein mutilen
komunikazioa sustatzea.
ANTOLAKUNTZA: Arauak nesken zein
mutilen beharrak asetzea.
Iazko post-en artean Artaldetik at
egilearen “Gatazka gu gara” aukeratu dut partekatzen dituen baliabideak oso interesgarriak iruditu
zaizkidalako: bai Jule Goikoetxea-ren testu hau http://www.klitto.eus/bakea-ez-da-existitzen-feminismoa-bai-ii/, eta bai “Mujeres y Niñas: Violencia de Género en zonas de conflicto Amnesty International” bideoa: https://youtu.be/ZsVwVcYr3Ws
Nire partetik, hauek dira eskaini nahi
ditudan baliabideak:
-Bideo bat:
Taller de resolución de
conflictos. Violencia de género. USAL
-Artikulu bat:
MÉNDEZ, ROCÍO (2010). Resolución de
conflictos en el aula: técnicas de negociación y comunicación. Revista digital para profesionales de la
enseñanza, 9.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina