2019/03/09

GATAZKAK




Gatazken inguruan informazioa biltzen, ikuspegi pedagogiko batetik gatazkaren inguruko bideotxo hau ulergarri eta interesgarria izateaz gain, oso informazio baliotsua ematen digula iruditu eta hemen konpartitzea okurritu zait.
Iazko posten artean honekin geratzen naiz, izan ere Paco Cascón-en ideiak pentsarazi eta hausnarrarazi dit, erlazio eta taldearen nortasunaren inguruan. Gatazkak ebaztearen teknikak, espazioak…hau da, nolalakotasunen inguruan, gizarte justuago eta bakean oinarritutako mundu bat lortu ahal izateko.
Erronka nagusiari dagokionean, nire ustez irakaslearen bitartekari lanari dagokio. Gatazkak egunerokoan egotea normala da, oso ohikoa, eta askotan ez dugu jakiten nola esku hartu. Nire ustez, haurrek hauek konpontzeko gaitasuna garatzen lagundu behar diegu. Gure bitartekari lana da izatez zaila, izan ere, erantzuna eman gabe jardun behar dugu hor, laguntzen baina beraiek beren baliabideekin erantzuna edota emaitza bilatzeko gaitasuna lor dezaten zai. Baliabide baliagarri bat uzten dut, inspiratzeko ideia moduan. Zamakola ikastetxeko Adostokia”. Haurren arteko gatazkak ebazteko espazio edo gune bat non batek ahoa duen, eta orduan du hitz egiteko aukera, besteak belarria duen bitartean, entzuteko aukera eta betebeharra izanik. Ondoren, rolak aldatzen dira, biak entzunak izan direla eta biek hitz egin dutela sentituta. Ez al da ideia bikaina?
Bukatzeko, Hik Hasiko artikulu bat uzten dizuet, bizikidetza positiboaren inguruan, irakaslearen lana eta hainbat dinamika proposatzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina