2019/03/08

Gatazkak naturalak dira, biolentzia aldiz ez



 



Iazko sarreren artean Artaldetikat-en “Gatazka gu gara” posta hautatu dut, eskaintzen dituen bideo interesgarriengatik, tartean Paco Cascónen gatazken inguruko bideoa,  eta Jule Goikoetexearen  Bakea ez da existitzen, feminismoa bai” artikuluagatik.

 
Paco Cascónek hainbat gogoeta aurkezten ditu bere hitzaldian, tartean “Gatazkak naturalak dira, biolentzia aldiz ez”. Batzuetan gatazkarik gabeko mundu bat posible dela uste dugu, eskola ere hala izateko, arauez betetzen dugu, baina kontziente izan behar gara, ez dela posible, beti egongo direla interes edo behar desberdinak eta horiek lortzeko aukera ugari,  gatazkak sortuko dituztenak. Baina gatazka ezinbestekoa bada ere, berari ematen zaion erantzuna da modu eraikitzailean jorratzen ikasi behar duguna. Horretarako hainbat trebetasun eta tresna erabiltzen ikasi behar ditugu. Trebetasunen artean, konfiantza eta errespetua lantzen ikasi behar dugu, taldeen kasuan talde barruko harremanak landuz. Garrantzizkoa da ere, argi eta ondo espresatzen ikastea, entzuketa aktiboa egitea eta erabakiak kontzentzuz hartzen jakitea.
Tresnei dagokionez,  prebentzioa eta negoziazioa ezinbesteko lanabesak dira eta beharrezkoa denerako bitartekaritzarako guneak edukitzeak, behar diren denborak hartzen, akordioak lantzen,... lagunduko du. 

Oraindik gatazka hitzak oso konnotazio negatiboa daukalako eta askotan beldurra izaten dugulako gatazken aurrean, hezitzaileon erronka, gatazken inguruan dugun irudi negatiboa gainditzea izan daiteke, modu horretara beste era batera jokatzeko aukera izango dugu. Gatazketan ere ikasi egin dezakegulako eta ikaskuntzaren elementu mesedegarri bihurtu. Ideia horrek, gatazkak ikasleen artean harremanak mehatxatzen dituzten egoera bezala ikusi ordez, irakatsi eta ikasteko prozesua aberasten duen ideia indartu dezake. Baina honek, beste lanketa pertsonala exijitzen digu hezitzaileoi, formazioaz gain.
Nire partetik, hauek dira eskaini nahi ditudan baliabideak:

  •  MÉNDEZ, ROCÍO (2010). Resolución de conflictos en el aula: técnicas de negociación y comunicación. Revista digital para profesionales de la enseñanza, . https://www.feandalucia.ccoo.es/docu/p5sd7326.pdf. Oso modu xumean 6 orritan gatazken ezaugarriak eta aurre egiteko moduak azaltzen ditu. Bada tartean ideia interesgarria: ikasle bitartekariaren figura. 
  •  Beste baliabide interesgarria, Harremanitz talde kooperatiboak eskaintzen duen Harremonak zerbitzua da. Urteak daramatzate harreman hezkidetzaileak eskoletan lantzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina