2019/03/04

Erlazionatzeko aukera bakarra?


Iazko post-a Iosune De la Peñak egindakoa, “Heteroaraua apurtu dezagun” aukeratu dut.


Gaiaren laburpen egokia egiten duela iruditzen zait. Irudiak eta Bideoa (Billy Elliot pelikula etortzen zait gogora) egokiak direla uste dut.
“Aurreko astean sexua eraikuntza soziokulturala dela ikasi genuen eta aste honetan sexualitatea ere eraikuntza soziala dela jakin dugu.
Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta hortik kanpo dauden sexualitate ereduak patologiatzat, ez normaltzat edo praktika txarrak moduan hartzen ditu.
Gizarte honetan, pertsona guztien heterosexualitatea aurresuposatzen da, ez dago aniztasun afektibo sexualerako lekurik. Hori dela eta, eskola behar beharrezko gunean bihurtu da, heziketa afektibo sexuala garatzeko.”



Baliabideak:

Azken lotura honetan klikatuz gero, B08 Berritzeguneko Elkarbizitza eta Hezkidetzaren orriko hainbat baliabide ikus ditzakegu.

Eremu hezitzailean egin beharrekoari buruz:
  • ü  Hezkuntza komunitate osoa sentsibilizatzea eta formatzea, gero esku hartze egokiak diseinatzeko.
  • ü  Errespetuan oinarritutako harremanak bultzatzea.
  • ü  Egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitzetan arreta jartzea
  •   Material didaktikoetan aniztasuna adieraztea; orientazio sexual anitzak, familia mota ezberdinak, gorputz ezberdinak, bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.


Beti gogoratzen, pausuz-pausu zerbait egiten dela…


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina