2019/03/04

Ilusio bat da normalitatea

Heziketa afektibo sexualaren gaia esku artean izan dudan egun hauetan hitz bat eduki dut etengabe buruan eta hau NORMALITATEA izan da. Eta honekin batera, normalitatea ilusio bat dela sentitu dut. pertsona bakoitza bakarra da munduan eta ondorioz, egiten ditugun gauza guztiak modu bakarrean egiten ditugu, harremandu, hitz egin, sentitu, pentsatu...eta noski, sexualitatea bizi ere.
Ondorengo bideo honetan Irantzu Varelak "Lo normal" deitzen diogun hau definitzen du eta nahitaez hauetariko gauza askorekin ez naiz identifikatua sentitzen.



Sexualitateari dagokionez, normalena heteroxesuala izatea da eta berau bizitzeko modu bat eta bakarra da legitimoa, hala nola: uglaketan izatea helburua, praktika sexualetan zakila alutik sartzea izatea normala, klitoria eta emakumeon plazerrari ez erreparatzea, sexualitate ez normatiboak duseztatzea eta zigortzea eta abar luze bat. Eta nola ez, aurreikustea denok eta gure bizitzako etapa guztietan heterosexualak eta heteropraktikanteak izatea.

Normaltasun hau deuseztatu nahiko nuke, izan ere, karga emozional handia gainean jartzen digula ikusten bait dut. Honekin batera, iazko ikaskide Iratxe Laesen artikulua ekarri nahiko nuke hona. Nik ere neska gazteengan ikusten ditut presio hauek izateak dakartzan karga emozionalak, nagusiki, bikotekidea edo ligerenbat ez izatearen presioa, nik neuk sentitu izan ditudan kargak dira gaztea nintzenean. Beraz, noiz arte egon behar dugu karga hauek belaunaldiz belaunaldi pasatzen?

Baliabide hezkidetzaileen artean Irantzu Varela eta Faktoria Lilako bideo/artikuluak eta Pikara Magazin aldizkariko artikuluak proposatu nahi nituzke. Zailtasuna zera da, normalitatetik ateratzen diren gaietaz hitz egiten dutela eta honek heldu asko deseroso sentiarazi ahal dituela, baina tira, ohituko dira!!! Pikaran argitaratutako artikulo honekin agurtzen naiz, "Queridx heterosexual ofendidx" deitzen dena, on egin!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina