2017/12/09

Protagonistak garraxika


Eta gezurra badirudi ere, azkenean, protagonistek garraxi egiten dute. indarrez, sotilki, ezkutuan nahiz agerian ixilarazitako istorioak, oinazeak, une zoriontsuak, ekarpenak, lorpenak, deskubrimenduak, borrokak, pasarteak, herrietako historio zatiak... den denak... argitara aterako dira. Ez izan zalantzarik. Mendeak daramatzagu emakumeon zapalkuntza isiltasunarekin ere pairatzen. Baina gure arbasoek ekarritakoez eta kontatutakoez harro egon ez ezik, bozgorailu ere izateko prestatzen ari gara. Emakumeon ahalduntzeak eta jabekuntzak horretarako adorea eta zilegitasuna sentiaraziko baitigu beste behin ere. Eta uste dut, ahalduntzen garen emakume bakoitzeko beste hamaikari ahotsa itzularazten diogula. Irudipena dut eskutik heltzen garen konplize bakoitzeko indarrak eta hedatzeko bideak biderkatzen ditugula... Eta jakin badakit, kontatzen ez dena ez dela existitzen, baina gu, ez garela ahoak itxita bizitzera etorri mundu honetara!

Hortaz, eguneroko pausu txiki bakoitzean PROTAGONISTA garen aldetik, protagonista horiek guztiei ahotsa eta ohiartzuna emateko ekintza xumea da oraingoa ere. Guk idatzitako post bakoitzean zabalduko baita, hor nonbait, noizbait emakume garrantzitsu izan zen horren ibilbidea eta bizitza.

Nire herrikide batena berreskuratu nahi izan dut gaur: JUDITH URIARTE (1942-2013). Beste asko bezala, gizon handi baten itzala bailitzan ezagutu genuen gehienok. Pablo Gorostiaga herrikide maitatuaren bikote eta bidai lagun izan zela guztiok genekien, baina ziurrena, azpian dugun kartelak azaltzen duen legez, gutxi mintzo izan ginen bere ekarpen feminista, internazionalista eta sozialez.
 Emaion Talde Feministak bere garaian egindako kanpaina baten informazio karteletik ateratako edukia da honakoa. Bere garaian emakume ezagun eta esanguratsuak ezagutu eta jendarteratzeko helburuarekin abiatutako kanpaina da hauxe. Eta Judithen izana gogora ekartzeaz gain, mundu mailako, Euskal Herriko zein eskualdeko emakume batzuren bizitzak bildu zituen dozena bat paperetan. Azken honekin eman zitzaion amaiera: Gaurko eta biharko emakumeak.

Postean jartzeko gogoa piztu zait, izan ere, egungo emakume iraultzaile eta aktibo horiei zuzenduta dago. Etorkizuna eraldatzeko erabakia hartua duten edo hartuko duten horiei bideratutako mezua da, hain zuzen.
Bizirik daudenak eta hil direnak, horiek guztiak oroitu eta ezagutzeko aukera eman behar du hezkidetzak, eta hori da erronka nagusietako bat egungo hezkuntza sisteman. Haurrek eredu ezberdinak behar dituzte euren etorkizuna irudikatzeko, eta nola ez, emakume zientzialariak, kirolariak, ingeniariak, astronautak, biologoak, telekomunikazioan adituak, zuzendari goi kargudunak... orotariko erreferenteak ezagutzea ezinbestekoa da etorkizun anitzagoa eta oparoagoa izan dezagun.

Lehentasunezko bi erronka dira honenbestez:
  • Etorkizuneko emakumeak ahalduntzea
  • Emakumezko erreferente anitzak sortzea eta zabaltzea
Honen harira gogoetarako bideo hau uzten dizuet eskura:




Joan den urteetako artikuluak begiratzean Orioko Herri Ikastolako hauxe gustatu zait lerrotan aipatzeko.

 Batetik, Eusko Ikaskuntza eta Kukuxumuxuren arteko elkarlanez ateratako ekimen hau gogora ekarri didalako. 2011n Euskal Herriko historiako 44 emakume hautatu eta euren irudiekin elastiko ederra egin zuten, emakumeen ekarpena soinean eraman eta ikustarazteko. Hiru baldintza kontuan hartuta egin zuen hautaketa hura: Euskal Herriko herrialde guztietako emakumeak izatea, garai guztietakoak eta klase sozial guztietakoak.  


Eta bestetik,  Ezkutuko Amandreak Lekeition jaiotako proiektua aipatzen dute postean. Azpimarran hizketagai izan zutenekoa ekartzen dute gogora bideo honekin:






2017/12/08

  

EMAKUMEEN EKARPENAK HISTORIAN: PARADIGMA ALDAKETA BERRIRAKO KONTRA-BOTEREA


                                                           PRESTIGIOA
                                        ANTROPOZENTRISMOA
                                              HETEROPATRIARKATUA
                                      INDENTITATEA
                                            BOTEREA
                                                           GIZARTERATZEA
                                       APROPIAZIOA
                                                            NEGAZIOA
                                         BALORAZIOA
                                                           SEXISMOA
                                                           TRATUA
                                           HISTORIA
                                      INJUSTIZIAK


EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK (2016/12/12) argitalpenean,  paradigma-aldaketa aipatzen da eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkarik nagusiena. Emakumearen ekarpenak historiatik ezabatzeko mekanismo ezberdinak egon diren moduan, horri buelta emango liokeen paradigma berriak ere, mekanismo berriak erabili beharko lituzke kontra botere moduan:


  • Emakumeen esperientzietan oinarrituriko erreferente unibertsalak sortu.
  • Maskulinoaren subjetibotasuna salatu.
  • Pentsamendua kategoria dikotomikoekin amaitu.


Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

Emakumeen esperientzietan oinarrituriko erreferente unibertsalak sortzen doazen arren, gizonezkoen erreferenteak indar gehiegi dute gaur egun, hezkuntza sistemak beraz, gizonezko erreferenteen goraipamenak lausotu eta emakumezko erreferenteei eman utzi beharko lieke lekua.

Maskulinoaren subjetibotasuna salatzeak, jarrera anti sistemiko bat hartzea suposatu dezake, eta ohikoa den moduan, sistemari egiten zaion edozein erasok, kontra eraso bat eragiten omen dute. Hau da, hezkuntza sistema ohartu beharko litzateke badirela zenbait agente (zenbait guraso, ikasle edo irakasle), ez direnak  dinamika berri horietara bati nahi izango, eurekin lan pedagogikoa egitea eta adostasun ahalik eta zabala lortzea beraz, estrategiakoa litzateke, ematen den pauso bakoitzak suposatu dezakeen erreakzioa ondo neurtuz.

Pentsamendua kategoria dikotomikoekin amaitzea zaila da, genero rolak eta estereotipoak indartzen baitaude gizartearen hainbat sektoretan. Hezkuntza sistemak, bere eragin eremutik kanpo daude agente ugari esku hartu ezin dituen arren, hezkuntza sisteman parte hartzen dituen agenteekin konplizitate keinuak lortu ditzake, helburu hezkidetzaileak betetzen dituzten gizarte praktikak eta balioak sustatu nahian.


 TXARO ARTEAGA

Txaro Arteaga, 1944an jaiotako kazetari Donostiarra da. Bere bizitzaren parte nagusienetako batean Herri Irratian pasa duen arren, betidanik lotua izan da talde feministekin. Frankismo garian, ELA sindikatuan eta Mugimendu feministan ibili zen klandestinitatean.

1988an, Eusko Legebiltzarrean Emakumeen Euskal Institutua sortzeko Legea onartu zen, eta bertatik Emakunde sortu zen. Txaro Arteaga, Emakundeko lehen Zuzendari Orokorra izan zen. 1988tik 1999ra bitartean, kargu horretan jardungo zuen, 2005era arte Zuzendaritzan ibiliko zelarik. Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Egunaren aldeko kanpainak egin izan dituzte, berdintasunaren alde jarduten duten partsona eta agenteak saritu nahaian 1990ean Emakunde sariak sortu ziren, hizkuntza sexista edota jarrera matxisten inguruko telebistako iragarki ugari egin ziren, aukera berdintasunaren aldeko hainbat plan aurrera eraman ziren eta beste hainbat eta hainbat ekimen aurrera eraman ziren urte guzti horietan. Guzti horrek, instituzioekin elkar lanean jardungo zuen Emakumeen Euskal Institutua gero eta sendoagoa bilakatzea ekarri zuen. Gaur egungo Emakunde, aurreko hamarkadetan egindako lan gogor horren ondorioa dela esan genezake.[1]



[1] http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=19357




EMAKUME IKUSEZINAK



Izenburua, filma batena ematen badu ere, historikoki emakumeen istorioa laburbiltzen du.
Mendeetan zehar, emakumeen ekarpenak ikustezinak izan direla, eta gehienetan gizonezkoak haietaz baliatu izan direla argi dago… Eta gizonezko zientzialari askok, atzetik emakume zientzialari bat izatearen onurari etekina atera zioten. Emakume horien ekarpenaz jabetu ziren, emakumek horrelakoak ezin zituztelako egin… Jabetza kontuagatik… Ikerketa lanetan ezin zirelako aritu…
Zorionez, Teoria Feministak, jendartean errotuta egon diren hainbat mekanismoa agerian utzi ditu, androzentrismoa, sexismoa, ikustezin egiteak, apropiazioa,… Ezagutza eta jakintzaren bidez, iluntasunez beterik zegoen bidea argitu dugu… Feminismoak agerian utzi du historikoki ekarpenak egin ditugula… baina patriarkatuak haietaz baliatu eta apropiatu da.