2017/12/07

EMAKUMEAK ERREFERENTE, BADA GARAIA!!



...................................................................................
Patriarkatua                      
Referente maskulinoa       
Onesten duen                   
Teoria da.                         
Androzentrismoak jarri du 
Gizona                              
Oinarrian eta                     
Ni, emakumea,                 
Ikustezin.                          
Sala dezagun                    
Tranpa                                 
Aunitz duen                         
Kultura.................................
...................................................................................




Beste urteko lanen artean, oso gustokoa izan dut Maite A.S. ren sarrera:


Oso izenburu aproposa jarri dio bere post-ari: Ikusi makutsi zer ikusi? Emakumea ikusi. Honetan ezaguna den jokua eta emakumeek bizi izan duten inbisibilizabioarekin hitz joku bat egin du.




Euskal emakume aintzaindarien artean hona bi:

Emiliana de Zubeldía e Inda (1888-1987) nafartar pianista eta musika egilea. Emilianak bere lehenengo musika kontzertua 5 urtekin eman zuen eta 16 urtekin Madrilera joan zen. 18 urte bete zituenean, bere musika ikasketak jarraitzera Parisera joan zen.

Ondoren, mundu osoan zehar ibili zen musika kontzertuak ematen eta musika irakasten.



Hona hemen beste bat:

Maite Ruiz de Larramendi (1.975 - ): Emakumezko pala jokalari. Munduko Emakumezko Paleta Goma- Trinkete txapelduna (2.011)



Maite Ruiz de Larramendi, Beasainen jaio zen 1975ean. Bere familiarekin batera Lizarrara joan zen bizitzera eta hor hasi zen frontoian esku-pilotan jolasten anaiekin. Poliki-poliki umeen arteko txapelketetan parte hartzen hasi zen eta gehienetan neska bakarra zen. Hasiera batean ez zen egon inolako arazorik, baina 15 urte bete zituenean egoera aldatu egin zen eta pilota utzi behar izan zuen.

Hiru urte luze pasatu ziren eta 18 urte zituenean Adon Larrionek etxera deitu zion. Palan aritzeko neska talde bat osatu nahi zuen eta proba bat egin nahi zion Maiteri, talde honetan parte hartzeko. Amak baietz esan zuen eta horrela gaur egun arte…

Lortutako txapela eta dominaz gain berarentzako oso inportanteak izan diren beste bi sari jaso zituen 2011-ean: Nafarroako Kirolari Hoberena (2011) eta Mundialeko Pilotari Hoberena (2011).
Azkeneko sari hau jasotzerakoan, hunkituta, hurrengo hau esan zuen: “emakume batek, pilota munduan lor zezakeen gehiena lortu dut; sari hau emakume guztiei eskaintzen diet”.


Eremu hezitzailean landu beharreko erronkei dagokienez, Maite AS.-ek aipatzen dituen erronkekin bat egiten dut ere:

·     Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
·      Emakumeen ekarpenak ezkutatzeko erabiltzen diren mekanismoak identifikatu eta apurtu
·      Emakumeak eta neskak ahalduntzea. Objektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasatzeko. Izaro Arberen herriako horma irudiko leloak dioen bezala: "ez amestu zure bizitzie, bizi zure ametsak"
·   Curriculuma eta materialak aztertu. Berton patriarkatuak emakumeak ikusiezinak bihurtzeko erabiltzen dituen mekanismoak identifikatu eta eraldatu. Emakumeen presentzia eta ekarpenak bermatu.


Hurrengo arte lagunak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina