EMAKUMEEN EKARPENAK HISTORIAN: PARADIGMA ALDAKETA BERRIRAKO KONTRA-BOTEREA
PRESTIGIOA
ANTROPOZENTRISMOA
HETEROPATRIARKATUA
INDENTITATEA
BOTEREA
GIZARTERATZEA
APROPIAZIOA
NEGAZIOA
BALORAZIOA
SEXISMOA
TRATUA
HISTORIA
INJUSTIZIAK
EMAKUMEEN
PRESENTZIA ETA EKARPENAK (2016/12/12) argitalpenean, paradigma-aldaketa aipatzen da eremu
hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkarik nagusiena. Emakumearen
ekarpenak historiatik ezabatzeko mekanismo ezberdinak egon diren moduan, horri
buelta emango liokeen paradigma berriak ere, mekanismo berriak erabili beharko
lituzke kontra botere moduan:
- Emakumeen esperientzietan oinarrituriko erreferente unibertsalak sortu.
- Maskulinoaren subjetibotasuna salatu.
- Pentsamendua kategoria dikotomikoekin amaitu.
Zein dira zure ustez hau guztia
eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?
Emakumeen esperientzietan oinarrituriko
erreferente unibertsalak sortzen doazen arren, gizonezkoen erreferenteak
indar gehiegi dute gaur egun, hezkuntza sistemak beraz, gizonezko erreferenteen
goraipamenak lausotu eta emakumezko erreferenteei eman utzi beharko lieke
lekua.
Maskulinoaren subjetibotasuna salatzeak,
jarrera anti sistemiko bat hartzea suposatu dezake, eta ohikoa den moduan,
sistemari egiten zaion edozein erasok, kontra eraso bat eragiten omen dute. Hau
da, hezkuntza sistema ohartu beharko litzateke badirela zenbait agente (zenbait
guraso, ikasle edo irakasle), ez direnak dinamika berri horietara bati nahi izango,
eurekin lan pedagogikoa egitea eta adostasun ahalik eta zabala lortzea beraz, estrategiakoa
litzateke, ematen den pauso bakoitzak suposatu dezakeen erreakzioa ondo
neurtuz.
Pentsamendua kategoria dikotomikoekin amaitzea
zaila da, genero rolak eta estereotipoak indartzen baitaude gizartearen hainbat
sektoretan. Hezkuntza sistemak, bere eragin eremutik kanpo daude agente ugari
esku hartu ezin dituen arren, hezkuntza sisteman parte hartzen dituen agenteekin
konplizitate keinuak lortu ditzake, helburu hezkidetzaileak betetzen dituzten
gizarte praktikak eta balioak sustatu nahian.
TXARO ARTEAGA
Iturria: www.euskonews.com
Txaro Arteaga,
1944an jaiotako kazetari Donostiarra da. Bere bizitzaren parte nagusienetako
batean Herri Irratian pasa duen arren, betidanik lotua izan da talde
feministekin. Frankismo garian, ELA sindikatuan eta Mugimendu feministan ibili
zen klandestinitatean.
1988an, Eusko Legebiltzarrean
Emakumeen Euskal Institutua sortzeko Legea onartu zen, eta bertatik Emakunde
sortu zen. Txaro Arteaga, Emakundeko lehen Zuzendari Orokorra izan zen. 1988tik
1999ra bitartean, kargu horretan jardungo zuen, 2005era arte Zuzendaritzan
ibiliko zelarik. Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Egunaren aldeko
kanpainak egin izan dituzte, berdintasunaren alde jarduten duten partsona eta
agenteak saritu nahaian 1990ean Emakunde sariak sortu ziren, hizkuntza sexista
edota jarrera matxisten inguruko telebistako iragarki ugari egin ziren, aukera
berdintasunaren aldeko hainbat plan aurrera eraman ziren eta beste hainbat eta
hainbat ekimen aurrera eraman ziren urte guzti horietan. Guzti horrek, instituzioekin
elkar lanean jardungo zuen Emakumeen Euskal Institutua gero eta sendoagoa
bilakatzea ekarri zuen. Gaur egungo Emakunde, aurreko hamarkadetan egindako lan
gogor horren ondorioa dela esan genezake.[1]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina