2017/12/08

EMAKUME IKUSEZINAK



Izenburua, filma batena ematen badu ere, historikoki emakumeen istorioa laburbiltzen du.
Mendeetan zehar, emakumeen ekarpenak ikustezinak izan direla, eta gehienetan gizonezkoak haietaz baliatu izan direla argi dago… Eta gizonezko zientzialari askok, atzetik emakume zientzialari bat izatearen onurari etekina atera zioten. Emakume horien ekarpenaz jabetu ziren, emakumek horrelakoak ezin zituztelako egin… Jabetza kontuagatik… Ikerketa lanetan ezin zirelako aritu…
Zorionez, Teoria Feministak, jendartean errotuta egon diren hainbat mekanismoa agerian utzi ditu, androzentrismoa, sexismoa, ikustezin egiteak, apropiazioa,… Ezagutza eta jakintzaren bidez, iluntasunez beterik zegoen bidea argitu dugu… Feminismoak agerian utzi du historikoki ekarpenak egin ditugula… baina patriarkatuak haietaz baliatu eta apropiatu da.

Clara Peeters margolariaren lana etortzen zait gogora. Madrilgo El Prado museoan bere obra ikusteko aukera izan nuen, eta guztiz txundituta geratu nintzen. Arte lanetan ere, historian zehar, androzentrismoa, sexismoa eta emakumeen lana ikustezinak izan dira, eta beti ere arte maisuak gizonezkoak izan dira...
Emakume margolari honen lanetan, bikainak izateaz gain, bizkorra ere bazela azaleratzen da. Batetik, margolaria zenez, bere obretatik bizi nahi izan zuelako eta bestetik, arte maisuen aurka zer egiterik ez zuenez, bodegoiak egiteari ekin zion, arinago inork ez bezala (bere irudiak korteetako saloiak apaintzeko salduz eta enkarguak jasoz). Baina bere abileziaz gain, bere bizkortasuna ikaragarri hunkitu ninduen… Bizirauteko,  bere sinadura leku estrategikoetan jartzen zuen, etorkizunean inork ez zuela bere obrzz jabetuko ziurtatzen zen. Guztiz miresgarria, garai hartan isilik borroka eta bihurrikeria egiteko bidea.
Adibidez hurrengo koadroan sinadura…

 Hementxe dago…


Eta kuadro honetan, bere ekarpenaz inor ez jabetzeko…

Bere autorretatua bertan margotu zuen…



Estrategia honekin, inork bere izena ezabatu eta berea jarriko zuela ziurtatzen zuen. Bere garairako, ikaragarri argia eta aintzindaria…

Nire inguruko erreferenteren bat bilatu beharko banu..., nire biramonarekin zorretan nagola aldarrikatu beharra daukat… Wikiemakume saio batera joan nintzen, nire biramonaren izena wikipedian sartzeko asmoz… Bera emagina zen, formakuntzarik gabe, baina garaiko ginekologo eta medikuekin erditzeetan  lan egiten zuen … Gure herrian kale batek bere izena darama… Birjinez aparte, emakume baten izena daraman herriko kale bakarra… baina zergatik… gutxi batzuk… Eta wikipedian ez badut editatzen, urte gutxiren buruan inork ere ez du jakingo… 

Filma baten izenburuari erreparatuz esan dezakegu, “wikipedian ez bagara agertzen, hiltzen garenean ez du inork gutaz jakingo”. (Wikipedian saioan ikasi nuen…) Horregatik emakumeon lana azalaratzea funtsezkoa da… Orain arte gertatu dena, etorkizunean ez dadin pasa…

Aurreko posten artean, Idoiarena aukeratuko nuke, Virginia Imaz emakume aintzindari bezala aukeratu zuelako, eta jakin badakigulako dagoeneko, 2017.ko Berdintasunerako Emakunde Saria jaso duela, urteetan egindako lanagatik. 


Klownkusionez, jendartean eta eremu hezitzailean, egin beharrekoak, emakumeen lana ikustaratzea, eta androzentrismoa eta sexismooari formakuntzaz eta heziketaz aurre egin, emakume eta gizon eredu berriei eutsiz eta sortuz hurrenez hurren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina