2020/10/24

Justizia ekosoziala nahi badugu, HEZKIDETZA da gizarte eraldaketarako tresna

Une honetan, Lehen Hezkuntzako Graduko irakaslea naiz. Zehazki bigarren mailako "Eskola eta Hezkuntza Sistema" izenburutzat duen modulo bateko tutore lanetan nabil. Modulo honetan Ikastetxeko Hezkuntza Proiektu  bat garatu behar dute besteak beste.  33 ikasleko klase baten bidelaguna naiz, 12mutil eta 21 neska (beraien burua hala izendatuta), guztiek etorkizuneko irakasle izateko apustuari tinko heldu diote. Ikasleak 4 eta 3ko 9 taldetan banatu dira IHP bana sortzeko (talde guztiak genero aldetik mistoak dira). 

IHP-aren atalak azaltzerako orduan, eskolarentzat garrantzitsuak ziren programak sartu behar zirela aipatu nuen, eskolaren helburuak, printzipioak eta hori guztia bermatzeko garatu beharko liratekeen programa anitzak bildu behar direla. Adibide argiak izateko asmotan galdetu nien ea beraiek ikasitako eskoletan zein programa zeuden uste zuten eta agenda 21, bertsolaritza, Eki, IKKI eta baratza aipatu zituzten. Inorrek ez zuen hezkidetza aipatu. 

Ondoren galdetu nien ea bazekiten zer zen hezkidetza, zuzentasunez erantzuteko gai bi bakarrik izan ziren. Askok ez zuten ezer erantzun eta beste batzuek kulturaniztasunarekin lotu zuten. Amaitzeko galdetu nien ea orain hezkidetza zer zen jakinda, beraien eskoletan plana ba zeukaten edo ez esatera ausartzen ziren. Guztiek aho betez adierazi zuten, beraien aburuz, ez zegoela planik.

Hezkidetza plan baten atalak eta eskeintzen zituen aukerak kontatzen hasi nintzenean, batzuek identifikatu zuten beraien eskoletan hori egiten zela, baina ez zekitela plan baten barruan edota modu transbertsalean egiten den antolamendu baten barnean egon daitekeenik. Zer pentsatu handia eragin zidan horrek.

Ziur nago nire egungo ikasleen eskoletako gutxienez erdiek hezkidetza plana bazutela. Zer egin genezake gure ikasleak ohartu eta plan horien eraikuntzan eta hezkidetzaren sustapenean aktiboki parte hartu dezaten? Akaso hor egongo da koska.

Hezkidetza bidelagun izan dut azken urteetan. Hamaika hausnarketa eta hamabi komeriren artean ibili ondoren, ez dut nire bizitza berau gabe ulertzen, feminismorik gabe ulertzen ez dudan bezala. Hezkiedtzatik eraiki dit hezitzaile izaera eta hezkidetzatik transmititu dizkidate erabilgarri/baliogarri/inspiratzaile/interesgarrien egin zaizkidan ideiak. Hezkidetza taldean besterik ez dut ulertzen, feminismotik eta feminismoarentzat. Ez naiz gai izan hezkidetza lantzeko 5 arrazoi soilik aukeratzeko, arrazoi ezberinak batu ditut disimulatzeko ajajjja



Hezkidetza sexu orientazio eta genero-identitateen arteko berdintasunean eta inklusioan hezteko estrategia pedagogikoa da, zeinetan pertsonen aniztasuna onartzen eta balioesten den, eta aniztasun horrek ez duen desberdinkeriako, desparekotasuneko eta diskriminazioko jardunbiderik ekartzen. Hezkuntza-jardunbide inklusiboak dira eta pertsona guztien hezkuntza dute helburu, alderdi guztietan. 

Beraz, hezkidetzaren helburua eskolan dauden diskriminazio-mekanismo guztiak desagerraraztea da, hala egitura formalari buruzkoak nola hezkuntzako ideologiarekin eta jardunbidearekin lotutakoak. Eskola hezkidetzailearen azken xedea beren errealitateaz arduratzeko gai diren herritarrak sortzea da, hala ekoizpenari nola gizarteari eta familiari dagokienez. Pertsona horiek gai izango dira beren biziproiektua askatasunez aukeratzeko eta beren buruak, beren kideak eta ingurune naturala zaintzeko.

Udazken koloreak, niretzat, hoberenak direnez, hementxe arrazoi horiek bilduta, hezkidetzak niretzat suposatzen duena:



Amaitzeko #Lolaren sarrera gomendatu nahiko nuke: Munduak ezin du galdu daukan talentuaren erdia!

Arrazoi osoa Lola, justizia kontua da.

HEZKIDETZA GURE INGURUAN: XXI. MENDEKO ERRONKA

 

Zazpi laguni hezkidetzari buruz galdetzea zen gure betebeharretako bat, esku artean darabilkigun gai honi buruz jendeak dituen jakituriak ikuskatzeko asmoz. Honako erantzun hauek jaso nituen bueltan:

 

- “Hezkidetza heziketa metodologia bat dela uste dut; ez nago oso ziur. Elkarren arteko harremanetan oinarritutako metodologia, bizikidetza baloreak abiapuntu bezala hartuta, elkarbizitza lantzea helburutzat duena

 

- “Hezkidetzak pertsona bakoitzaren jarrera, helburuak, garapen pertsonala… baldintzatzen ditu, inguruko patroiei kasurik egin gabe”.

 

Beste guztiek kontzeptu bera noizbait entzuna zutela baina bere esanahiaren inguruan ezin zidatela ezertxo ere esan erantzun zidaten; asko jota, hezkuntza mota bat izan zitekeela. Hori ikusirik eta dagoeneko, hezkidetzaren mezu hori munduan zehar zabaltzeko helburuarekin, ikastaroan orain arte ikusitakoa eta neure aurretiko jakituriak azaldu nizkien, gai honen inguruko berriketaldi politak izan genituelarik.


Honekin guztiarekin ikusi ahal izan dut oraindik ere hezkidetzarena asko zabaldu gabeko gaia dela. Jende gehienak honi buruzko informazio oso gutxi du (nire inguruko jendeak bai behintzat) eta ez dira sekula horren inguruan pentsatzen jarri. Hala ere, nahiz eta gai ezezagun xamarra izan gehienentzat, oso gustura aritzen dira honi buruz hizketan; eztabaidatzeko moduko gaia izanik. Gainera, termino interesgarria iruditzen zaie; hezkidetzaren oinarriak, bizikidetza egoki bat bermatu ahal izateko beharrezkoak direla aipatzen dutelarik.

 

Nabaria da oraindik ere lan asko dugula egiteko hezkuntza modu hau inguruko pertsonei helarazten. Jakina denez, egungo hezkuntza sistema eragile garrantzitsua da eredu patriarkala erreproduzitzeko. Hori dela eta arrazoi ugari topa ditzakegu gure hezkuntza sisteman hezkidetza lantzeko:

 

  •  Gizarte zein sistema patriarkala deseraikitzeko.

  •  Indarkeria matxistarekin amaitzeko.

  •  Identitate desberdinak eta anitzak zilegitzat hartzeko, baita errespetatzeko ere.

  •  Botere-harremanak ekiditeko, elkarbizitza osasuntsu bat bermatuz.

  •  Espazio eta giro erosoak sortzeko. 


Iazko ikastaroko blog-eko ekarpenetatik honakoa da gehien gustatu zaidana, bere gaiari buruzko irakurketa aproposagatik, olerkiaren mami politagatik eta emandako 5 arrazoien pisuagatik:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/egin-desegin-berregin-hausnartzen.html







Miren Amuriza bertsolariaren bertso hau aproposa iruditu zait jendeak hezkidetzara salto egiteko!





ELKARREKIN IZATEN GARA!!

Inkesta hau irakaskuntzarekin zerikusirik ez duten eta hezkuntza-ingurunekoak ez diren sei pertsonari pasatzea erabaki dut, hezkidetza nola ulertzen den gizarteko beste esparru batzuetatik, hezkuntzatik kanpo.

Eskaera bakarra zera izan da, galdera horiei erantzun baino lehen, informaziorik Interneten ez bilatzeko. Hezkidetza eta bere jarduera-ildo nagusiak bere ikuspuntutik azaltzea da helburua.

Jarraian, jasotako erantzunen eta ekarpenen laburpena aurkezten da. Arreta deitu dit jendearen jarrera erantzutean, sentsibilizazioa eta sintonia onak, ez dut jaso erantzun kritikorik edota kexarik.

Erantzunek berdintasunaren bilaketa eta genero-onarpena islatzen beharra aipatzen dute, oro har diskriminazioak daudela adierazten dutelako. Neskak eta mutika berdin heztea. Elkarrekin heztea, sexuen bereizkeriarik gabe, identitatea, arraza eta erlijioa alde batera utzita.

Erantzunen % 80tan hezkuntza partekatua aipatzen da.

Sei ekarpen interesgarriak:

§ “Hezkuntza etxean jaio eta hazten da, eta ez eskolan. Gaur egun hezkuntza irakasleengan gehiegi uzten da”.

§ “Erlijioak arazoak edo diskriminazioak sortzen baditu, landu dezagun etika eskoletan”.

§ “Sexu bereko ikasleak eskolatzen dituzten eskolen aurka nago”.

§ “Gaur egun, emakumeen, arroparen, jostailuen eta koloreen inguruko guztia hurbildu zaio gizonzkoei, baina hori ez da beste norabidean ikusten”.

§ “Matxismoa oraindik ere maskulinotasuna goraipatzen duen pentsamolde nagusia da”.


Iazko talde blogaren post-en artean: Unknown-en "TRATUONAK BAI!!" sarrera  aukeratu dut.

Bertan, tratu onei buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain, erraz irakurtzen eta ulertzen da ideia orokorra. Gomendatuko nuke ere hor agertzen den tratu onak lantzen lagunduko duten mezu alternatiboekin dekalogoa oso interesgarria delako.

Hezkidetza lantzeko moduko 5 arrazoi garrantzitsuenak nigan zentratuko dira, oraingoan neure buruarengan hobekuntzak egiten saiatuko naiz. Hauexek dira beharrak:


Toleranteagoa izatea

Pertsona hobea izatea

Estereotipoak aldatzea

Begirada kritikoa izatea

Enpatia handiagoa izatea


Azken finean, KONTZIENTZIA SORTZEA da

Mundua aldatu ahal izateko, norberarengandik hasi behar gara. šŸ˜Š

HEZKIDETZAZ BLAI MUNDUAN JARRAI!

Inkesta egiterakoan esparru desberdinetan daukadan inguruko jendea hautatu nahi nuen. Oso lagin txikia den arren errealitate desberdinak ikusteko asmoarekin. Nire adineko 3 lagun hurbili, nire senide bati eta 2 lankideri egin dizkiet galderak eta emaitza kuriosoak atera dira. Emaitzak laburbilduz:


Ezaguna Hezkidetza?

Zer da?

Jarduera ildoak?

1. Kuadrilakidea

BAI

Neskak eta mutilak berdin heztea

Hezkuntza formala berdintasuna

2. Kuadrilakidea

EZ

---

---

3. Kuadrilakidea

BAI

Pertsona aske bezala garatzea

Feminismoa, parekidetasuna

4. Familiakidea

BAI

Denoi berdin irakastea


Feminismoa

Hezkuntza

5. Lankidea

BAI

Hezkuntzan neska eta mutilak berdin tratatzea.

Hezkuntza

6. Lankidea

EZ

---

---

Inkesta egiterakoan esparru desberdinetan daukadan inguruko jendea hautatu nahi nuen. Oso lagin txikia den arren errealitate desberdinak ikusteko asmoarekin. Nire adineko 3 lagun hurbili, nire senide bati eta 2 lankideri egin dizkiet galderak eta emaitza kuriosoak atera dira. Emaitzak laburbilduz:


- % 66arentzat ezaguna zen hezkidetza eta ezagutzen ez zutenak %100 gizonak ziren.

- Ezagutzen dutenen %100 hezkuntzarekin lotutako lanbideak dituzte.

- Garatzeko denbora asko ez izan arren BERDINTASUNA izan da gehien atera den hitza.


Zaila egin zait aurreko urteko ikaskideek egindako sarreretan bat aukeratzea. Hiruzpalau irakurri ditut eta beraiek egindako inkesten emaitzetan zentratu naiz gehienbat, nik egindakoekin antzekotasun handiak aurkitu baititut. #Josune edo #MonicaC bi aipatzekotan jendeak BERDINTASUN hitz askotan erabiltzen du Hezkidetza azaltzeko: mutilak eta neskak berdin hezi, tratu berdina mundu guztiari...


Hainbat zalantza sortzen dizkit BERDINTASUN hitz horrek. Lehenik eta behin mutil-neska binomio hori agortzen doala esango nuke, beraz zaila egiten zait definizio nagusian sartzea, askoz haratago doala ulertuta. Eta bigarrenik DENAK BERDINAK GARA esloganaren aurka nago. Aniztasuna goraipatu nahi den garai honetan nola denak berdinak garela? Ez dut berdintasun hitza ez erabiltzearen apologia egin nahi baina AUKERA BERDINTASUNA edo PAREKIDETASUN hitzak egokiago ikusten ditut. Besterik bururatzen? 

Hezkidetza lantzeko argudioak baino bakoitzak bere buruari egiteko galderak planteatu ditut:

- Eskolak euskalduntzen ez duela argi daukagu, ikasleak aukera berdintasunean bai?

- Arreta jarri al dugu eraso matxisten inguruan ateratzen diren berrietan erasotzaile eta erasotuen adinean?

- Gure egunerokotasunean esku hartzeak egiteko zailtasunak aurkitzen ditugu? Formakuntza falta dago horren atzean?

- Zenbat denbora hartzen du hezkidetzak zure ikastetxeko bilera eta klaustroetan?

- Guk jasotako hezkuntzan genituen hutsune askoren gakoa izango zen akaso?

2020/10/23

Etorkizunari begira hezten… tratu onen kulturaren iraultza!

    Etorkizuna eta sare sozialen inguruan hitz egitean, oso hitz potoloak datozkit burura. Azken finean, sare sozialak boterearen menpe baitaude. Eta gaur egun, boterea Kapitalismo heteropatriarkala baita.

    Beldurra eta ezinegona… Proaktiboagoak izan behar dugula? Seguru, baina aldaketa sozialek gainezka egiten dute gure egunerokotasunaren erritmoa. Internet eta honen baitan sare sozialak,  gure kulturan errotu ditugu. Gure gazteak ongi maneiatzen dira hauetan, gutariko asko atzean utziz. Olatu erraldoi gisa dator etorkizuna!

Ane Larrinaga (1)
                                                                                                                    

    Baina erabilpen ona egiten da? Ereduak. Ereduak dira garrantzitsuak, eredu onak. Kontutan izan behar dugu, presentzia handiagoa dutenek lortuko dutela haien mezua helaraztea,

 “En lĆ­nea estĆ”n quienes hablan mĆ”s alto” Astra Taylor (1)

     Eta jakin badakigu, pantailen atzean gizonezkoak ibiltzen direla emakumezkoak baino gehiago, horrek, mundu mailako populazio erdia baino gehiago isilarazten duelarik.

“Vivimos en un mundo con roles de gĆ©nero impuestos, en los cuales las mujeres tienen un trabajo remunerado o escolar y el trabajo de cuidados: atender casa, hijos, hijas; cuando concluye la jornada, invertimos el tiempo para consumir contenido en internet, no para crearlo” Carmen AlcĆ”zar (1)

    Beraz, guk sortu ez duguna kontsumitzera kondenatuta gaude. Horregatik da garrantzitsua ziberaktibismo hezkidetzailea. Emakumezkoen ahalduntzea sareetan, eredu bihur gaitezen. Normalizatuta egon daitezken jarrera sexisten, menpekotasun jarreren eta sareetan non-nahi aurki daitezken mikromatxismoen aurka, ziberfeminismoa sustatuz.

    Jakin badakigu pantailek eta anonimotasunak, jazarpena eta indarkeria areagotu dezaketela. Horregatik da garrantzitsua tratu onen kultura bat sortzea.

Sor dezagun, bada, hezkidetzaren ikuspuntutik kultura androzentristaren aurkako tratu onen kulturaren iraultza!




mujeres en lucha.es


(1) Zientzia eta teknologia ez zaizkie gustatzen neskei

(2) Okupar las redes sociales del amo


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                             

2020/10/20

DENA EZ DA URRE-GORRIZKOA

 

Sare sozial digitalen kontuan, dena hasi zen joko baten moduan. “Begira zein erraza den txikitan kanpaleku hartan ezagutu nuen pertsonarekin harremanetan jartzea 25 urte beranduago! Begira non egon den zure lankidea asteburuan! Begira zein erraza den familiakide bati azken momentuko abisua ematea dena delako hori egiteko!”, etab, etab. Izan ere, garapen teknologikoek duela gutxira arte ezezaguna zen aukera-mundu bat jarri zigun muturrean, eta guk ontzat eman genuen hori guztia pagotxa zelakoan (ezagutzaren demokratizazioa, ondo pasatzeko modua…). Are gehiago, amua irentsi genuen. Eta gero eta gehiago erabiltzen hasi ginen, harik eta gutako asko sare sozialen dependiente izan arte.

Baina beti daude (zorionez!) ahots kritikoak. Eta horiek jakinarazi ziguten sare sozialetan dena ez zela ematen zuena. Gainera, sare sozialek erpin ugari dituztela azaleratu ziguten: postureoa, extimitatea (artikuluak irakurrita ikasi dudan hitza!), ziberjazarpena, identitatea lapurtzea, informazioaren salerosketa, fakwnewsak, gaininformazioa… Era berean, ikusi genuen ezer ez dela kasualitatea eta haiek sortutako ezkutuko algoritmo batzuek erabakitzen dutela guk zer informazio jasotzen dugun (ikus The Social Dilemma). Eta “haiek” esaten dudanean, esan nahi dut sistema patriarkal, matxista eta sexista betikotzen dutenek jartzen dituztela algoritmo horiek. Ondorioz, jasotzen dugun informazioa haien parametroen araberakoa da; ez-osoa. Horrexegatik da garrantzitsua sarea hezkidetzaz betetzea; dela Wikipedia moldatuz, dela emakumeak balioetsiz, dela tratu onen kultura barreiatuz… Hezkidetza zenbat eta gehiago barreiatu, orduan eta zailagoa egingo zaie ezkutatzea.

Esan ohi da sare sozialak errealitatearen isla direla. Bada, egin dezagun “gure” errealitatearen isla izan daitezela; izan ere, “gure” errealitatea ere egon badago eta gero eta indartsuagoa izan behar da. Praktika dezagun ziberaktibismo hezkidetzailea konplexurik gabe inork ez dezan geldi gure mezua.


Azkenik, ama eta irakaslea naizen aldetik, etorkizuneko erronka zein den argi daukat: gazteei (eta nire umeei) erakutsi behar diegu sare sozialak modu kontzientean erabiltzen (betiere, neurriz). Baina horrekin batera irakatsi beharko diegu kritikoak izaten, gorago aipatutako erpinak antzematen eta sare sozial digitalak erabilera ludikotik haratago eramaten Horretarako, ezinbestekoa da guk geuk (guraso eta irakasleok) honen guztiaren berri izatea eta, jakina eredu izatea.