2020/10/18

Sare sozialak, arrantzarako sarea?

SAREAK

Zergatik IKT alorrean hain emakume gutxi? Zergatik zientzia eta teknologia ez zaigu gustatzen? Niretzat, hau dena nahiko berria da. Badakit profesio asko generoarekin (zaintza: erizaintza, etxeko lanak, umeen zaintza, maistra, … ¹ ingeniaritzak: mekanikoa, elektronikoa, automobilgintza, industria teknologikoa,…) lotuta daudela edo hobeto esanda, horrela transmititu digute eta guk erantsi dugu. Baina ez dugula gustuko?

Horrelako artikulurik ez dut inoiz irakurri, ikaragarria da nola bideratzen gaituen. Baina zergatik? ez dut ulertzen. Zein da problema? 



Artikulu hauek irakurtzen nengoen heinean, txikitan gurekin eta gura seme-alabekin erabili izan dituzten eta oraindik erabiltzen ditugun ipuinak, jostailuak, marrazkiak, iragarkiak, arropak…elkarlotzera eraman nau. Haurtzaroan telebistan, jostailu aldizkarietan, dendetan,…zelan maneiatzen gaituen garbi ikusten da. Hau da, desberdin sozializatzen gaituzte, pentsatzeko eta jokatzeko era modu konkretu batean izan dadila interesatzen zaie eta horretara bideratzen gaituzte. Baina zergatik? Zein da arrazoia? Ez dut ulertzen.

Normalean sare sozialetan ibiltzeko ohiturarik ez daukat, inoiz ez dira nire gustukoak izan. Beti arriskutsuak iruditu zaizkit eta artikulu hauek irakurri ondoren, arriskutsuagoak direla konturatu naiz. Betidanik, ikusi eta entzun dudanagatik sare sozialak manipulatzaileak, mingarriak, erasotzaileak, oldartzaileak direla pentsatu dut. Gainera, nire eta nire inguruko intimitatea zabaltzea eta noraino iritsi daitekeen ezin kontrolatzea beldurgarria iruditzen zait.

Baina zergatik izan behar da horrela? Zergatik tratu txarra ematen dutenek dena maneiatu eta kontrolatu behar dute. Gizarteak sare sozialak hainbeste erabiltzen baldin badu, “tratu ona” kultura ere  sortu daiteke. Hori bai erronka aberasgarria. Ziberaktibismo hezkidetzailea bultzatu eta indartu!

Andoni Canellada-ren artikuluan aipatzen den ikastaroa “Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen” ikastetxe guztietan eskaini beharko litzateke. Baina horretarako betiko ikasgaiekin batera, hezkidetza ere eskaini behar dela ulertu eta barneratu behar dugu. Baina agian honen atzetik interesak daude? Agian gizarte zehatz bati ez zaio interesatzen?


 

Argi dagoena da, gaur egun dagoen gizartea, gazte eta haurrentzat eredu onenetakoa izateko asko aldatu behar dela. Gu gara hezkidetzan formatu eta jokatzeko era aldatu behar dugun lehenengoak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina