Gizakia betidanik izaki soziala izan da. Historian zehar gizartea aldatzen joan bada, gaur egungo gizartea digital mundura doa abiadura handian. Askoentzat oraindik mundu ezezaguna da hori, baina gertuko gizartean gertatzen den bezala, babes barik dagoen gizabanako hori, digital garaian zainketa berezia jasoko du?
Datuek diñoe zientzian, teknologian, ingurune digitalean emakumeak presentzia txikiagoa duela. Ta gai hau eraman dut nire ingurura asteburu honetan. Polita izan da, ideia asko entzun eta konpartitu eta gero, pare bat geratu dira nire buruan durundatzen: jarrera proaktiboa eta tratu ona.
Bi ideia horiek ez dira bereziki teknologikoak edo digitalak, hori baino sakonagoak dira. Gizakia eta gizarteratzeko genetikara doa zuzen-zuzen.
Jarrera proaktibarekin ez naiz isilduko, ez diot babesa emango besteen eskubideak zapaltzen duenari, enpoderatuko naiz, ez diot emango lekua zapaltzaileei.
Tratu onetik errespetua zabalduko dut, lagunduko diot pertsona fin horri eta autoestimua gutxi daukan horri giro babes eta eroso.
Azken finean,indibiduoa dagoen lekutik, gizartetik eta erabiltzen dituen tresneriatik lan egin beharko da. Ingurune digitalean ere hutsunea dago, eta hortik ere lana dago harremanak, behingoz, eraldatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina