2019/10/19

...aitzakiarik ez, hezkidetza!


“Ezaguna zaizu HEZKIDETZA? Zer da? Zein dira bere jarduera-ildoak?” galdera hirukoitza bota nien, asteartean, whatsappez, inolako itzulinguru eta azalpenik gabe, zortzi pertsonari (20 eta 39 urte bitarteko launa gizon eta emakume). Ez nien kasualitatez haiei bidali, berariaz alboratu nituen “Hezki...zer?” erantzungo zidatela ziur nekien beste pertsona asko, eta beraiek hautatu nituen talde heterogeneoa izanik, profil interesgarri eta osagarriak zituztelako: haur hezkuntzako irakasle bat, bigarren hezkuntzako bi irakasle, unibertsitateko irakasle bat (ekonomialaria ikasketaz), bi ikasle (bata irakasle-eskolakoa eta bestea ingeniaritzakoa), unibertsitateko administrazio eta zerbitzuen pertsonaleko langile bat (bere garaian irakasle-ikasketak egindakoa eta bi semeren guraso) eta admnistrazioko bi langile (hezkuntzarekin zerikusirik ez duten gaietan, bata biologia eta bestea arte ederrak ikasia).

Emaitzak argigarriak izan ziren (eta, aurreikustekoak izanagatik, baita apur bat etsigarriak ere): derrigorrezko hezkuntzako irakasleek eta irakasle-ikasketak egindakoek zekiten soilik zer zen hezkidetza.

Irakasle-ikasketak egiten ari den ikasleak speech hau  bidali zidan, haur hezkuntzako irakasleak aldarrikatu zuen hezkidetzaren bidez lortu behar dugula “gizon eta emakumeen rol historikoen birplanteamendua, hausnarketa eta birdefinizioa gaur egungo gizartea aldatzeko eta etorkizuneko jendartea eraikitzeko” eta bigarren hezkuntzako irakasleetako baten arabera “hezkidetza lortzeko gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa sakona egin behar dugu eta, gizartean bezala, oinarrietatik hasi berdintasun errealean errotutako sistema sortzen”.  Eta nik diot, aste honetako materialak ikusi eta foroko eztabaidetako ikaskideen argudioak irakurri eta gero:


Hamaika diren arren hezkidetzaren alde aipa daitezkeen arrazoiak (horietako batzuk aletzen dituzte Nagore Larrazabalek eta Ibai Fresnedok irakurtzea zinez merezi duen elkarrizketa honetan), bost aukeratzekotan hauek nabarmenduko nituzke:

·         Sexismoa deuseztatzeko eta androzentrismoa iraultzeko
·         Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko
·         Sexu-generoagatik ematen diren desberdinkeriak gainditzeko
·         LGTBIfobia, arrazismoa eta bestelako bazterkeriak errotik saihesteko 
·         Jende askez osatutako jendarte zoriontsua eraikitzeko

… horregatik guztiagatik, eta aldatu ezean, goazen bidetik pikutara goazelako: aitzakiarik ez, hezkidetza!

Aurreko edizioetako ikasleek ere hausnartu zuten gai beraren inguruan eta blog honetan bertan #Hezkidetza etiketapean beren iritziak partekatu. 2017ko Irati Gaztelurrutiaren hau gustatu zait bereziki, gaia familia-bazkari batean mahaigaineratu eta belaunaldiarteko elkarrizketa eragin zuelako.    

Horma irudia

ZIBERAKTIBATU GAITEZEN!


Sare sozialekin dudan harremana TIC mailan dagoela esan dezaket, informazioa elkarbanatu eta lagunekin harremanetan egoteko erabiltzen baititut. Twitter eta Facebook kontuak eginak nituen baina ez ditut asko erabiltzen. Twitteren dudan rola nahiko pasiboa da, berriak irakurtzeko eta informatzeko erabiltzen dut baina nik ez dut apenas txiokatzen. Facebook dela eta, azken aldian ere, nahiko baztertuta daukat, sare sozial hau batez ere urruneko lagunekin harremana mantentzeko erabili izan dut.

Sare sozialen mundu honek itzelezko aukera ematen digula badakit, bai irakasle, bai hezitzaile eta bai feminista moduan. Nahiz eta orain arte nire “zibermundua” hutsala izan, kontziente naiz neska gazte zein emakumeok ziberaktibatu behar garela.

Ingurune digitala oraindik gizonen mundu bat izan arren, emakume erabiltzaileen datuak eskasak izanik (berdintasunetik urrun), eten-digitala jaisten ari dela dirudi (beti ere herrialde garatuetan) eta animatu beharko ginateke kultura teknologikoaren osaketa horretan parte hartzera. Bestela, gizonek jarraituko dute mundu hori okupatzen eta euren interes eta erabakiak tarteko, boterea eta (des)informazioa euren nahiera banatuko dute. Ondorioz, Ane Larrinagak dion moduan, emakumeok geroko munduaren eraikuntzatik kanpo geratuko gara.

Beraz, feminismoa ziberaktibatzea garrantzitsua dugu, alde batetik, gazteek erabiltzen duten tresna nagusia izanik, haiengana heltzeko eta haiekin feminismoaren edukiak eta praktikak integratzeko bidea baita. Bestetik, sare sozialek geure ahotsa hedarazi eta entzunarazteko aukera paregabea ematen baitigute.

Hori horrela, jarrai dezagun (edo horretan ez gaudenok animatu gaitezen) saretik berdintasuna praktikatzen eta geure buruari ahala ematen!!!



2019/10/18

HITZEN DANTZA! HEZKIDETZA ZERTAN DATZA?

HAUSNARTZEN...

Adin tarte zabaleko eta identitate ezberdinetako pertsonei whatsapp 
bidez helarazi nien beheko galdetegia laburra:πŸ‘‰ πŸ‘‰ πŸ‘‰ πŸ‘‰ πŸ‘‰
Orotara, 10 pertsona, 7 emakume eta 6 gizon, sexu-orientazio
anitzekoak eta 26 eta 62 urte bitartekoak izan dira hautatuak.
Erantzunak ere anitzak izan dira:
1) 6 bai, 7 ez, hau da, %54,5k bai entzuna zuen hezkidetza 
terminoa; %63,3ak ez.
2) 11 pertsonek hezkuntza edo heziketarekin lotu dute, beste 
batek ez du erantzun, batek edoskitzearekin nahastu du eta 
azken batek elkartasunaren sinonimotzat definitu du. 
Hezkuntzarekin lotu dutenen artean, 6k berdintasun hitza 
erabili dute definitzeko orduan, hots, hezkidetza berdintasunean
oinarritutako hezkuntza gisa, eta horietatik
4k genero ikuspegia ere aipatu dute. 
3) Definizioarekin gutxi gorabehera asmatu dutenek  
berdintasuna,heziketa, hezkuntza, inklusioa, 
bizikidetza, askatasuna eta  errespetua hitzekin 
lotu dute kontzeptua.

HEZKIDETZA LANTZEKO 5 ARRAZOI:
Gertuko pertsonen artean erreparatzen badut, 
honakoa ikusten dut egunerokoan: gutaz espero 
diren rolak eta estereotipoak betetzen ez baditugu, 
epaituta sentitzen garela eta ondorioz, 
baldintzatuta eta mugatuta. Adibide bat 
ematearren, askotan ikusi dut 30 urte baino 
gehiago duten emakumeen artean, bikoterik 
gabe edota seme-alabarik gabe daudenean, 
jendarteak egiten dizkien komentarioek asko 
mintzen dituela. Bestalde, kontraesanak 
edukitzeak ere haserre sentiarazten gaituela 
ikusten dut, frustratuta sentitzen gara. Izan ere, 
ohartu gabe hainbat rol eta estereotipo 
erreproduzitzen ditugu, nahiz eta hori ez egiteko 
desio eta erabaki irmoa izan.

BLOGEKO SARRERA, GOMENDIOA:
Oso originala iruditu zait txapan ageri den 
mezua:  “Aska ezazu zure gen-eroa”
Hitz gutxirekin gauza asko esaten dituela 
uste dut, gainera, hitz jokoak izugarri maite 
ditut. Aska ezazu zure generoa eta gen eroa. 
Batetik, generoa askatzea aipatzen du, hau da, 
rolak eta estereotipoak alde batera uztea, 
hala ulertzen dut nik behintzat. Bestetik, 
iruditzen zait askotan “normal” sentitu nahi 
izanagatik mugak ezartzen dizkiogula geure
 buruari, eta uste dut geure erotasunari 
ateratzen uzteak, hau da, askatasunez
mugitzeak, mugak lausotzen lagun 
gaitzakeela, geure buruak gutxiago 
epaitzen alegia. πŸ‘‡πŸ‘€

https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/10/blog-post_25.html
















2019/10/17

Hezkidetza lantzeko leloa

Hezkidetza lantzeko leloa

Sareetan agertzen ez dena ez da existitzen


Sare sozialek gure bizitzaren zati handi bat hartzen dute. Beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzen ditugu, gure bizipenak, gure argazkiak, gure bidaiak … kontatzeko, baina mundua eralda dezakegu sare sozialen bidez. Hori da sare sozialen azterketa honetan ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena: sareen erabilera partikular batetik helburu sozial bat duen erabilera batera pasa daiteke.
Sare sozialak nola okupa ditzakegun hausnartu behar dugu, sare horiek ez baitira parte-hartzaile guztientzako sarbide berdineko leku bat. Interes komertzialek eta patriarkatuak sareak zuzentzen dituzte eta bizitza digitalean eta ez-digitalean jarraibidea markatzen dute.
Emakumeok ez dugu hartu beharko genukeen espazioa. Eta garrantzitsua da, izan ere, gure mundu digital eta errealean, izendatzen ez dena ez da existitzen, sareetan agertzen ez dena ez da existitzen. Wikipediaren adibidea ikustea besterik ez dago: gaztelaniazko Wikipediako biografien% 16 baino ez dagozkie emakumeei, eta artikulu askok joera matxistak dituzte. Baina ez da harritzekoa, Wikipediako biografia horien editoreen% 90 gizonak baitira.


Emakumeok aurrerapauso bat eman behar dugu sareetan, eta ziberaktibismora pasatu. Pertsona piloa dago hezkidetzaren alde lanean: gure ikasleekin erabil ditzakegun lanak, materialak, bideoak egiten. Horiek partekatzen ditugun bakoitzean, atzera egiten dugu, erabiltzen ditugu, emakumeak munduaren mapan jartzen ari gara. Eta, gainera, modu erabat altruistan.
Oso interesgarria iruditu zait Wiki-emakumeak, Wikipediaren edizio maratoiak egiten dituzten hainbat herrialdetako emakumeen komunitate bat, artearen eta kirolaren alorrean emakumeen biografiak nabarmentzen dituena.
Interakzio eta material horiek guztiak hezkuntzan erabil ditzakegu, ikasleei emakumeek egiten duten guztia ikusarazteko.

Hezkidetza, etorkizuna irabazteko

Arratsalde on!!
 
Lagun hurbilen artean galdetu dut Hezkidetzaren inguruan eta espero nuen bezala, inork ez zekien ezer (magisteritzako bi ikasleak barne). Nik neuk ere lagun batek honi buruz hitz egin aurretik ez nuen arinago entzun kontzeptua beraz, normala iruditu zait. Ia guztiek bideratu dute modu egokian gaia eta denek igarri dute hezkuntzarekin lotura zuzen duen zerbait dela. Batzuk gehiago busti dira eta hezkuntza ereduen inguruan jardun dugu, eta beste batzuk ez dute interes gehiegi erakutsi.

Hala ere, interesgarria izan da lagunekin honen inguruan solasean ibiltzea, kontaun izanik gainera, sarritan izaten ditugula eskola publiko/ikastolako ikasleon arteko eztabaidak hezkuntza sistema eta hezkuntza zentroen izaeren inguruan.πŸ˜‚πŸ˜…

Gaia hasi bakarrik egin dugu, baina interesgarria iruditzen zait, beraz, nire leloa hurrengoa da:



Beste urteetako mezuak irakurriz, bereziki deigarri egin zait bat eta horregatik aukeratu dut: ixiar izenez sinatzen du eta #itziaririgoien traolarekin. Irudi eta hitz-kolore ezberdinekin jolastu du bere azalpenak emateko, eta oso modu didaktiko eta erraza iruditzen zait ikasteko orduan!

Onarte eta datorren astera arte! Ondo izan!!!

HEZKIDETZAren ERAGINA


Kaixo!!

Hona nire asteko ekarpena.

Esan beharra dut, Hezkidetzaren inguruko galdetegia Gaztelekuko gazteei (15-16 urte) eta lankideari egin diedala. Galdetegia zabala izan da, solasaldi baten antzekoa eta ideia ugari atera dira. Dena, galdera ireki batetik hasi da “aizue, Hezkidetza hitza noizbait entzun duzue? Zer dela esango zenuteke”

Gazteek jakin badakite feminismoarekin lotura duen zerbait dela, entzuten duten musika ez dela horren adibide egokia (kasuak kasu) eta batzuei nahiko bideratuta ikusi diedan antzera, beste batzuek ez zekiten zer zen ere. Orokorrean, airean dagoen urruneko ideia bezela ondorioztatuko nuke hezkidetza gazteen artean.

Lankidea aldiz, erabat bideratua ikusi dut azalpen eta dibideetan. Egia esan une dibertigarria pasa dugu elkarrekin!!

Hau guztiagatik, nire leloa hau izango litzateke, entzundakoenagtik eta bizitzen dudan errealitatetik abiatuta sortua dena, estereotipoak, lantokian, lagun artean, sare sozialetan, etab. EGUNERO nirekin ditudalako:



             ESTEREOTIPOEI






Kuxkuxeatu eta gero, Rosanak dioen entzera oso zaila da aurreko edizioetatik ekarpen bat aukeratzea baina, nik hauxe partekatu nahi nuke zuekin. Zergatik? Bere leloa beharrezkoa iruditzen zaitelako besteak beste:



Amaitzeko, nire bost arrazoi emango dizkizuet inguru hurbilean hezkidetza lantzeko.

Lehenik, berdintasunean hezteko.
Jarraituz, aske bizitzeko.
Ondoren, nork bere burua den bezela maite eta onartzeko.
Esatrik ez dago, norbera eta batez ere emakumea ahalduntzeko
Amaitzeko, gizartean beharrezkoa dugulako.


2019/10/16


Hezkidetzan Esku Hartzen
3. jarduera: HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Pentsatuz, pentsatuz, buruak aldatu... Hauxe izan da nire asteko buruhaustea, eta hemen emaitzak:

Inkesta egitean oso erantzun desberdinekin topatu naiz. 6 pertsonei pasatu diet galdetegia: 3 berritzegunekoak eta 3 kanpokoak.
Hauexek dira planteatu ditudan galderak:

  • Zer da hezkidetza zuretzat?
  • Zure inguruan (lanean, familian, lagunekin,...) islatuta dagoela ikusten duzu?
  • Zein hitzekin lotuko zenituzke Hezkidetza?
  • Pentsatzen duzu oraindik lantzeko kontzeptua dela edo jada gaindituta daukagula? 
Hezkuntza arlokoak badira (berritzeguneko lankideak) nahiko argi eta bideratuta dauzkate haien erantzunak, baina hezkuntza arlo kanpoko jendea ez hainbeste. Askok ez dakite zehazki zer den, nahasten dira beste kontzeptuekin. Gehienek ikusten dute oraindik ere beharrekoa dela, nahiz eta bat adoz ez egon.
 Honek esan nahi du gure gizartean jarraitu behar garela lan hau garatzen, etengabe, praktikotasunetik eta hurbiltasunetik. Horregatik nire leloa izango zen:


Pasaden edizioetako ekarpenak oso onak eta baliogarriak dira. Hau da, oso zaila da bat aukeratzea. Baina bat aukeratzekotan hau izango zen:

Eta azkenik nire bost arrazoi  nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko:

  1. Gaur egungo gizartean ere behar-beharrezkoa delako.
  2. Jarraitzeko ikasten-desikasten-eraikitzen-deseraikitzen.
  3. konzienteak izateko zenbat aurreratu dugun hezkidetza ikuspegian.
  4. Hezkuntza arloan oinarrizko kontzeptuak lantzen direlako: hezkidetza eta elkarbizitza positiboa guztiz lotuta daude.
  5. Garapen integral batetik, pertsona osoak, zoriontsuak eta askeak nahi ditugulako.


Aste on izan!



Hezkidetza gure inguruan. Rosana.






Zer da hezkidetza niretzat.
Lehen Hezkuntzako 4. mailan nengoela, Donostiara joan ginen bizitzera, aitaren lana zela-eta. 
Han, apaiz-eskola batera bidali ninduten, urte horretara arte mutilezkoa bakarrik izan zena. Zazpi neska ginen klasean eta berrogei mutil. 
Neska guztiok kirol berberak egiten genituen, exijentzia berarekin eta mutilentzat zeuden parametroekin. Beti galtzen genuen.
Hori hezkidetza zen? Bistan denez, ez. Mutilak eta neskak espazio berean geunden (lehen maskulinoa zen bera), testuliburu, curriculum, jolas, irakasle berberekin …
Asko aurreratu dugu hezkidetza ikuspegian, baina orain sexismoak ere aurrera egin du: bere moduak askoz sotilagoak dira, engainagarriak.
Borrokatzen suertatzen zaigun hezkuntza-eremuan, lagun diezaguketen hainbat tresna ditugu gutxienez.
Erakundeen laguntza dugu: 
  • Eusko Jaurlaritzak II. Hezkidetza Plana kaleratzen du, ezinbestekoak diren 8 zutabeekin. 
  • Ikastetxeetan ere topatzen ditugu figura desberdinak: aurten hasi eta BAT taldeetan egon behar duten hezkidetzako arduradunak. 
  • Ikastetxe bakoitzeko hezkidetza-proiektuetara bideratzeko ordu-kredituak ditugu. 
  • Berritzeguneak eta haien hezkidetzako aholkulariak ditugu ikastetxeek behar dezaketen guztirako.
Patriarkatuaren forma berriei buruz hausnartu eta hauen mozorroa kentzeko beharra izaten jarraitzen dugu, geure burua eraiki eta des-eraiki, beti adi eta erne. 
Mezu positibo honekin amaitu nahi dut: alerta-egoera honek ezin digu gure bizitzez gozatzen utzi, geure buruaz eta munduaz ere barre egin, eta gure inguruan modu osasuntsu eta eskuzabalean bizi ahal izateaz. Bila ditzagun aliantzak, bidaia-lagunak, lotura berriak ezartzeko eta ikasitakoa partekatzeko komunitateak.
Ezin diogu atzera begiratzeari utzi eta egin dugun bide guztiaren harro sentitu, burua gora altxatu eta jarraitu ibiltzen.





2019/10/15

Berandu baina...

Aupa denoi, pixka bat despistatuta ibili eta gero azkenean lortu dut. Bego naiz, Lekeitiokoa  eta Gernikako berritzegunean lan egiten nabil azkenengoko 4 urtetan.  Aurretik bio-geoko irakasle izan nintzen eta zenbait urtetan gidari turistikoa ere bai.

Ikastaro hau egitea esfortzu handia eskatuko gaituela pentsatzen dudan arren (denbora aldetik batez ere eta lo orduak kenduz) gogotsu nago asko ikasteko eta ikasitakoa lanean praktikan ipintzeko  asmoa daukat.  Gainera, sare sozialeei buruz ikastea ere ondo datorkidala pentsatzen dut.

Beste alde batetik, arlo pertsonalean ere ikastaro hau aberasteko balio izango duelakoan nago. Betidanik izan dot sentsibilitatea gai honi buruz, baina alaba izan nuenetik are eta gehiago.

FEMINISMOA ZIBERAKTIBATUZ, GAZTEEK OTSOARI ORTODONTZIA EGIN



Gazteengana hurbildu nahi badugu, lehenengo pausua haiek ezagutzea da. Zer iritzi, uste, gustu dituzten, eta horrez gain, nola komunikatzen diren haien artean. Ez baitugu berdin bizitzen egungo errealitateak belaunaldi ezberdinetako pertsonek. Izan ere, ez ditugu esperientzia berdinak bizi izan, bizitzako lehentasunak eta beharrak ezberdinak dira, eta harremanak egiteko bestelako modu bat dugu. Beraz, faktore horiek guztiak aintzat hartu beharko genituzke, haiengana iristeko asmoa badugu behintzat.

Gainera, gaurko gazteak etengabe ari dira informazioa partekatzen, hitzen nahiz irudien bidez, batez ere Instagram bidez. Norberak bere indibidualismotik osotasun batera egiten du salto kllik batean. Horri eutsi beharko diogu aurrerantzean feminismoan bidea egiten jarraitu nahi badugu. 
 


Gaitasun teknologikoak, beraz, ezinbesteko dira, ez soilik gazteentzat, baita edozein adineko pertsonentzat ere. Eta zer esanik ez, nire modura, irakasle den ororentzat. Hezkuntzaren helburuetako bat baita, hain zuzen, gaitasun hori erdiestea. Ildo beretik, interesgarria da Eli Pombo Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzaileak dioena. Lehen alfabetatu gabea zen irakurtzen edo idazten ez zekiena. Gaur egun, berriz, kontzeptu hau aldatu da, eta haurrek programazio logika hasieratik ikasi beharko lukete.

Gertatzen dena da, askotan, dugun ezjakintasuna izaten dela sareen inguruan dugun iritzien atzean dagoena, beldurrak itsu gaitzake. Sare sozialek alderdi kaltegarriak dituztela aitortu beharra dago, eskoletan ikus daitekeen moduan ziberbullyingaren kontuarekin esaterako, baina alde aprobetxagarri asko dituzte.
 

Hala eta guztiz ere, Astra Taylor, zinemagile eta idazle kanadiarrak ohartarazten du The People’s Platform liburuan, internetera konexioa duen oro linean hitz egin dezakeela, baina horrek ez duela bermatzen, geure mezuen zabaltzea intentsitate berdinarekin egiten denik. Linean ozenago hitz egiten dutenak baitaude. Ildo berean, hauxe esaten digu Ane Larrinaga Renteriak:

Bestalde, Ianire EstΓ©banez CastaΓ±o psikologoak zera eransten du, gazte askok zailtasunak dituztela ezberdintasunez eta biolentziez ohartzeko, ez dituztelako zuzenean esplizituki bizi izan, ezkutuan baizik; era sotilago batez, edo berak dioen moduan: “Otsoak ez ditu dagoeneko hortzak erakusten”. 
Aurreko auziak ikusita, honako esaldiek labur dezakete gure eginbeharra: 
 “feminismoa ziberaktibatu”; “okupar las redes del amo”πŸ’ͺπŸ’œ