HAUSNARTZEN...
Adin tarte zabaleko eta identitate ezberdinetako pertsonei whatsapp
bidez helarazi nien beheko galdetegia laburra:π π π π π
Orotara, 10 pertsona, 7 emakume eta 6 gizon, sexu-orientazio
anitzekoak eta 26 eta 62 urte bitartekoak izan dira hautatuak.
Erantzunak ere anitzak izan dira:
1) 6 bai, 7 ez, hau da, %54,5k bai entzuna zuen hezkidetza
terminoa; %63,3ak ez.
2) 11 pertsonek hezkuntza edo heziketarekin lotu dute, beste
batek ez du erantzun, batek edoskitzearekin nahastu du eta
azken batek elkartasunaren sinonimotzat definitu du.
Hezkuntzarekin lotu dutenen artean, 6k berdintasun hitza
erabili dute definitzeko orduan, hots, hezkidetza berdintasunean
oinarritutako hezkuntza gisa, eta horietatik
4k genero ikuspegia ere aipatu dute.
3) Definizioarekin gutxi gorabehera asmatu dutenek
berdintasuna,heziketa, hezkuntza, inklusioa,
bizikidetza, askatasuna eta errespetua hitzekin
lotu dute kontzeptua.
HEZKIDETZA LANTZEKO 5 ARRAZOI:
Gertuko pertsonen artean erreparatzen badut,
honakoa ikusten dut egunerokoan: gutaz espero
diren rolak eta estereotipoak betetzen ez baditugu,
epaituta sentitzen garela eta ondorioz,
baldintzatuta eta mugatuta. Adibide bat
ematearren, askotan ikusi dut 30 urte baino
gehiago duten emakumeen artean, bikoterik
gabe edota seme-alabarik gabe daudenean,
jendarteak egiten dizkien komentarioek asko
mintzen dituela. Bestalde, kontraesanak
edukitzeak ere haserre sentiarazten gaituela
ikusten dut, frustratuta sentitzen gara. Izan ere,
ohartu gabe hainbat rol eta estereotipo
erreproduzitzen ditugu, nahiz eta hori ez egiteko
desio eta erabaki irmoa izan.
BLOGEKO SARRERA, GOMENDIOA:
Oso originala iruditu zait txapan ageri den
mezua: “Aska ezazu zure gen-eroa”.
Hitz gutxirekin gauza asko esaten dituela
uste dut, gainera, hitz jokoak izugarri maite
ditut. Aska ezazu zure generoa eta gen eroa.
Batetik, generoa askatzea aipatzen du, hau da,
rolak eta estereotipoak alde batera uztea,
hala ulertzen dut nik behintzat. Bestetik,
iruditzen zait askotan “normal” sentitu nahi
izanagatik mugak ezartzen dizkiogula geure
buruari, eta uste dut geure erotasunari
ateratzen uzteak, hau da, askatasunez
mugitzeak, mugak lausotzen lagun
gaitzakeela, geure buruak gutxiago
epaitzen alegia. ππ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina