Zer da hezkidetza niretzat.
Lehen Hezkuntzako 4. mailan nengoela, Donostiara joan ginen bizitzera, aitaren lana zela-eta.
Han, apaiz-eskola batera bidali ninduten, urte horretara arte mutilezkoa bakarrik izan zena. Zazpi neska ginen klasean eta berrogei mutil.
Neska guztiok kirol berberak egiten genituen, exijentzia berarekin eta mutilentzat zeuden parametroekin. Beti galtzen genuen.
Hori hezkidetza zen? Bistan denez, ez. Mutilak eta neskak espazio berean geunden (lehen maskulinoa zen bera), testuliburu, curriculum, jolas, irakasle berberekin …
Asko aurreratu dugu hezkidetza ikuspegian, baina orain sexismoak ere aurrera egin du: bere moduak askoz sotilagoak dira, engainagarriak.
Borrokatzen suertatzen zaigun hezkuntza-eremuan, lagun diezaguketen hainbat tresna ditugu gutxienez.
Erakundeen laguntza dugu:
- Eusko Jaurlaritzak II. Hezkidetza Plana kaleratzen du, ezinbestekoak diren 8 zutabeekin.
- Ikastetxeetan ere topatzen ditugu figura desberdinak: aurten hasi eta BAT taldeetan egon behar duten hezkidetzako arduradunak.
- Ikastetxe bakoitzeko hezkidetza-proiektuetara bideratzeko ordu-kredituak ditugu.
- Berritzeguneak eta haien hezkidetzako aholkulariak ditugu ikastetxeek behar dezaketen guztirako.
Patriarkatuaren forma berriei buruz hausnartu eta hauen mozorroa kentzeko beharra izaten jarraitzen dugu, geure burua eraiki eta des-eraiki, beti adi eta erne.
Mezu positibo honekin amaitu nahi dut: alerta-egoera honek ezin digu gure bizitzez gozatzen utzi, geure buruaz eta munduaz ere barre egin, eta gure inguruan modu osasuntsu eta eskuzabalean bizi ahal izateaz. Bila ditzagun aliantzak, bidaia-lagunak, lotura berriak ezartzeko eta ikasitakoa partekatzeko komunitateak.
Ezin diogu atzera begiratzeari utzi eta egin dugun bide guztiaren harro sentitu, burua gora altxatu eta jarraitu ibiltzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina