Sarritan burua beste leku batera eramatea gustatzen zaigu, bai ametsetan, bai lanpetuta edota estresak jota gabiltzanetan, baita eragozpen edota arazo larriak kudeatzeko ditugunetan etab. Horiez gain, dagoeneko oso gazteak ez garenontzat, badago ezin egona edota era batera, beldur apur bat ematen digun mundua, alegia, interneta edo hobe esanda #sare sozialen mundua. Argi dugu, ordea, hainbat gaitan bezala, Hezkidetzan zerbait lortu nahi badugu, behinik behin, jauzi egin eta sare sozialetara murgildu beharra dugula.
Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz, baina azken urteotan Durangoko Berritzegunean Hezkidetza eta Bizikidetza mintegiak eramaten ditut beste lankide batekin, besteak beste. Horrekin esan nahi dut, gazteekin harreman zuzena dugula eta euren behar izanetara egokitu beharra dugula, nola ez.
Ianire Estébanezi egindako elkarrizketa batetik jasotako hitzak jarriko dizkizuet ondoren poster batean. Ekarrizketa hori irakurri ostean, gure lanaren funtsa aurkitzeko ezinbestekoa dela interneten nabigatzea eta sare sozialetan parte hartzea ohartu naiz, aurretik argi izan arren ere. Nola hurbilduko gara gure gazteengana eurek gozatzen, ikasten, sufritzen, izaten ikasten, bizitzen, partekatzen... duten mundu horretan ez bagara sartzen? Nola heziko ditugu era hezkidetzailean sareak ez baditugu hezkidetzaile bihurtzen? Ezinezkoa litzateke. Gaur egun, asko eta asko ari dira/zarete lan horretan, tantaz tanta gazteak elikatu eta janzten.
Hezitzaile zein irakasleon betebehar nagusietakoa da ume eta gazteen nortasuna eraikitzen laguntzea eta pertsona konpetente bilakatzea. Hortaz, guk ere ahalegina egin behar dugu ondorengoetan janzteko:
Horretarako, behar ditugun tresnez jabetuko gara eta jabetzen ari gara, beldurrak eta segurtasun falta albo batera utziz. Zerbait eraiki nahi badugu, guztion artean aurrera egin behar dugu.
Azkenik, esan, gazteekin ordu asko hitz egin ostean, berehala ohartzen garela zein garrantzitsua den Instagramen beren "lagunen" like-ak jasotzea, komentario "onak" jasotzea, halaber, euren "idoloak" direnen berriak, argazkiak, jantziak, abestiak, filmak, lanak...etab.ikusi zein jarraitzea. Ereduak, beraz, interneten aurkitzen dituzte. Gu ere bihur gaitezen euren eredu, tantaz tanta itsaso hezkidetzaile eder bat sortu arte .
Ianire Estébanezen hitzak
Ianire Estébanezi elkarriketa:
http://emakunde.blog.euskadi.eus/eu/2013/09/ianire-estebanez-castano-garrantzizkoa-da-feminismoa-ziberkatibatzea-belaunaldi-berriak-erakartzeko/
#TXIÑI #HezkEH #HezkidetzarenAlde
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina