2019/10/14

"Z" BELAUNALDIA

97an jaio nintzenez, ez dut txiki-txikitatik mugikorra edo interneta izan, baina 12 urterekin gogoan dut jada nire inguruko zenbaitek erabili ez ezik, sare sozialetan oso murgilduta zeudela, beraz, internet eta teknologi berriekin sozializazio goiztiarra izan genuen.
Belaunaldi gazteoi egozten zaigu internetaren erabilera frenetiko eta ez-logikoa, izan ere, (batez ere) mugikorraren dependentzia garatu dugu (orokorrean oso fenomeno zabala da hau) baina bereziki gazteenengan jartzen da begirada.

Egungo panorama begiratuko bagenu, sare sozialen arrakastaren zergatia interpretatu genezake, izan ere, garai berrietan azkartasuna, erraztasuna, irudiak, harreman ez-solidoak, konplexutasun eza... eta horrelakoak baloratzen dira. Hau teknologia berriei eta batez ere sare sozialei lotuta dago eta honen inguruko hausnarketa ugari egina da Zygmunt Bauman  soziologoa. Bere aburuz, teknologia berriek garai berriei men egiten die eta sistemaren logika berdinak jarraitu eta erreproduzitzen ditugu sare erabiltzaileok, ez ditugu adibidez harreman finkoak bilatzen, sareetan horren aukera aurkitzen baitugu: konektatu/deskonektatu. Bere "modernitate likido" kontzeptua oso gustoko dut internetaren erabileraren nondik norakoak modu errazean azaltzen baititu. Interneten bidez beraz, esango nuke denbora bateko harremanak bilatzen ditugula baina hala ere, denbora gehiegi eskeintzen diogu internetari orokorrean; beraz, denbora pasa soila da (erabilera edozein dela ere) edo gure egunerokotasunean txertatu dira behin betiko?

Hausnarketa behingoz zentratzearren eta internetaren garrantzia jada aipatuta; hurrengo esaldia berreskuratu dut:


Sare sozialak gizartearen isla dira, eta gizartean jarrera sexistak daudenez, interneten hauek etengabe erreproduzitzen dira. Hala ere, eta testuetan aipatu izan denez, honi aurre egiteko milaka ekimen eta modu daude, ordea, zaila izaten da askotan, interneten logika ez baita beti ulerkorra. Esango nuke ordea, interneten dena ez dela txarra, izan ere, jarrera negatiboak erreproduzitzen baditu ere, informazio aukera oso anitza dago eta gure belaunaldietan eta ondorengoetan feminismoaren eta mikro-matxismoen inguruko pertzepzio handia dagoela somatzen da. Hau positiboa den arren, tendentzi berri bat ikusi dut irudiak partekatzen diren sare sozialetan nesken artean: neskek beren gorputza erakusteko "beharizana" dute, hau da, oso ohikoa da emakumeek bikinian edo bestelakoetan igotzen dituzten irudiak beraien ahalduntzearen isla balitz bezala, baina ahalduntze isla edo jendearen onespena bilatzen da horrela? Tendentzi hau noski, oso ohikoa da eta ez da gehiegi hausnartzen honen inguruan, izan ere, bakoitza askea da bere sare sozialetan nahi duena igotzeko eta erakusteko, baina nondik dator gure burua hainbeste erakusteko beharizana? Intimitatea guztiz galdua dugu eta ez dugu bat ere baloratzen.

Bukatzeko, esango nuke nik neuk Whats App, Twitter, Facebook eta Instagram kontuak ditudala, azkena (Instagram) desaktibatuta (jendearen atentzioa beharizanak, esango nuke, oso krudela dirudien arren, nekatzen nauelako) eta Facebooka ere desaktibatua nuen baina kurtso honetarako berriz aktibatu dut. Hauen artean Twitterra dut gustokoen izan ere iritzi anitzak irakurtzeko aukera eta informazio (guztiz sesgatua) irakurtzeko erabiltzen baitut (barregura ematen didaten bideoak eta istorioak irakurtzeko baita), baina zure gustoko kontuak jarraitzeko aukera duzu anonimotasun jakin bat izanik (gainera ez da zertan oso aktiboa izan behar honetan). Twitterren asko ikasi izan dut feminismo eta honen korronteen inguruan eta kasu praktiko asko analizatzeko aukera izan dut; testuetan aipatutako #ziberaktibismoa ikusgarriagoa da hemen beste sare sozialetan baino eta askotan ikasteko oso baliagarria den arren, internet den heinean, pribatutasuna ezerezean gelditzen da. Gauza positiboentzako baino, akosatzeko erabili izan da (askotan gezurrak eta argi ez dauden auziak biralizatu izan dira pertsonen biziak hondatuz). 
Beharrezkoa deritzot aktibismo mota hori, internetetik kanpo ere lekua duen arren; asko idatzi edo hausnartu dezaket interneten, baina hortik kanpora eraman ezean, zertarako balio dit? Ba, ezertarako. Intereneta mobilizatzeko tresna izan daiteke eta informazioa eskuratzekoa, baina hortik "mundu errealera" igarobidea beharrezkoa da.


 #saresozialenauzia #Zbelaunaldia #ziberaktibismoarengarrantzia




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina