2019/10/15

MAITE NAUELAKO KONTROLATZEN NAU?

Argi dago  zer nolako garrantzia duten gaur egun sare sozialek. Niretzat, guztiz berria izan da Twitterren ibiltzea. Facebook kontua banuen aldez aurretik baino lehenengo aldia zen Twitterren sartzen nintzela. Facebook-a ere ez det gehigi erabiltzen; Bakarrik zenbait pertsonekin kontaktua mantentzeko eta zenbait orri interesgarrietan salseatzeko, adibidez, "Claustro virtual de educación" edo hezkuntzako zenbait orrialde. Pixkat galduta ibili naiz hasieran Twitterren baino moldatu gara!!!

Egia da baliabide ona izan daitekela Twitter hezkuntzan erabiltzeko, baino zin egiten dizuet askotan sartzen zaidala beldur puntu bat ikasleekin zenbait tresna erabiltzeko orduan, erabilera desegoki bat egingo ote duten!! Nere kasuan, LHko ikasleekin egiten det lana.
Baino argi dago, Ianire Estebanezek bere artikuluan dioen bezala, beraiek komunikatzeko sare sozialak erabiltzen badituzte, guk ere erabili behar ditugula beraiengana gerturatzeko eta beraiei mezuak transmititzeko. Beraien hizkuntza erabili behar dugu. Beraiengana heltzen garenean aukera izango dugu nahi ditugun edukiak edo mezuak zabaltzeko.
Sare sozialen bitartez, komunikazioa eta partaidetza bultzatu daiteke, eta informazioa eta gainera baliabide ugari dituzte eskuragai momentuan.
Eta ez dugu ahaztu behar, konpetentzia digitala garatzeko ere beharrezkoa dela. Horregatik, ditugun herramintak modu kritikoan erabiltzen trebatu behar ditugu gure ikasleak.
Ianire Estebanezen artikulutik esaldi hau aukeratu dut: 


Eta honek, Carmen Ruiz Repullok hainbat alditan kontatzen duen Pepa eta Peperen istorioa ekarri dit burura:


Harritzekoa da, gaur egun oraindikan neska gazteek nola duten barneratuta edo normalizatuta beraien bikoteen zenbait jarrera, artikuluan aipatzen den bezala. Maiteminduta daudelako egiten dutela diote, eta romantizismoan oinarritzen dira askotan beraien arteko erlazioak.
Horregatik ere, konsziente izan behar gara zer nolako erronka daukagun hezkuntza mailan, eta zein garrantzitsua den sareetan presente egotea gure gazteei mezu eta eredu egokiak eskeini ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina