Hezkidetzan Esku Hartzen
3. jarduera: HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN
Pentsatuz, pentsatuz, buruak aldatu... Hauxe izan da nire asteko buruhaustea, eta hemen emaitzak:
Inkesta egitean oso erantzun desberdinekin topatu naiz. 6 pertsonei pasatu diet galdetegia: 3 berritzegunekoak eta 3 kanpokoak.
Hauexek dira planteatu ditudan galderak:
- Zer da hezkidetza zuretzat?
- Zure inguruan (lanean, familian, lagunekin,...) islatuta dagoela ikusten duzu?
- Zein hitzekin lotuko zenituzke Hezkidetza?
- Pentsatzen duzu oraindik lantzeko kontzeptua dela edo jada gaindituta daukagula?
Honek esan nahi du gure gizartean jarraitu behar garela lan hau garatzen, etengabe, praktikotasunetik eta hurbiltasunetik. Horregatik nire leloa izango zen:
Pasaden edizioetako ekarpenak oso onak eta baliogarriak dira. Hau da, oso zaila da bat aukeratzea. Baina bat aukeratzekotan hau izango zen:
Eta azkenik nire bost arrazoi nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko:
- Gaur egungo gizartean ere behar-beharrezkoa delako.
- Jarraitzeko ikasten-desikasten-eraikitzen-deseraikitzen.
- konzienteak izateko zenbat aurreratu dugun hezkidetza ikuspegian.
- Hezkuntza arloan oinarrizko kontzeptuak lantzen direlako: hezkidetza eta elkarbizitza positiboa guztiz lotuta daude.
- Garapen integral batetik, pertsona osoak, zoriontsuak eta askeak nahi ditugulako.
Aste on izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina