2019/10/13
SAREETAN SARETZEN???
Sareen kontuan, beste gai guztietan gertatzen den bezala, alde eta kontrako amorratuak izan dira hasieratik. Eta sareei buruz nagoenean harantzago joan nahi dut HIKT orokorreraino ahal bada (interneta, watxapa, smartphonak....).
Alde batetik eszeptizismo haundia egon da eta batez ere hezkuntzako munduan: ez dutela idazten ezta irakurtzen ikasiko, irudien munduari suprabalorizazioa ematen diogula, arriskurik baino ez daudela interneteko munduan,....
Eta beste aldetik optimismo izugarrian mugitzen direnak, IKTroak-modernoenak-berritzaileenak..: zabaltzen diren informazio aukerak, aplikazioak, zabalketa orokorrak...
Polo deseberdinetan eta askoz hobeto erdian dagoen tartean mugi gaitezke, baina jakin badakigu eta ezin dugu inola ere ukatu, internetarekin batera etorri den informazioaren demokratizazioa, sareen horizontalizazioa eta kolektibo askoren ahalduntze prozesua egon badagoela.
Ala eta guztiz ere hezkidetza eta feminismoari buruz baldin bagaude, hemen ere badugu oraindik kriston erronka gainditzeko, hemen ezta ez dugulako bataila lortuta ezta are gutziago gaindituta.
Populazioaren erdia izanda, gure begirada ez da askotan agertzen, zifrei erreparatu baino ez dugu egin behar: zenbat emakume aipatzen dira wikipedian?, zenbat orrialde mezu matxistak josita daude?, zenbat ziberkoso ematen dira?, zein da orrialde feministei ematen zaien erantzuna?....eta hori jolasen, bideo eta beste gai askotan sartu barik.
Internet hau gureganatu beharko dugu be berdintasunean murgiltzeko eta horrela hezkidetzaren alde lan egiteko.
Ni pertsonalki oin arte watxap eta facebook sareetan baino ez nenbilen, eta egia esan batez ere bigarrenarekin aukaera asko zabaldu zaizkit. Orrialde oso interesgarriak topa ditut, artikulu pilo irakurri ditut haiei esker, jende berriarekin harremanatzen hasi naiz eta kasu askotan elkarrekin sareak sortu ditugu be...
Aste honetako erronkarekin batera instagram eta twiter probatu egin dut.
Instagramen kasuan seme-alabak jarraitzeko zabalduta nuen eta twiter batek daki...ze oin konturatu naiz 2010etik dekodala kontua zabalik jajaja. Beraz, hauek biak ez ditut kontrolatzen ze kasurik bez ez diet egin.
Hemendik aurrera ia, etekinak ateratzea espero dut.....Baina mometuz niretzako interesgarriena eta probetxu gehien atera diodana....ezpairik gabe Facebooka izan da ("pureten" sarea jejeje).
Ziberaktibosmoari dagokionez, oso interesgarria deritzot bide honi.
Azkar zabaldu daiteke, mugarik gabe gehienetan...baina benetako aktibismoa argi dekot egunerokaotasunean egiten dela, kalean, lanean, eskolan, bizitzan...
Ia posiblea dugun frente guztiak batera zabalik eta aktibo izatea gure helburuei heltzeko.
Sareetan saretzea beste bide bat izan beharko.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina