XXI. mendeko hezkuntza hezitzaileak ziberaktibismoa hezitzailea behar ote du?
Neure buruari galdera hau egiten hasi naiz. Testuak gogoeta honetan murgiltzeko oso apraposak izan dira. Irakurritako testuen laburpena poster horretan biltzen saiatu naiz, gauza askoren falta oraindik noski.
Maite Goñin dion
bezalaxe HIKT aparteko komunikazio tresnak dira, baita kolaborazioa bideratzeko
ere. Hala ere, kontuan izan behar dugu konpetentzia digitala testuinguru
ideología-kultura-ekonomian garatzen dela eta beraz, gure gazteak, emakumeok
zein gizonek ez garela hortik kanpo bizi. Horregatik sarritan, interneten
emakumeok jasaten ditugun desberdintasunak bizi daitezke, baina era sutilago
batean (Ianire Estebanez). Bat egiten dut Ianirekin dioenean lehendabizi
jarrera kritikoa landu behar dela gazteekin, hori ezinbestekoa baitugu
berdintasuna lantzeko.
Bestalde, dudarik
ez dago gazteak era teknologikoan hazi direla eta eurengana hurbiltzeko hezitzaileok
teknologia berrietan konpetenteak izan behar dugula; baina kontuz, zorroak ez
du edukia ordezkatu behar. Niretzat
edukiak dira muina, HIKTei garrantzia kendu barik.
Askotan entzun izan
ditugu mezuak non esan izan den hezkuntzaren konponketak teknologia berrietatik
datozela, eta ikerketek ez dute hau guztiz egiaztatzen. Bat nator Gloria
Bonderrek dionaz; hau da, teknologiek bere kabuz ez dute aldaketa egiten zentzu
transformatzailea emanez, zentzua, norabidetasuna eta balioa eman behar zaie.
Eta bai, emakumeok horretan egon behar dugu, sortzaileak izan behar gara,
ikuskera ireki behar dugu, proposamen berriak interneten bidez plazaratu behar
ditugu, ziberaktibismoa alegia.
Amaitzeko, zer esan
zientzia eta teknologiaren inguruko datuetaz. Nik egindako tesian ere horren
inguruko zenbait datu lortu eta aztertu nituen. Noizbait interesa izatekotan
guztion artean gustura partekatuko nituzke.
Bestalde egindako galderen erantzunak zuokin konpartitzea ere nahiko nuke:
- · Zer izan da berria? Interesgarriena? Erronkak?
Niretzako mezua
izan da berria: feminismoa planteatu den erronkatik, ziberaktibismotik hezitzailetik
alegia. Inoiz ez dut horretaz pentsatu. Interesgarria iruditu zait, baina
abiadurek beldurra ematen didate, eta batzuetan mezua arinegi doala iruditzen
zait.
- · Ze erabilera eta etekin ikusten dizkiozu sare sozial hauei? Zergatik da hain garrantzitsua ziberaktibismo hezkidetzailea?
Ziaberaktibismo
hezkidetzaileak teknologia berrietan muinetariko bat izan beharko luke, gizarte
berdintsuago baterantz joan nahi badugu; bestela betiko esteriotipoak klonatuko
dira interneten. Sare sozialetan jarritako edozer gauza era esponentzialean
zabaltzen da; beraz, gazteek horretaz jabetu behar dira; hau da jarrera
kritikoan hezitu behar ditugu.
Ni sare sozial batean nago bakarrik,
whasapp-ean. Nire intimitatea asko baloratzen dut eta, agian horregatik ez dut
besterik nahi momentuz. Hala ere, beste sare batzuen inguruko argudioak ulertzen ditut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina