Egia
esateko, gaur arte euskararen ikuspuntutik besterik ez nuen
hausnartzen itauna. Aspaldi daukat buruan “Microblogging” sare
hauentzako ingelesetik hartutako izena ez dala egokia euskaraz hitz
egiten dugunean.
Azken
astean aldiz, bueltaka nuen buruan “zerbait” bat agindutako
lanarekin.
Ta
atzo ikusi nuen galdera ez zala hizkuntzaren ingurukoa.
Hezkidetza
buruan, Sare Sozialak hura lantzeko ez direla lekurik onena pentsa
daiteke “Teknologia digitala
ez da neutroa, sortzen dutenak eta erabiltzen dutenak neutralak ez
direlako.” irakurtzen badugu. Eta esaldiak berak traba jartzen
digu. Zerbait hala bada, zelan egingo diot nik aurre? Zelan izango
naiz ni gai aldatzeko?
Lehenengo
pausua traba burutik kentzea dugu:
Bada
hamaika aukera aurre egiteko. Ziberaktibismoa ohiko sareetan da aukera bat. Ala
Sare Sozial pribatibo edo jabedunetatik Sare Sozial aske edo
Fedibertsora
jauzi eginez. Hor ditugu Mastodon
Twitter beharrean, Friendica
Facebook ahazteko eta Peertube
Youtube ez erabiltzeko (guzti hauetan sartzeko, Firefox
erabilita G.Chrome beharrean, noski).
Horrela
lor dezakegu “Burujabetza Teknologikoa” eta besteek inposatu nahi
dizkiguten ikuspuntuak gainditzea. Horrela “betiko” heziketatik
Hezkidetzara pasa nahi dugun moduan, sare sozialak Harreman Sareak
bihurtuko ditugu.
Bukatzeko,
hausnarketa bat, eta jardunaldi bat.
Orain
arte, Hezkidetzarekin lotuta batez ere emakumeen lana aipatzen da.
Bada ordua gizonok gurea ere egin dezagun, eta “laguntzaile, lagun,
aliatu” izatetik ekintzaile/sortzaile izatera pasa gaitezen: Ciberactivismo
y masculinidades: usar las redes para llegar más lejos
Hemen
dagoen esan nahi honetan https://eu.wikiquote.org/wiki/Hezkidetza
“sexu-genero bazterkeriak
gainditu eta ikasleak estereotipo guztiak gaindituz aniztasunean
heztea xede duen heziketa-paradigma da” “estereotipo
guztiak gaindituz”-i ikuspegi zabalagoa ematea eta
lantzea. Zororak
Elkarteak antolatutako jardunaldi hauetan “Elkarrekin
Jabetuz” has gaitezke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina