2019/10/14

Sare sozialik gabe jaio eta hezi nintzen


Sare sozialik gabe jaio eta hezi nintzen
baina gure gazteak sare sozialetan hezi nahiko nituzke

70. hamarkada bukaerakoa naiz, internetik gabe jaio eta hezitakoa, nire lehen harreman internauta 8.mailan dut gogoan, ikastolan..., logo aurrera 90.
Egun hiru seme-alaben ama, alaba nerabea, zientzia eta teknologian gurasoak baino iaioagoa noski! Azken 2 hamarkadetan heziketan murgildurik, gazteekin etengabeko harremanetan lanean arituz, sare sozialen, teknologiaren bilakaeraren lekuko izan gara eta gara. Baina ezin gure gaztaroa ahaztu. Gure garaiko harremanen nostalgiak jota: Non dago aurrez aurreko harremana? Ez dira elkar begiratu ere egiten. Like-aren zain daude beti! Ze hoztasuna!” Baina horren guztiaren atzean: ezinegona, sare sozialetan murgildu nahi eta ezina, beldurra, lotsa, ezjakintasuna.

Hausnarketa eta erabakiak hartzea beharrezkoa! Mundu birtual hori egungo heziketaren parte baita eta horren parte izan nahi dugu eta gara eta sare guzti horiekin lan egin behar dugula ohartu gara.

Ezagutza behar ordea, barneratu baino lehen alde egiten digun ezagutza teknologikoa! Ezagutzaren atzetik bagoaz, poliki baina gelditu gabe eta helduko gara baldin eta gogoz, errespetuz, enpatiaz, betiko baloreak ahaztu gabe teknologiako sareetan sartu eta ahalduntzen bagara. Ez gaitzatela edozein sareek harrapa! Baina sareetan murgil gaitezen, ezagut ditzagun! Informa gaitezen eta bereiz ditzagun. Nahi eta behar ditugun ezagutzak umiltasunez baina indarrez helaraz ditzagun. Sareetan off egotetik eta edozein eduki jasotzetik guk nahi eta behar ditugun informazioetan on egon gaitezen arte!

Horrela soilik zabalduko baititugu hezkidetzan oinarrituriko gure iritziak hurrengo belaunaldietara, poliki poliki ukaziotik sareak aberastera, hezkidetzaren oinarrietan sakonduz sareak okupatzera.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina