#OlatzC etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#OlatzC etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/04/28

Segi dezagun hezkidetzaren akelarrean dantzan!

Ibilbide luze baten ostean, ikastaroa bukatzen ari da, baina bidea ez da hemen amaitzen.
Ikastaroaren esperientziari dagokionez, lehenik maila pertsonalean eta ondoren profesionalean hitz egingo dut.
Maila pertsonalean, hezkidetzaz hitz egiten hasten garenean, barneak mugitzen dizkizun gai bat dela uste dut, lehenago ikusezinak ziren gauzak ikusten hasten zara eta bapatean beste errealitate bat ikusiz, zure errealitatea aldatzen doa. Beraz, duela urte batzuk hasi nintzen prozesu honetan, betaurreko moreak janzten, baina ikastaro honetan oraindik ikusten ez nituen gauza gehiago begiratzen eta aztertzen ikasi dut. Horregatik, esan dezaket pertsonalki asko eman didan ikastaro bat dela, nire buruaren ezagutza eta ahalduntzea bultzatuz.
Bestetik,  maila profesionalerako, ikastaro hau egin izana asko gustatzen zait, beste eredu baten alde egitea delako, beste hezkuntza filosofia bat non pertsonen bizitza erdigunean jartzen den, jendea gizartearen mugetatik at hezi dadin. Gainera, baliabide mordoa biltzeko balio izan dit azpi gai guztietan, bai ikastaroaren aldetik eta baita ikaskideen aldetik.
Prozesu hau, bide baten etapa bat dela esango nuke, baina oraindik etapa gehiago ditut egiteko. Beraz, nire sentimendua ikastaroarekiko, indar eta energia iturri gisa jaso izana da aurrera egiteko. Prozesu koloretsu bat izan da, non momentu argiagoak eta ilunagoak egon diren, baina kolore guztiek eman didate zer ikasi.
Pertsonetatik asko ikasten duen pertsona bat naizela diot beti, eta ikastaro honetan, zuetako bakoitzak hori horrela dela erakutsi duzue. Oso polita iruditu zait gai bakoitzaren aurrean bakoitzaren ikuspuntua, motxila, esperientzia, hausnarketa… partekatzea, are gehiago ikasiz eta aberastuz.
Nik ikasitakoari dagokionez, edukietaz gain, hainbat izan direla, gure egunerokoan ikuspegi kritiko hori ezartzea izan da, ikusten ditudan jarrerak kuestionatzea eta esan dezaket ikastaro honen amaieran hezkidetzataz askoz gehiago hitz egiten dudala jendearekin hasieran baino.
Beraz, uste dut guztion arteko elkarrekintza oso aberasgarria izan dela eta gainera ikastaroari beste zentzu  bat emanez.
Gu jarraitzen ibili zareten guztioi, batetik eskerrak eman eta bestetik hezkidetzaren inguruan, hausnartzera, elkarbanatzera, debate guneak sortzera... animatzen ditut, norbere burua ezagutzeko prozesu ederra iruditzen baitzait.
Hezkidetzaren inguruko itxaropen, nahi eta asmoei dagokienez, kontziente naiz hezkidetza prozesu bat dela, pixkanaka joango garela helburu ezberdinak lortzen, baina pauso hauetan edozein generoko jendea egotea nahiko nuke, denok baitugu hezkidetzatik zer ikasi, eta jende askok buruan duen aurreiritzi “feminazia” desagertzea, eta denon artean beste gizarte eredu bat sortzea litzake. Horregatik, uste dut erronka nagusiena hor dugula, feminismoak, genero teorioak… sortzen duten aurreiritzi hori gainditu eta denon artean elkarlanean hastea.
Amaitzeko, hona hemen nire kanta:

Milesker denoi gidari, ikaskide zein jarraitzaileei, plazerra izan da prozesu honen parte izatea!

Segi dezagun hezkidetzaren akelarrean dantzan!!


2017/03/26

Tratu onen beharra

Aste honetan Tratu Onak ditugu hizpide. Askotan entzuten dugu gure ingurua, komunikabideak… tratu txarren inguruan hizketan baina zein arduratzen da tratu onetaz? Zeinek sustatzen ditu beste eredu bateko baloreak?

Niri Tratu onen inguruan hausnartzean burura etortzen zaizkidan ideiak uzten dizkizuet hemen:



Bestetik, hona hemen Steilasek tratu onen sustapenerako diseinaturiko hainbat jarduera. Oso interesgarria da arlo ezberdinetan egiten baitu lan.
Lehenago ere aipatu izan dudan arren, harremonak (harreman onak) proiektuaren bideo hau uzten dizuet:
“bizitza gozamentetik, plazerretik.. posible dela bizitzea” azpimarragarria iruditzen zait ideia hau, askotan sistemaren erritmoa eta exijentziak jarraitzen ahaztu egiten baitzaigu bizitza gozatzea.
 Zaintzaren inguruan hausnartzea erronka handia iruditzen zait, zaintza ez dela soilik norbait gaizki dagoenean zaintzea, eta elkar zaintzeak duen garrantzia azpimarratzea ere bai.
Zaintzaren pedagogia ematen ari den pausoak esanguratsuaak dira, hona hemen gairen inguruko hitzaldi bat:
Tratu onetan benetan agrrantzizkoa iruditzen zait ingurumenaren zaintzaren arloa, hona hemen dezahazkundea mugimenduaren ideiak argitzen dituen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=d7B3ruQOzl0 
Beraz, niretzat hau da erronka handiena, bizitza beste modu batera ulertzea, bizitza birplanteatzea eta egiten duguna zergatik egiten dugun hausnartzea. Horretarako ezinbestekoa da komunitate bat, non eragile eta indibiduo bakoitzak ideia hauen alde egingo duen.
Komunitateko lanaz gainera, norberare konpromezu pertsonala eta zaintzaren aldeko eta beste harreman batzuen aldeko apostua egin eta norberak prozesu bat hastea oinarrizkoa iruditzen zait, nor bere buruarekin eta inguruarekin gustora egon dadin.
Beraz, lan pertsonala eta kolektiboarekin lortu beharreko zerbait izan behar dela iruditzen zait, norbera hasi behar baita bere bidea egiten, besteekin topa dadin.
Amaitzeko nire kide baten posta elkarbantzen dizuet:





2017/03/15

Maskulinitate berrien beharra, indarkeria ondo ikusten ez duten gizonak izateko

Indarkeria Matxista eta Maskulinitate ereduak dira aste honetan jorratzen ari garen gaiak.  Biak estuki lotuta doazenez, azkenaldian nire buruan dabiltzan hainbat ideia elkarbanatu nahiko nituzke. Niretzat feminismoaren hutsunetako bat, eta pixkanaka betetzen ari dena, emakumearen hezkuntzan eta identitatean eragitea baina mutilak oraindik gai tabu bat izatea izan da. Badakit kasu guztietan ez dela horrela,eta badirela feministak diren gizonak ere, baina orokortasunaz ari naiz. 


Hona hemen argiako artikulu bat, benetan interesgarria:
Alabak ahaldundu…. Eta semeak?   Onintza Iruretaren eskutik
Nire hausnarketarekin jarraituz, emakumeok pairatzen dugun egoera gizonetatik badator, beraiekin lan egitea ezinbestekoa iruditzen zait, emakumeak ahaldundu behar diren bezala, gizonak boterea utzi eta dituzten pribilegioak zeintzuk diren ohartuz, horren aurrean zerbait egitea ezinbestekoa iruditzen zait gauzak aldatzen asteko.
Maskulinitate eredu berriak aldarrikatzea eta honen ereduak izatea da niretzat garrantzitsua, indarra, ausardia (nolako ausardia?), boterea… erakutsi behar duten gizonak baina gehiago.
Ausardiaren ildotik, aipatzekoa da Errezilen aurrera eramaten ari diren Bizitzaz Blai proiektua. Herriko 5 mutil 10 urtetan istriputan hiltzearen ondorioz, 600 biztanleko herri batean, maskulinitate ereduez hausnartzera eraman zituen bai herritarrak zein udaletxeko kideak, eta berdintasun sailetik proiektu hau sustatu zuten, hemen uzten dizuet naizeko erreportai bat proiektuaren inguruan:
Bestetik, eusko jaurlaritzaren gizonduz proiektua ere aipagarria da, aintzindaria izateagatik gaian eta egiten duten lanagatik beste eredu batzuen alde. Hor uzten dizkizuet linkak saltseatu nahi izan baduzue begirada bat botatzeko:
Baita oso interesgarria den gizonduz jardunaldien bideo bat:
Gizonak, maskulinitateak eta boterea

Bestetik, medicusmundik antolatzen duen lehiaketako bideo bat elkarbanatzen dizuet, “mi cuerpo no se vende” nire goputza nire erabakia lehiaketaren irabazlea izan zena:

Eta azkenik, hona hemen lehengo urteko kide baten posta:

Erronkei dagokienez, lehenik eta behin gaiaz hitz egitea aurrerapauso eta erronka handia dela iruditzen zait, bidea egiten hasi berri den gai bat baita. Hortik aurrera, sentsibilizazioa, rolak apurtu, boterea kendu eta feminismoaren bidera batzea iruditzen zaizkit erronka nagusiak, lehen aipatutako eredu berriekin batera.


2017/03/09

Gatazkak, egunerokotasuna eraldatzen

Aste hasieran banekien gatazkak ez zirela gerrarik ez izatera mugatzen, gatazken inguruko hausnarketa zabalagoa zela, baina hala ere, astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz uste nuena baino zabalagoa dela gaia.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, ideia hauek azpimarratuko nituzke:
-          Bakearen kontzeptua hausnartzea eta soilik gerrak ez direla ohartzea.
-          Bakea eta indarkeriaren arteko lotura, indarkeria dagoen tokian ez dago bakerik eta gaur egun indarkeria mota ezberdinak bizi ditugu.
-          Gatazka izatez ez da ona edo txarra, guk egiten dugu horren aurrean dugun jokabideekin gatazka ona edo txarra izatea.
-          Gatazkak aldaketara bultzatzen gaitu, beraz, gatazkak beharrezkoak dira, ondoren, horiek ondo aurrera eramaten ikasi beharra dugu.
-          Bakearen ezinbesteko ezaugarria berdintasunetik abiatutako harremanak dira.
-          Bakea prozesu  bat da.
-          Bake positiboa; eskubideak ez urratzearekin, berdintasunezko bizikidetzarekin eta harmonia sozialarekin harremanetan daude.
Nire ustez ideia azpimarragarriak direnak agertu ondoren, hona hemen nire ustez eremu hezitzailean ditugun erronkak:
-          Gatazka aldaketarako beharrezkoa dela ulertzea.
-          Gatazken aurrean beste jarrera bat hartzea, ondorengo prozesuari garrantzia emanez.
-          Gatazkari lotutako beste hainbat azpi-kontzeptu/gai daudela ulertzea.
-          Gaiaren inguruko sensibilizazio bat egitea komunitatean.


Hemen uzten ditut hainbat baliabide gaiaren inguruan:
Habilidades sociales de los escolares y prevención del conflicto: programa de mejora del clima escolar
Convivencia en la escuela webgunea:
Bakerako hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Uste dut alternatiba on bat zaintzaren pedagogia dela, hona hemen pare bat link:
Amaitzeko, hemen duzue lehengo urteko kide baten lan bikaina!


2017/03/01

SEXUALITATEA BERRERAIKIZ



Lehenik eta behin aste honetako biretzta bi ideia nagusienak direnak uzten dizkizuet:



Lehenarekin, klitoriaren presentzia ezaren aurreko jarrera azaldu nahi nuen. Hau da, klitoria, ugaltze edo erreprodukzio sisteman parte hartzen ez duenez, baztertuta gertatzen da. Gainera, gaur egun munduan dagon siniskeriariari, hau da, mutilentzat sexua ezinbestekoa eta pentsatzen duten gauza bakarra delaren aurrean, kontraesan garbia iruditzen zait, emakumeek dugun plazerraren organoa delako, ez duena plazerra baino funtzio gehiago.
Hemen uzten dizuet, el clĆ­toris ese gran desconocido dokumentalaren linka, oso interesgarria dena:
Bigarren irudiarekin, zera aldarrikatu nahi nuen, sexulitatea ulertzeko beste modu bat. Jende askoren buruan sexualitatea, sexu ekintzara mugatzen den alderdi bat da.
Horren aurrean, hona hemen Marcela Lagarderen hausnarketa:

Sexualitateak gorputza eta izakia gainditzen ditu: fenomeno bio- sozio-kultural multzo bat da  izakiak, taldeak, harreman sozialak, erakundeak eta munduaren kontzepzioak,
errepresentazio-sistemak, sinbolismoa, subjektibitatea, etika anitzak, hizkuntzak eta dudarik ez, boterea barne dituelarik.

Beraz, sexualitateak gure bizitzan duen eragina azaleratzeko ordua dela uste dut, deseraiki egin behar dugu orain arte sinistarazi digutena eta berreraiki beharra dugu beste sexualitate eredu anitzago eta inklusiboago bat.
 
Hona hemen beste bideo bat, sexuak  beste metafora bat behar duelaren inguran hausnartzen duena:


Uste dut bideo hau egokia dela haurrekin hausnartzeko, sexuaz hitz egiteko…

Nik haurrekin prozesu bat egingo nuke gaiaren inguruan hasunartzeko, non lehenengo gaiaren inguruan zer pentsatzen dugun hasunartuko genukeen eta ondoren,  material ezberdinak erabiliz, sinismen kulturalak deseraiki eta aniztasuna eta askatasuna sustatuko nituzkeen. Aipagarria iruditzen zait, harremanitz kooperatibak harremonak proiektuarekin egiten duen lana, TRATU ONAK eta HARREMAN ONAK aldarrikatuz.
Ez dakit Captain Fantastic pelikula ikusi duzuen baina 31:32-34:08 pasartea ikustea gomendatzen dizuet, aitaren eta alabaren inguruko elkarrizketa aztertzeko. Neretzat oso eredugarria baita aitak gaiarekiko azaltzen duen naturaltasuna.
Nire ustez, gai honekin lan asko dago egiteko, lehenik eta behin, historikoki pisutsua den gai bat delako. Denok jaio gara sexu ekintzei esker baina tabu bat izan da gure gizartean, eta kasu askotan horrela izaten jarraitzen du.  Gai honen inguruan dauden arazoak konpondu nahi badira, ezinbestekoa iruditzen zit gaiaren inguruan hitz egitea, eta naturaltasunez hitz egitea, lotsak alde batera utziz.
Gai  hau ez da erraza, oso modu ezberdinean bizitzen baita munduko toki ezberdinetan. Nire ustez, gaihonekin norberak hasi beharko luke ahalduntze prozesu bat, gorputzak ulertzeko, sentitzeko eta maitatzeko beste modu batekin.
Hezkuntzari begiratu ezkero, gurasoek etxean beste edozein gai bezala jorra dezatela eta ikuspegi kritiko bat izan dezatela ezinbestekoa ikusten dut, estereotipo askorekin hausteko. Bestetik, hezkuntza sistemak beste hezkuntza ikuspegi bat izan beharko luke gairekiko, afektibitatearen garrantzia albo batera utziz.
Beraz, uste dut lan asko dagoela egiteko, baina egia da prozesua abian dela.
Amaitzeko, lehengo urteko kide baten posta uzten dizuet:



2017/02/24

Nahi dugun hori izaten

Aste hontan aniztasun sexuala dugu hizpide. Hemen duzue nire aste hontako hasunarketa irudi batean:
Erakusten digutena vs errealitatea.

Aste honetan, gai hau lantzean,  begiak irekita eduki ditut gure gizarteko alderdi ezberdinetan: komunikabideak, publizitatea, jendearen hizkuntza… eta badirudi behin eta berriz harri beraen contra jotzen garela, eredu garbi bat sustatzen baita etengabe:
Gizon txuria, kontsumista, emazte zoragarri (polita, gorputz perfektua) duena eta familia bat duena. Non gaude besteak?
Errealitate bakarra erakusten zaigu, gizon eredu batena eta gizartea horren inguruan antolatzen dela erakusten digute, bere bizitzaren beste denbora pasa bat emakumea balitz bezala.
Eredu hortatik kanpo dagoena, ez dago ondo ikusia, ez dago onartua, ez dago ulertua.

Hemen uzten dizkizuet bi link gairen ingurukoak:

https://www.youtube.com/watch?v=AnYgJa7pETE


https://elblogdemariosvl.wordpress.com/2016/09/09/charlas-tedx-sobre-diversidad-sexual/

Eremu hezitzaileari dagokionez, uste dut badela garaia lau pareten artetik ateratzeko, haurrei errealitatea eta bizitzaren inguruan erakutsi nahi diegu… gela barnean… eta gela barnean sortzen duguna eta erkausten duguna… errealitatearen zati txiki bat bestetik ez da.
Hau guztia lantzeko, ezinbestekoa ikusten dut, batetik, komunikabideak, beste eredu batzuk transmititzea, hezkuntzan duten eragina jakinda. Bestetik, ezinbestekoa iruditzen zait, eskolan erabiltzen diren materialak birpentsatu edo birmoldatzea eta eskolako komunitatearekin lan egitea. Azken batean, anzitasun sexuala errealitate bat da, baina jende askok ez du honen berri adinak aurrera egin arte. Baina… ez al luke hezkuntzak eskaini behar nork bere burua ezagutu eta zer den eta izan nahi duen erabakitzeko hautua?


Amaitzeko, hemen duzue lehengo urteko kide baten posta:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/patriarkatuak-sustatzen-dituen-bizi.html


2017/02/17

Pertsonen garapen integralera bidean


Aste honetan IDENTITATEAK ditugu hizpide. Hemen uzten dizuet nire akrostikoa, aste honetako ideia printzipalekin.

Sistema bitarra hautsi: Mutila ala neska, arroxa ala urdina, trebea ala koldarra, itxusia ala polita… dena ikusten dugu bi aldeetatik, eta kasu hontan ere, identitatea sortzean ezinbestekotzat hartzen da bakoitzak neska ala mutila den jakitea. Ez al da ba beste aukerarik?
Aldakorra: Identitatea aldakorra da, beraz, ez da berandu ikasitakoa desikasi eta norberak izan nahi duen pertsona izaten hasteko.
Etengabeko eraikuntza: aldakortasunari zuzenki lotua, etengabe ari gara gure identitatea sortzen, eraikitzen eta bertan garrantzizkoa da eraikuntza horretan zein faktore dauden jakitea.
Sentitu: Zer naiz ni? Zer izan nahi dut nik? Sentimenduetatik hasi behar dugu eraikitzen.
Aniztasuna: Identitate anitzak ditugu baina hala ere sistema bitarrean erortzen gara. Pertsona bakoitza anitza dela ulertu behar dugu, bakoitzak dakarren motxilak kolore, pisu, tamaina, esperientzia, gauza, emozio, sentimendu, bizipen… ezberdinak dituelako.
Garapen integrala: Norbanakoaren garapen integrala badugu helburutzat,  ez du horrelako garrantzia izango genero identitateak.
Trans:  ”Aterki” kontzeptua. Genero-adierazpen eta identitate ezberdinak barneratu ditzake: trans, transexuala, transgeneroa, eta abar. Gorputza, identitatea eta bizipenak gizarteak jartzen dituen arau bitarretatik kanpo daudela eta norberak aukeratuak direla.
Aukera askatasuna: Gure inguru hurbilak asko baldintzatzen gaitu izan behar eta izan behar ez dugun horretan. Norberak aukeratzeko askatasuna izan dezala funtsezkoa da.
Pertsonak: Denok gara pertsonak… zertarako sailkatu hortik haratago?
Queer generoa: Gizon-emakume bitarrari ez dagokion identitatearekin bat egiten duen pertsona. Horren barruan genero-identitate asko daude.
Etika: hausnarketak egitea jendeak bizi dituen egoeren inguruan
Komunitatea: sentsibilizatua dagoen komunitate bat lortzea, egoera anitzak eta pertsona askeak onartzeko
Hemen uzten dizuet bideo bat, adibide ezberdinekin eta oso hausnarketa politekin:
https://www.youtube.com/watch?v=5z0GSNYqR7w


“Es un sufrimiento para ellos  pero la enfermedad la tienen los demĆ”s ”

Curriculumeko esaldiari dagokinez hau da nik hautatu dudana:
Gizakiaren gaitasunak ulertzeko eta balioesteko gai izatea, modu kontzientean eta nahita eragiteko bere identitatearen eraikuntzan, balio etikoei jarraituz.
Hau irakurri ostean zera etorri zait burura… baina sistemak uzten al die haurrei beren gaitasunak ulertzen eta balioesten modu kontzientean, balio etikoei jarraituz?
Beraz, neretzat curriculum ezkutua dagoelako kontziente izatea da garrantzikoena, honen hutsuneak eta akatsak zuzentzen hasteko.
Hemen duzue lehengo urteko kide baten posta, hau aukeratu dut oso konpletoa iruditu zaidalako:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html

Amaitzeko aipatu, nire inguru hurbilean ikusten deten aurrerapen nagusiena, ni umea nintzeneko baina genero identitate anitzagoak iksuten direla, eta niretzat hori da aurrerapauso handiena, identitate anitzekin egunerokoan aurkitzea.

2017/02/06

Infograma

Hemen uzten dizuet aste honetan egin dudan infografia, emakunderen zifrak dokumentuan oinarrituz.

2017/02/02

Betaurreko moreen beharra

Aste hasieran uste nuen orientazio eta aukera akademikoak baldintzatuta zeudela generoaren arabera, baina orain konturatu naiz, nerabeek kontrakoa pentsatzen dutela, ezberdintasunik ez dagoela ikasketak hautatzerako orduan. Oso interesgarria irusitu zait datu hau, ikasle hauek batxillerrekoak baitziren eta gutxienez 12 urte zeramatzatelako eskoletan eta argi ikusten da, genero ikuspegirik garatu ez dutela, betaurreko moreak zer diren ez dakitela.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, Elena Simon Rodriguezen hitzak azpirratuko nituz: “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”.
Argi dago eskolaren helburua ez delako bi sexuen arteko bereizketa egitea, baina gizartean horren errotua dugun zerbait izanda,                 eskolak ezberdintasun horiek erreproduzitzen jarraitzen du.
Bestetik, emakumeek hasitako mugimendua dela ondorio, iruditzen zait askotan emakumeen presentzia, curriculum androzentrista, emakume izateko erak… asko azpimarratzen ditugula baina ahaztu egiten zaigula oraindik ere maskulinitate eredu berrien inguruan hitz egin eta hausnartzea, ez baita nahikoa izango soilik emakumeak ahalduntzearekin.
Emakumeak ahalduntzea lortzen badugu ere baina ez badugu lortzen mutilek ikuspegi hau garatzea eta patriarkatuak beraiei ere eragiten diela ulertzea, hainbat pauso eman gabe geldituko zaizkigu.
Hortaz gianera, aipagarriak iruditzen zaizkit aste honetan zehar erabili ditugun dokumentu batzuk. Hona hemen emakunderen Zifrak txostena, non esparru bakoitzean nola geunden eta nola gauden ikus daitekeen arlo ezberdinetan:
Bideo hau ere ¿Por quĆ©? oso ona iruditu zait, gurasoen baloreek haurrengan zein eragin duten erakusten duelako, gurasoek zein beldur edo esperantza dituzten islatzen duelako eta azken batean, inkontzienteki esaten diren gauzak direlako.
https://www.youtube.com/watch?v=K9DBUJFV3H8
Egoera hau ikusita, erronka nagusia ikusten horren zaila den alderdi hau gizarteari erakustea eta honen inguruan sentsibilizazio bat sortzea dela deritzot. Ohartzen bagara esaten ditugun gauzak gure pentsamoldea nola baldintzatzen duten  eta aldi berean, hizkuntzak zein eragin duen gure pentsaeran, gauzak aldatzeko bide ona izango zela uste dut.
https://www.youtube.com/watch?v=lNq9oFagSDI
Hemen uzten dizuet lehengo urteko kide baten posta, bideoak ikustea gomendatzen dizuet!
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/nor-eta-zer-izan-aukera.html




2017/01/26

Curriculuma, aldaketa beharrean


Aste honetako gaia curriculuma da, eta horrek, curriculumaren inguruan hausnartzera eraman nau arlo ezberdinetan, nahiz eta magisteritza ikasi dudan, beti curriculumarekin lan egitea izan da egin beharrekoa, baina ez dugu aztertu curriculuma bera noiz sortu zen, zein aldaketa jasan dituen… baina nire iritziz, curriculuma oraingo gizarte aldakorrarekin identifikatzen ez den garai batekoa da, eta horregatik, berrikuntza bat egin beharko litzatekeela iruditzen zait.
Aste hontako hiru ideiei dagokienez:
Batetik, gure zientzia historikoki eta gaur egun ere androzentrista izan denez, arlo guztietan, hezkuntza, politika, zientzia, filosofia… gizonek beren mundua islatu dute jakintzetan, eta horrek dugun curriculuma kolokan jartzen du. Batetik, curriculumak eskoletera gizonen mundu ikuskera eramaten du. Bestetik, curriculuma alderdi politikoei lotua egoteak, atzetik dauden interes politikoak erakusten ditu, curriculumak nahi duzun gizartea erreproduzitzeko duen boterea agerian utziz.
Bestetik, curriculumak bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeagoak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua ulertuz.
Azkenik, eta orain aipatutako idea nagusiaren ildotik, beste metodologia eta material batzuekin lan egingo bagenu, haurrekin hizkuntza bera beste modu batera landuko bagenu, filosofiaz hitz egingo bagenu… beste balore batzuetan, kooperatiboagoak eta sozialagoak, heziko genituzkela iruditzen zait, pertsona bakoitza nolakoa den onartuz. Geroz eta gehiago dira gure inguruan eskola alternatiboak eta beraiek erabiltzen dituzten materialak genero roletatik ihes egiten dutela iruditzen zait.

Nire iritziz, historikoki mundua ikusteko modua oztopo handia izan da gaur egun curriculum ez inlkusibo bat zergaitik ez dugun ulertzeko. Ez dugu curriculum hezkidetzailea, ez baita hezkidetzailea izan idatzia izan den kontestua.
Lortu ditugun erronkei dagokienez, hezkuntza kapitalista zalantzan jartzea, eskola mistoa eta hezkidetzailea berberak ez direla ulertzea, ezberdintasunak zein eremutan erreproduzitzen diren identifikatzea eta horren aurrean antolatzen hasi eta  material zein eredu berrien alde egin eta sortzea izan dira niretzat aipagarrienak.
Hau guztia ezinbestekoa izan den arren, aldaketa prozesu bat baita, kontuan eduki behar dugu gizarte justuago batera bidean oraindik ere aurrera pauso asko ditugula emateko, baina aldi beran azpimarratzekoa da mugimendu hauek geroz eta babestuagoak  direla herritarrengandik. Beraz, egiteko bide asko dugun arren, bide onetik goazela esango nuke.
Amaitzeko hemen uzten dizuet lehengo ikasturteko kide baten lana, oso laburpen ona iruditu baitzait:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/baliabide-hezkidetzaileak-eskolan.html

2017/01/18

Parte hartzea, eskubidea

Lehenik eta behin, hemen zuten dizuet partaidetzaren akristikoa:

Parte hartzea geroz eta indar gehiago hartzen ari den kontzeptua da, emakumeen parte hartzea, haurren parte hartzea, batertuta dauden kolektiboen parte hartzea… gaur egun munduan parte hartzea ez da soilik norberak erabakitzen duen zerbait, parte hartzeko, parte hartzeko aukera izan behar da.
Hemen uzten dizuet, parte hartzearen inguruan lan asko egin duen Tonucciren dokumentu bat, ea parte hartzen ikasi daitekeen ala ez hausnartzen duena.

https://web.oas.org/childhood/ES/Lists/Recursos%20%20Estudios%20e%20Investigaciones/Attachments/24/17.%20Se%20puede%20ense%C3%B1ar%20la%20participaci%C3%B3n.pdf

Bestetik, denok parte hartzeak, nire irtziz, denoi ekarriko dizkigu onurak, bereziki haurren parte hartzea ere kontuan izateak, mundua beste begi batzuetatik ikusten baitute haurrek, eta orokorrean, haurrek beren beharretatik ikusten dutena, mail sozial eta pertsona anitzentzat ere egokia izan ohi da.
Nire inguruko parte hartze lanak aipatu behar baditut, batetik Oiartzunen aurrera erameten ari den Haziak proiektua izango litzateke. Oiartzungo  hezkuntza formala eta infromala, komunitate bat sortuz, botere harremanen inguruan lan egiten ari dira, eta horien artean, parte hartzea da beraien zutabeetako bat. Bertan hezkuntza ez formalaren alderdian dago abaraxka ludotekak egiten duen lana, aiapgarria benetan.

Niretzat parte hartzearen inguruan asko hausnartarazi didaten baliabideak:
-          Francesco Tonucciren Haurren hiria liburua
-           Parte hartzearen eskailera
 Herri hezitzailearen liburuskak

-          
Bestetik, hiritarren parte hartzeari begira, badaude GKE munduan, ekintza asko eta lan asko egiten ari da zenbait eskola eta GKEren artean elkarlanean, parte hartzen ikasi eta parte hartzen hasteari begira.
Hona hemen, mundo horretako ikusoegia erakusten duen dokumentua:
http://redciudadaniaglobal.org/wp-content/uploads/2011/11/publicacion-EpDCG_vFinal.pdf
Lehengo urteko ikaskide baten postari dagokionez, hona hemen aukeratu dudanaren linka:

Kontuan hartzekoak iruditu zaikit berak eskainitako baliabideak, beraz, ahal izan ezkero eman begirada bat!

2016/12/18

Hizkuntzak esaten duena eta esan gabe esaten diguna



Hizkuntza, ez da soilik hitz egiten dugunean, gor mutuek erabiltzen dutena ere hizkuntza da, irudien hizkuntza, begirada batekin esaten duguna eta esaten ez duguna. Sinplea dirudien arren, ikertzen hasi eta nahaspilatzen den eremua da hizkuntza, berekin baitarama historia.

Amatxori esan bila datorrenean
Esan aitatxori jostailua konpontzeko
Aita semeak tabernan daude, ama alabak jokoan

Badakizu ez zarela erabiltzen lehena, baina benetan axola al zaizu?

https://www.youtube.com/watch?v=EHqyG14yIwY

Emakume bat kafe batzugatik negozitzen duen anuntzioa, horren argi eta garbi esan gabe...

Ehundaka eredu topa ditzakegu, esaten denaz, eta esan gabe esaten zaigunaz.

Hemen uzten dizuet http://www.mujerpalabra.net/ bloga, beste gai batzuen artean, hizkuntza eta sexismoaren eremuaz hitz egiten duena.

Bestetik, lehengo urteko kide baten hausnarketa:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/hizkuntzaren-erabilera-ez-sexistaren_13.html

Amaitzeko hona hemen, nire ustez, zein erronka ditugun:

- Kontziente izatea hizkuntzarekin batera zenbat estereotipo transmititzen ditugun, horrela, aldatu ahal izateko transmititzen ditugun mezuak.

- Hizkuntza historikoki aldatzen doan arren, beste alde batetik, mezu batzuk transmititzen jarraitzen duelaz ohartu.

- Erabiltzen ditugun hitzezkoak ez diren beste hizkuntza motetan, zein mezu eta eredu ematen ari garen ohartzea. Adibidez: baloratzen diren emakume gehienak ederrak izatea.

-Komunikabideei konpromezu gehiago eskatzea ereduen aldetik.









2016/12/11

Emakumeen presentzia

Aste honetan emakumeak historian izandako presentzia eta protagonismoaren inguruan egon gara hausnartzen.

Niretzat aste honetan landu ditugun ideia garrantzitsunak honako hauek dira:

- Nola eragiten duen emakumeon identitatean eredu liderrik ez izateak, emakumerik ez izatea eredu gisa kirolean, historian, zientzian, matematiketan... ez dadila ikusarazi zerbait onuragarri bezala emakumeak historikoki horrenbeste urte daraman lana egiten gizartean. Azken batean, egiten duena ez delako beste munduko ezer bezala ulertzen eta bestetik ez zaiolako beste eredurik ematen, beraz, non kokatu behar dute neskek, nola eraikiko dute beren identitatea... ez badute emakume izateko eredu anitzik?

- Bestetik. andozentrismoa eta emakumeak egiten dituen lanak gutxitzea, femeninoak diren ezaugarriak maskulinoak baina gutxiago baloratzea, oraindik ere mutilak arrosez jantzita joatea arraroa egiten da baina inoiz ez duzu inor entzungo zerbait esaten neska bati kamiseta urdin bat daramalako. Beraz, zein errotuak ditugu botere harreman horiek, txikikerietan ere isladatzen direla.

Hemen uzten dut lehengo urteko kide baten argitalpena, oso interesgarria iruditu baitzait Ezkutuko amandreak proiektuataz elkarbanaturiko bideoa:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/emakumeen-presentzia-eta-ekarpenei_62.html

Euskal Emakume aintzindari batetaz hitz egitean, Edurne Pasabanetaz hitz egitea erabaki dut arrazoi nagusi bategatik, bera eredu bihurtu delako, nahiko ezaguna delako eta ezaguna den esparru horiek beti genero maskulinoari lotuak izan direlako; kirola eta enpresa.


Kirola, gizonen esparrua urte askotan eta baita enpresa edo negozio mundua. Hemen uzten dizuet edurne pasabanen web orrialdea, oso interesgarria iruditzen zaidalako bertan saltseatzea eta egiten dituen gauza ezberdinak ikustea.

http://www.edurnepasaban.com/ 

Eremu hezitzailean ditugun erronkei dagokienez, materialak egokitzea, gure hizkuntza zaintzea... hau da, emakumeen presentzia zergaitik ematen den eta horren aurrean zer egin behar den formatzea eta sentsibilizatzea, haurrak, gurasoak, irakasleak eta azken batean, komunitate bat sortzea non ondoren, haundiagoak diren eragileei presioa sorraraziko dieten, gauzak aldarazteko. Adibidez, komunikabideei eskatzea gizon eta emakume ereduak beste modu batekoak izateko, gizonak beti aktiboak eta emakumeak pasiboak izan ez daitezen.

Horregatik ikusten dut beharrezkoa komunitate konprometitu bat lortzea, norbanako iraultzatik, taldean lan egitera igarotzeko eta bertatik, maila handiagoan lan egiteko.



2016/11/27

Legeen hausnarketa

Legeekin aritu garen aste honetan, hausnarketa edo ondorio ezberdinetara iritsi naiz.

Legeak ez dira atzoko gauza dira eta aspalditik datozen arren, dueal gutxi arte emakumeok ezin izan dugu parte hartu lege horien erabakietan. Horregatik esan dezakegu, hainbat kasutan gizonek gizonentzat egindako lege horiek bizi ditugula oraindik.

Mundu mailaz hitz egiten jartzen bagara, oraindik ere argiago ikusiko dugu legeetan zein ezberdintasun dauden jendeak nahi duenarekin eta legeak agintzen dutenarein. Horren adibide da irango emakumeek hijaba eraman eta ez eramatearen inguruan bizi dutena:
Bestetik, berdintasun errealera bidean dauden erronkei dagokionez, nire ustez erronka nagusia, irakasleak, gurasoak eta familia, komunikabideak, komunitate osoak orokorrean zentzu berdinean lan egitea eta betuarreko moreak jartzea egunerokotasunean, maila ezberdinetan aldaketak emateko; egunerokotasuneko mikromatxismoak, feminizidioak, lan baldintzak, legeak….
Hala ere, aitotu beharra dago, legeak batzuetan ere lorpenak ekartzen dituztela. Duela urte batzuk boto eskubide ere ez genuen eta orain gobernuan geroz eta emakume gehiago ikusten dira. Abortoaren legea, berdintasun legea…
Azken batean, nik uste legeek aurrerapenak egiteko, legeen praktika ikusteko batzuetan denbora bat itxoin behar dela, prozesu bat izaten baita herritar guztiek onartzea, ulertzea eta lge horretan heztea.
Hala ere, hemen uzten dizuet berditasuanren legearen inguruan hausanrtzen duen artikulu bat, legeak hainbat pentsamoderen aurrean ezer gutxirako balio dutela erakusten diguna:
Artikulu hau aukeratzearen arrazoia, jendeak roletatik askatzeko eta estereotipoak hor daudela onartzeko dagoen beldurragatik aukeratu dut. Feminazi eta horrelako pentsamenduak, non feminismoa ez den ulertzen ikuspuntu askatzaile batetik.

Beraz, amaitzeko esan, ez dela erraza legeen gaia, batzuetan balio izaten dutelako epe gutxian, epe motzeko helburuak edo erronkak betetzeko baina epe luzekoak betetze aldera, Milurteko Helbuak bezala eta generoari begira lortu ziren helburuei dagokioenez, lortzen ez direnak, baina arazo bat ikustarazteko balio dutenak. 

2016/11/20

Jai parekideak, herritaren guztien jaiak!

Hemen uzten dizuet,  aste honetako gaiaren  akrostikoa, ideia ezberdinak laburtzen dituena:


Bestetik, gomendagarria iruditu zait lehengo urteko kide baten sarrera, betaurreko moreen beharraz hitz egiten duena, baita jaietan ere:



Aste hontan ikusi dugun moduan, eta askotan ohartzen ez bagara ere, gure gizartean ematen diren ospakizun ezberdinek, gizartean bakoitzak zein rol eta presentzia duen erakusten du. Non daude elbarrituak direnak ospakizunetan? Zein toki ematen diegu sozialki ikustezinak diren horiei jaietan? Beraien parte hartzea kontuan izaten al dugu?
Inude eta artzaien desfilea, inauteritako mozorroak, gabonetako jostailuak… oso estereotipaturik daude gure jaiak eta askotan ez gara ohartzen, beste behin, sistema honetako pertsona ereduari pentsatutako jaiak direla beste behin: gizonak, 30-60 urte bitartekoak.
Bestetik, ohituraren inguruan hausnartu nahiko nuke, askotan festa baten inguruan debatea sortzen denean genero ikuspegia dela eta, ohitura horrela da esatera jotzen baitu jendeak. Baina… zeinen esku dago ohiturak birplanteatzea eta ohitura berriak sortzea?
Danborradaren ospakizuna hartuko dut adibide gisa, kasuak kasu, badira emakumeak onartzen ez dituzten danborradak, beraien argudio “sendoarekin” : gizonezkoak hartu izan dute parte tradizionalki danborrada honetan.
Baina… zein da ba ospatzen ari garen ohitura, gizonezkoak danborradan ateratzen zirela, ala danborrada bera? Ez al dugu ba festekin batera ospatu behar, gizartean aurrera pausoak eman direla, emakumeak espacio publikora ateratzeko hainbat pauso eman ondoren, berak ere jaiak ospatzeko eta gozatzeko aukerak dituela?
Hausnarketa honen ostean, nire ustez hezkidetaren ikuspuntutik lantzeko baliabide bat, ospakizuna bere osotasunean aztertzea litzateke, hau da, festa bat ospatu behar dugunean, denbora epe batekin gaiari heldu eta bere garaian kokatzea, nondik datorren ikustea, zer opatzen dugun eta nola ospatzen dugun ikustea, ea ondo deritzogun hausnartzea…
Bestetik, erronkei dagokienez, uste dut erronka nagusiena honen inguruan kontzientzia bat sortzea dela eta benetan komunitate bat lortzea, non badakigun betaurreko moreetatik begiratuko dituztela jaiak eta hobetze aldera, proposamenak emango dituztela. Hau da, jai batzorde bat, gurasoak, familiak, eskola, haurrak… denek  zentzu eta ibilbide berdinean egitea lan, geroz eta jai parekideagoak izateko.



2016/11/13

Feminismoaz hausnartzen

Eta zu zergatik ez zara feminista?
Feminismoa, ez dakit noiz entzun nuen lehen aldiz, baina gogoratze naiz DBHn nengoela bilgune feministaren taller moduko batera joan ginela eta bertan sortu ziren elkarrizketa guztiek eta debate guztiek eragina izan zutela gugan. Esaldi ezberdinak jarri zizkiguten hausnartzeko eta gaur egungo sistemaren kontraesanak ikusteko. Gogoratzen naiz nigan eragin handia izan zuela bertan gertatutakoak, bertan hausnartutakoak eta agian ordurarte ikusi ez nituen gauza horiek ikusteak.

Ordundik esan dezaket, nigan feminismoak eragin asko izan duela eta ni naizen moduan izaten, nire mugak hausten, egiten dudana eta ez dudana hasuanrtzen lagundu didala esango nuke. Zaila egiten zait feminismoak lagundutako hiru aspektu azaltzea, nire ustez feminismoak begirada eta filosofia bat eskaintzen dit eta horrek ez dit 3 esparrutan eragiten, feminismoak bizitzako arlo guztietan eragiten du. Batzar batean duzun jarreratik hasita, zure zaletasun, beldur eta ezaugarriak arte.
Azken batean feminismoak, norberak nahi duen pertsona hori izaten laguntzen duela esango nuke, askatu egiten zaituela muga eta beldurretatik, eredu berriak badaudela onartzen du, ez du emakume eredu batean sinisten, komunikabideek erakusten diguten eredu dikotomikoaren aurrean.
Eredu ezberdinen aldeko abesti hau elkarbanatu nahi dut zuekin, Konplize ditut eta maite ditut denak, hemen duzue eskola bateko bideoaren linka:

I Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
 zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.

IV Lotsatiak, ausartak,
 argalak, gizenak,
 iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.

II Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak
, ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
 maite ditut denak.

V Lehen munduko emeak,
 kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
 zuri, gorri, horiak
 beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
 maite ditut denak.

III Ama onak ta txarrak,
 ama ez direnak,
 lurrera jausi arte
 mozkortzen onenak
 ta umeen merienda
usaina dutenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.

VI Markesaren alabak,
 neskame gizenak,
 printzesak ta sorginak,
 ogroak, sirenak,
Maritxuak,
 Bartolo itxura dutenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.





Bestetik, hurrengo bi urteetan lantzeko bi gai feminista garrantzitsu honako hauek direla uste dut:  Batetik, feminismoak gizon eta emakumeen biziaren eta hauen eskubideen alde egiten duela, eta zapalduak dauden kolektibo horiek ere parte direla ulertzea. Bestetik, generoa bazterti eta eredu berriak eskaintzea eta normalizatzea. Usted ut bi ildo horietan egin behar dela lan orain, aniztasuna positibotzat duen komunitate bat sortzeko.

Lehengo urtkeo posten artean Ane Zurutuzarena gomendazen dizuet, feminismoaren onurak argi azaltzen baititu, baita eginiko lorpen ezberdinak:


http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismoaz-hausnartzen_15.html

Beste gai batekin jarraituz, neretzat erreferentea izan den emakume feminsiten artean dago Karmele Jaio. 



Bere artikuluak irakurtzen dituen horietakoa naiz eta feminismoaren aldeko konstantzia gustatzen zait. Azken batean, artikulu ezberdinak irakurrita, feminismoak ala patriarkatuak emakumeoi nola eragiten digun erakusten digu, baina egunerokotasunaren esparru ezberdinetan.
Lehenago talde itxian partekatu nuen testu bat iruditzen zait egokiena feminismoaren gaiarekin amaitzeko.
Prest                                                                       
ASKOTAN galdetzen digute emakumeei ea feministak garen. Eta galdera honen aurrean nik inoiz erantzun dut gizarte honetan ezin dudala aurkitu feminista ez izateko arrazoirik. Feminista hitzak jipoi asko jaso ditu historian zehar, feminismo hitzari balore ezkorrak eransteko interes handiak egon dira beti, hitz madarikatu bihurtu arte. Hala ere, pentsatu nahi dut bere burua feministatzat jotzen ez duen jende asko, jakin gabe, feminista dela. Ez dut aurkitzen feminista ez izateko arrazoi bakar bat ere. Izan ere, feminista izatea berdintasunaren, justiziaren, giza eskubideen, pertsonen askatasunaren alde egotea baita. Historian zehar nire eskubideen alde borrokatu diren emakumeei zor diedala uste dut gainera, baina, bereziki etorkizunean gizarte hau osatuko duten emakumeei zor diet. Aukera berdinak izatea nahi dudalako, pertsonen zaintzaren ardura euren gain bakarrik ez egotea, gauetan kaletik lasai eta beldur barik ibiltzeko eskubidea eduki-tzea, euren nortasuna eraikitzeko askatasuna izatea, merezi duten autoritatea eta erabakitzeko eskubidea, indarkeriarik gabe bizi-tzeko aukera, euren bizitzen protagonista izatea eta ez lekuko edo biktima, euren sexualitateaz gozatzea hierarkiarik gabe eta askatasunez… Eta abar luze bat. Feminismoak gure gizartea hobe-tzeko giltza asko ditu, proposamen interesgarri asko. Ez bakarrik emakumeen kontrako indarkeriarekin bukatzeko. Indarkeria izebergaren punta izanik, erroetara joatea aldarrikatzen du. Erroetan dago gakoa. Bihar Gasteizen mobilizazio erraldoi bat antolatu du mugimendu feministak. Eta esango nuke mobilizazio honek hasierako galderari buelta ematen diola. Hau da, euren burua feministatzat ez dutenei honako galdera egiten die: zu zergatik ez zara feminista? Eta esandakoa: Zaila da galdera honi erantzuteko arrazoi bakar bat ere aurkitzea.

http://www.deia.com/2016/04/08/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/prest