2017/02/17

Pertsonen garapen integralera bidean


Aste honetan IDENTITATEAK ditugu hizpide. Hemen uzten dizuet nire akrostikoa, aste honetako ideia printzipalekin.

Sistema bitarra hautsi: Mutila ala neska, arroxa ala urdina, trebea ala koldarra, itxusia ala polita… dena ikusten dugu bi aldeetatik, eta kasu hontan ere, identitatea sortzean ezinbestekotzat hartzen da bakoitzak neska ala mutila den jakitea. Ez al da ba beste aukerarik?
Aldakorra: Identitatea aldakorra da, beraz, ez da berandu ikasitakoa desikasi eta norberak izan nahi duen pertsona izaten hasteko.
Etengabeko eraikuntza: aldakortasunari zuzenki lotua, etengabe ari gara gure identitatea sortzen, eraikitzen eta bertan garrantzizkoa da eraikuntza horretan zein faktore dauden jakitea.
Sentitu: Zer naiz ni? Zer izan nahi dut nik? Sentimenduetatik hasi behar dugu eraikitzen.
Aniztasuna: Identitate anitzak ditugu baina hala ere sistema bitarrean erortzen gara. Pertsona bakoitza anitza dela ulertu behar dugu, bakoitzak dakarren motxilak kolore, pisu, tamaina, esperientzia, gauza, emozio, sentimendu, bizipen… ezberdinak dituelako.
Garapen integrala: Norbanakoaren garapen integrala badugu helburutzat,  ez du horrelako garrantzia izango genero identitateak.
Trans:  ”Aterki” kontzeptua. Genero-adierazpen eta identitate ezberdinak barneratu ditzake: trans, transexuala, transgeneroa, eta abar. Gorputza, identitatea eta bizipenak gizarteak jartzen dituen arau bitarretatik kanpo daudela eta norberak aukeratuak direla.
Aukera askatasuna: Gure inguru hurbilak asko baldintzatzen gaitu izan behar eta izan behar ez dugun horretan. Norberak aukeratzeko askatasuna izan dezala funtsezkoa da.
Pertsonak: Denok gara pertsonak… zertarako sailkatu hortik haratago?
Queer generoa: Gizon-emakume bitarrari ez dagokion identitatearekin bat egiten duen pertsona. Horren barruan genero-identitate asko daude.
Etika: hausnarketak egitea jendeak bizi dituen egoeren inguruan
Komunitatea: sentsibilizatua dagoen komunitate bat lortzea, egoera anitzak eta pertsona askeak onartzeko
Hemen uzten dizuet bideo bat, adibide ezberdinekin eta oso hausnarketa politekin:
https://www.youtube.com/watch?v=5z0GSNYqR7w


“Es un sufrimiento para ellos  pero la enfermedad la tienen los demás ”

Curriculumeko esaldiari dagokinez hau da nik hautatu dudana:
Gizakiaren gaitasunak ulertzeko eta balioesteko gai izatea, modu kontzientean eta nahita eragiteko bere identitatearen eraikuntzan, balio etikoei jarraituz.
Hau irakurri ostean zera etorri zait burura… baina sistemak uzten al die haurrei beren gaitasunak ulertzen eta balioesten modu kontzientean, balio etikoei jarraituz?
Beraz, neretzat curriculum ezkutua dagoelako kontziente izatea da garrantzikoena, honen hutsuneak eta akatsak zuzentzen hasteko.
Hemen duzue lehengo urteko kide baten posta, hau aukeratu dut oso konpletoa iruditu zaidalako:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html

Amaitzeko aipatu, nire inguru hurbilean ikusten deten aurrerapen nagusiena, ni umea nintzeneko baina genero identitate anitzagoak iksuten direla, eta niretzat hori da aurrerapauso handiena, identitate anitzekin egunerokoan aurkitzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina