2017/02/14

ORIENTAZIO AKADEMIKOAK BADU MAMIA

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak bazeudela genero bereizkeriagatik baldintzatuak baina ez nekien baldintzatze hori hain sakona zenik edo hain umetatik finkatzen zela, ondorio hain latzekin nortasunaren garapenari bagagozkio.


Resultado de imagen de futbolariak eta printzesak


Orain konturatu naiz hori hórrela dela baina baita ere badaudela aukerak eragin zital hori aldatzeko, umetatik zuzentzeko eta garapen askea ahalbidetzeko. Badaudela ideiak eta irizpideak hezkidetzailea izateko umeen orientazio akademikoa eta ogibiderako bideratzea.


Resultado de imagen de ama izan nahi dut


Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke dirudiena baino askoz ere handiagoa dela, umeen etorkizuna erabat baldintzatzen baitu; gizartean beteko duten tokia, euren ahalmen ekonomikoa, familian izango duten rola, afektibotasunarekin izango duten harremana, zaintzarekin izango duten lotura... euren garapen integrala dago kolokan, finean. Ezinbesteko garrantzia duela, esango nuke.
Resultado de imagen de follow your dreams

ERRONKAK, BIDE HONETAN:

1) Zaintza, afektibotasuna, etxeko lanak, etxeko ekonomia: curriculumean txertatu behar dira!
2) Eskolak gurasoak integratu behar ditu. Irakasleek formazioa behar dute baina gurasoek, familiek, ere, paradigma berri honetara jauzi egiteko, lagunduta, inguratuta, komunitatean.
3) Umeei genero ikuspegidun betaurrekoak oparitu behar zaizkie. Eta genero bereizkeria bultzatzen duten jarduerak detektatzera jolastu behar dute, detektatu eta gero beste batzuekin ordezkatzeko. Honen barnean, ia dena sartzen da. Orientazio akademikoa baita, garrantzi handiarekin.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina