Baliabideak hezkidetzaile egin behar ditugu, bai, jakina. Zalantzarik gabe.
Zergatik da hain zaila? Genero ikuspegia landua ez dagoelako. Asumitua daudelako patriarkatuaren kontsignak. Inkontzieetan. Egitura orotan. Gizartean, eremu publikoan, pribatuan, sexualitatean, irudian, modan, egitura mentaletan, botere egituretan. Munstro bat da, erraldoia. Dena zuzentzen egon behar garelako, adi egotera behartzen gaituelako genero ikuspegiak. Dena moldatzen, irauli egiten, eraldatzen, orekatzen, zuzentzen. Eta nekeza da. Zaila da. Astuna da. Beti alde horretan egon behar. Lanean. Treguarik gabe.
Baina baliabideez gain, gure inkontziete kolektiboa behar dugu irauli. Baliabide hezkidetzaileek irudikatzen eta erakusten dituzten rol eta paradigma berriak gure egiteko gai garela sentitu behar dugu. Bestela baliabideek ez dute askorako balio edo oso geldo eraldatuko dute ikusmira patriarkala. Izkutuan, isilean, emakume guztiok jaso dugun beldur eta lotsa hori, ez gai edo txiki sentitze hori. Ahoz edo idatziz adierazten ez dugun hori. Barruan txertatuta duguna, gurekin beti bizi dena eta izenik ez duen hori. Hori da desagertu egin behar dena, baliabide berriak jartzearekin bat. Eta hori landu behar da, egunero, astiro astiro, maitasunez, behin eta berriz. Alde guztietatik. Jolasten, begiratzen, hitz egiten, sinesten, jakiten. Adierazten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina