Identitatearen eraikuntzan jasotzen ditugu
txiki txikitatik gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak,
arauak, jarrerak etab. Prozesu konplexua da, alderdi ezberdinek eragin zuzena
dutelako; hala nola, biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita
ere politikoak.
Identitatea beraz, gizarte sisteman
partekatutako eta orokortutako balioen, arauen eta kode kulturalen
barneraketarekiko lotura estuan sortzen da. Baina hala ere, badu (edo
aldarrikatu beharko genuke) bere kutsu pertsonala. Identitatea beste
pertsonengandik bereizten gaituen
ezaugarri bat delako, baina aldi berean, talde
partaide izatea ere ahalbidetzen du. Banakakoa eta aldi berean soziala.
Aipaturikoa
aintzat izanik, jarraian identitateak
hitza oinarritzat hartuz, akrostiko bat plazaratuko dut. Gaiarekin zerikusia
duten hitzak eta lotura plasmatuz.
- Jarraikortasuna. Identitatearen garapena haurtzaroan hasi eta bereziki nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen den arren, bizitza zehar jarraitzen duelako. Eta horrez gain, irekia dela ere ulertu beharra daukagu. Etengabe eraikitzen goaz. Bizitza momentu berean identitate ezberdinak osatutako identitatea dugu eta etorkizunean ez dakigu nor izango garen.
- Eraikuntza. Bai pertsonala zein soziala. Izan ere, identitatea beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duen alderdia da.
- Zentzua. Alde batetik, norberak bere buruaren zentzua garatzen du, bere esperientzien, ezaugarri, bizipen … bitartez eta, bestetik, hartu- eman eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen eraginez ere garatzen da.
- Askatasuna. Bakoitzak erabakitzea zer izan nahi duen. Jakitea non dauden genero- eta bestelako mugak eta norbere eta besteen errealitatea eraldatzeko bideak jorratzea.
- Queer: genero identitate anitzen alde.
- Sozializazioa. Identitatea gizarte harremanetan sortzen da, norberaren portaerak eta horiek jasotzen dituzten erantzunen arteko trukaketan. Hizkuntzak ere berebiziko garrantzia dauka; izan ere, komunikazioaren bidez, beste batzuen artean, haurrek ikasten dute generoarekiko zer den eta zer ez den egokia, bere identitatearen eraikuntzan etapa ezberdinak garatuz.
- Eraldaketa. Heteropatriarkatuak gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena du jendarte ereduarekin. Beraz, hausnartu dezagun, zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?
Iazko
ikastarokideen ekarpenei erreferentzia eginez,
ondorengoa hautatu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitatearen-garapena.html
. Bertan, interesgarriak iruditu zaizkin plazaraturiko euskarri ezberdinak.
Horrez gain, modu argian eta ulergarrian plasmatzen du aste honetan landuriko
edukiak.
Heziberri
2020 azterketa burutu ondoren, identitateen
garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut, aniztasuna eta
eskola inklusiboaren atalaren barnean:
“ Genero ‐ aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da
generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun
bidegabe askoren berri ematen diguna.”
Arreta berezia jarri behar diogu curriculum
esplizitu androzentrikoari eta ezkutuko curriculum sexistari. Baina ez arreta
jarri bakarrik, hausnartu eta esku hartze posibleak ere aurrera eraman behar dira:
·
Genero bazterketa elikatzen
ez jarraitzea; beraz, estereotipoen kritika.
·
Errepresentazio eta eredu
orekatuak eta anitzak eskaintzea.
·
Hizkuntzari erreparatzea (
bai hitzezkoa, tonua, gorputz espresioa).
Azkenik, nire inguru hurbilari erreparatuz, aurrerapenak eman direla aipatzea ezinbestekoa da. Gaur egun bizi ditugun errealitate ezberdinak azaleratzen ari dira; dana ez da txuria edo beltza, ortzadarrak kolore asko ditu. Horren arira, "Maskarak" dokumentala aipatu nahiko nuke. Herriko bi gazte transexualen egoera plazaratzen da bertan. Bertan, oso ongi islatzen dira ingurukoen jarrerak, desikasi beharreko sinesmen faltsuak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina