#JanireC etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#JanireC etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/04/02

Plazer bat izan da!


Betidanik interesatu izan zaizkit genero-desberdinatasunekin lotutako gaiak. Nire ibilbide akademiakoan zehar, beti izan ditut oso presente emakumeak aukerazko irakurgaietan edota klaseetarako lan mografikoen eraikuntzan. Orain, ibilbide profesionalera saltoa eman dudalarik, interesgune berdinak mantentzen jarraitzen dut. Eta nire lanean ekintza hezkidetzaileak martxan jartzeko behar eta nahi handia ere somatzen dut.  Baina… Zelan egin? Zein esparrutan jardun? Zein baliabiderekin? Galdera horiek eta haien atzean dauden gabeziak izan ziren, hain zuzen ere, “Hezkidetzan Esku-hartzen” ikastaroa egitera bultzatu nindutenak.
Ikastaroa amaitzear dagoen honetan eta agurtzeko garaia heldu delarik, atzera begiratu eta igaro diren hilabete guzti hauetan ikasitako guztiaz pozik sentitzen naiz:
-Maila pertsonalean asko dira somatu ditudan aurrerapenak. Batik bat, hainbat aldiz entzun baina sekula argi izan ez ditudan kontzeptu eta ideien ulermena eta ezagutza eskuratzea: heteropatriarkatua, genero binarismoa, estereotipoak…
-Maila profesionalean, berriz, ikasgelan ekintza-hezkidetzileak aurrera eramateko enfoke, baliabide eta tekniken ezagutza izan da eskuratu dudan elementurik aberasgarriena.
-Halaber, ikasitakoak eta egindako lanak (behaketa, esku-hartze nahiz plangintzen diseinua) nire inguruan inpaktu nabaria izan dutela usted dut. Izan ere, barneratutako ezagutza nahiz trebeziak ikasleen artean eta inguruko senide eta lagunen artean zabaldu egin ditut eta zabaltzeko gogoz jarraitzen dut.

Oso abersgarria izan da hibabete hauetan guztietan zehar ikastaro-kideen ekarpenak irakurtzea eta zuekin bat eztabaidatzea eta ikuspuntuak elkartrukatzea. Horregatik, eskerrik asko! Bestalde, gure post-ak irakurri dituzten pertsonak, hezkidetzaren inguruan interesa piztu dutenak, formazio sakonagoa eskuratzeko animatu nahi ditut! Eta ikastaro hau egitea merezi duela azpimarratu nahi dut ere, bide batez.
Amaitzeko, hezkidetzaren alde lanean jarraitzeko animatu nahi dut jendea. Uste baitut genero-desberdinatasunen contra egiteko eta jendarte bidezkoago baten eraikuntzarako tresna aparta dela. Beraz, bakoitza bere esparruan animo eta aurrera!!

2019/03/20

TRATU ONAK BAI!





TRATU ONAk izango baditugu, lehenengo urratsa gure buruari so egin eta atsegin ditugun gauzen inguruan gogoeta egiteko introspekzioa egin beharko dugu. Izan ere, besteekiko harremanekin batera, norbere burua ezagutzea eta maitatzea ezinbestekoa da ongizatezko bizitza emozional baterako.


Zentzu honetan, hezkuntza esparrutik ikasleek harreman osasuntsu eta onuradunak bilatzen eta eraikitzen ikasten lagundu behar ditugu, bi norabideetan:

Indarkeria eta dependentzian oinarrituta dauden harremanak aztertuz, kritikatuz eta deseraikiz.
Izan ere, Telebistastik, musikarengandik edo gizartearen bitartez oro har gazte askok maitasun erromantikoaren patroiak edo harremantzeko bestelako modu ez osasuntsuenak eskuratzen dituzte.

Barne- zein kanpoko-harreman positiboak eraikitzeko pautak luzatuz.
Hezkuntzaren erdigunean zaintza jarri behar dugu. Zaintzak nolabaiteko kutsu negatiboa du gaur egun, “zama” bihurtu baitugu. Batik-bat gizonek modu positiboan hartu behar dituzte heziketaren eta etxearen inguruko betebeharrak.

TRATU ONEI buruzko ondoko dekalo honetan, gai honi buruzko zirrikitu gakoak agertzen zaizkigu:


1. Norbere burua maitatzea. 2. Ondokoak entzun eta zaintzea. 3. Beste pertsonaren pribatutasuna errespetatzea eta ez kontrolatzea. Zeloak kanpora!4. Beste pertsonaren askatasuna eta izaera errespetatzea.5. Genero estereotipo diskriminatzaileak alboratzea.6. Genero desberdinasunaren kontra aritzea.7. Lan domestikoak partekatzea eta elkarri-laguntzea. 
8. Tratu txarrik ez ematea. 9. Beste pertsonak ez molestatu piropo nahiz beste akoso-moduekin.10. Jarrera matxistak deuseztatzea 


Elkarbizitza positiboa eraiki behar dugu da: berdintasunez, elkartasunez eta askatasunezko harremanak sustatuz, pertsona bakoitza bere identitatearekin gustura dagoela, gutxietsia sentitu gabe eta beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe.


Iazko post-en artean Marivi FernƔndez-en "Tratu onak" aukeratu dut, bertan, tratu onei buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain, askotariko baliabideak luzatzen baitira: bideoak, eskemak, dekalogo eta gomendioak...



Horiei denei, “Los BuenosTratos” (55 min) izenburua duen dokumentala proposatu nahi dut ikasleekin gelan lantzeko. Bertan, Malagoko DBH-ko hiru ikastetxeetako nerabe talde desberdinek maitasunari, harremanei eta tratu txar/onei buruz hausnartu egiten dute. Antzoki batean girotuta dago eta ikasleek haien esperientzia txarrak kontatzen dituzte, denen artean harremantzeko beste modu posibleak aztertzen dituztelarik. 2009 urteko Malagako Zine Jaialdian aurkeztu zen dokumentala:

https://vimeo.com/37297041

2019/03/14

EMAKUME ETA GIZON, BIOLENTZIA MATXISTARI STOP!


EMAKUME ETA GIZON, BIOLENTZIA MATXISTARI STOP!


Gure gizartean ukaezina da indarkeria matxistaren eguneroko presentzia. Alegia, emakumeek emakume izate hutsagatik sufritzen duten biolentzia, gizonak direlarik eragile eta matxismoa bere jatorri. Indarkeria honek adierazpen desberdinak izan ditzake: erabat esplizituak diren mespretxuak, irainak, eraso fisikoak edo bortxaketetatik hasi, eta sotilagoak diren xantaia emozionala, kontrola, hizkera sexista, txisteak, inbisibilizatzea eta beste mikromatxismo batzuk.

Alicia Ródenas-en indarkeria matxistari buruzko kortoan ondo adierazten da hori guztia:



Aste honetan zehar landutako materialen kariaz, biolentzia matxistarekin lotutako zenbait gauza ikusteko nuen modua aldatu egin da. Batetik, gizonen halabeharrezko inplikazioa bilatu behar dela. Izan ere, emakumeengan jarri ohi da ardura indarkeria matxista gainditzeko. Baina, egitan, indarkeria arazo politikoa da. Eta beraz, jendarte osoaren ardura kolektiboa. 



Denok desikasi beharko dugu:
1.     Maitasun erromantikoaren mitoari atxikitako bikote harremanak alboratzea. Hau da: “no puedo vivir sin ti” filosofiaren ildotik doan maitatzeko modu dependientea, besteak beste.
2.     Mikromatxismoen aurka egitea: txisteak, bazterketa, inbisibilizazioa…
3.     LGTBIQ+ren baitako aniztasuna bistaratu eta normalizatzea.

Indarkeria matxista gainditzeko bi dira jarraitu beharreko estrategia nagusiak: maskulinitate berriak eta emakumeen ahalduntzea. Beste hitz batzuetan esanda: gizonen inplikazioa
maskulinitate heterosexual hegemonikoa alboratu eta gizon izateko modu berri eta feministak sortuz, alde batetik; eta bestetik, emakumeen autodefentsa sustatuz haien autoestimua eta konfiantza indartuz. 

Hemen ikus daiteke esparru bietako erronkak laburbiltzen dituen prezi interesgarria, klasean erabilgarria izan daitekeena: Indarkeria matxista



Gizonen aldetik, etxeko ardura nahiz zaintza lanak asumitu eta emozioen adierazpena lantzeaz harago, feminismoaren erronken konplize bihurtu behar dira. Ez da emakumeen arazo bat. Gizarte osoarena da!! Hona erronka nagusiak: 


  

Hona Bilboko gizon talde batek antolatutako “Berdintasuna eta Maskulinitate Berriak” argazki-erakusketari buruzko erreportaia:



Amaitzeko, iazko posten artean Janire Itsasoren “Indarkeria matxistak gainditzen izenekoa aukeratu dut, bertan proposatzen den “Cambia el cuento bideoa” izugarri gustatu baizait eta eremu hezitzailean oso aplikagarria dela uste baitut. 


2019/03/05

GATAZKAK KONPONTZEKO ERE: FEMINISMOA!

 Gatazka ezadostasun-egoera bat da, interes kontrajarriak daudenean sortzen dena, eta maila intrapertsonalean ere eman daitekeena. Gatazka bariko egoera, ordea, bakea da. Ondoan Rigoberta MenchĆŗk adierazi bezala, hura ez da soilik gerrarik eza. Zuzeneko eta ageriko indarkeriaz ezaz gain, ezkutukorik ere ematen ez denean ematen da bakea: pobrezia, errepresioa eta alienazioa, indarkeria kulturala...


Gauzak horrela, esan daiteke emakume mendebaldarrok, eta zer esanik ez munduko beste tokietakoak, indarkeria egoera iraunkorrean bizi garela. Eta horren aurrean ezinbesteko bihurtzen da errealitatea aztertzerakoan “generizazioa” (engendering) aplikatzea. Hau da, emakumeak non dauden, zer behar duten eta haien arazoak zeintzuk diren aztertzea. Eta noski, baita ere gatazka testuinguruetan ere.

Gatazka bat konpontzea erronka bat da inplikatutako agente guztiei ikasteko aukera eskaintzen diena. Konponbidean oinarrizkoa da gatazkaren jatorria eta zergatiak aztertzea. Bada hor galdetu behar dugu, non dagoen feminitatearen edo maskulinitatearen eraikuntzaren aztergaia. Kultura maskulinoak eta femeninoak inposatutako behar eta interesak izaten dira askotan bizikidetzan eta harremanetan gatazkak sortzen dituztenak. Bestelako gakoak dira inplikatutakoen arteko komunikazioa bultzatzea edo bitartekaritza erabiltzea argitze-prozesuaren mesedetan.

Feminismotik gatazken konponbiderako ekarpen garrantzitsuak egin dira. Lehena jabekuntza bat izan da: emakume gehienek, gizonek ez bezala, moral-arazoak eztabaidatzerakoan norbanako egoera erlatiboen ikuspuntutik egiten dutela, pertsonen lotura afektiboak zainduz eta giza-harremanak kontuan izaten. Haientzat irtenbideak du garrantzia eta ez hainbeste erruduna identifikatzeak edo zigorra jartzeak, inor kateatuegi suerta ez dadin. Izan ere, lotura afektiboak eta hori mantentzeko ahaleginak dira lehentasuna.

Hezkuntza esparruan kutsu matxista, LGTBfobiko nahiz xenofobiko asko ematen dira oraindik ere. Eta horien kontra, eta aurretik esandakoa kontuan harturik, egin beharko litzateke:

KONTZIENTZIA HARTU: sexuka berezitutako datuak jasoz (gatazka motak, beren trataera …)


CURRICULUMA ALDATU: gatazken kudeaketarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatu eta irtenbide-eredu positiboak erakustea (eta ez hainbeste gudak).

BANAKAKO TUTORETZAK EGIN: Gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea eta birziklatzea.

PARTAIDETZA: nesken zein mutilen komunikazioa sustatzea.

ANTOLAKUNTZA: Arauak nesken zein mutilen beharrak asetzea.

Iazko post-en artean Artaldetik at egilearen “Gatazka gu gara” aukeratu dut partekatzen dituen baliabideak oso interesgarriak iruditu zaizkidalako: bai Jule Goikoetxea-ren testu hau http://www.klitto.eus/bakea-ez-da-existitzen-feminismoa-bai-ii/, eta bai Mujeres y NiƱas: Violencia de GĆ©nero en zonas de conflicto Amnesty International” bideoa: https://youtu.be/ZsVwVcYr3Ws

Nire partetik, hauek dira eskaini nahi ditudan baliabideak:

-Bideo bat: 

Taller de resolución de conflictos. Violencia de género. USAL


-Artikulu bat:
MƉNDEZ, ROCƍO (2010). Resolución de conflictos en el aula: tĆ©cnicas de negociación y comunicación. Revista digital para profesionales de la enseƱanza, 9.





2019/02/28

SEXUALITATEA: EREMU PERTSONAL ASKEA IZATEAREN BEHARRA






Sexualitatea plazeraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, eta desioaren espresio eta
komunikazio bezala. Egungo jendartean, heterosexuala da sexualitate-eredu hegemonikoa. Harreman heterosexualak natural eta normal bihurtzen ditu, HETEROARAUtik at dauden bestelako sexualitate-ereduak, oso anitzak direnak, ez normaltzat hartzen ditu.

Heteroaraua eredu ugalkor batean oinarritua dago. Alde batetik, harreman sexualan erreproduziorako bideratzen ditu, koitoa sexualitatearen elementu zentraltzat joz. Hartara, gorputzaren genitalizazioa ematen da, klitoria, ugalkortasun funtziorik gabea izanik, baztertua utziz. Eta beste aldetik, LGTBIQ+ kolektiboen baitan dauden pertsonak ikusezin bihurtzen ditu.

Gainera, indarrean dagoen sexulitate eredu hegemonikoak gorputzen hipersexualizazio bat sustatzen du, bereziki emakumezkoen gorputzen kasuan, iragarki, film, bideojoko, etab.-en bidez. Sexua praktikatzea zoriona emango digunaren ideia transmititzen da. Hor daude ere prostituzioa eta pornografia.

Eskolak ere heteronormatibitatean eta sexismoan hezten du, ezkutuko curriculumaren bitartez. Ikerketa desberdinek ondorioztatu dute nerabeek afektu mailako genero-harremanak barneratuta dituztela, maitasun erromantikoaren mitoari jarraiki: gizonen oldarkortasuna eta indarkeria sustatzen den bitartean (“matxote”), emakumeek gizon beldurgarri hauek
maitatzea ematen da. 



Horren aurrean behar-beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala lantzea ikastetxeetan, zeinak lagundu beharko luke gainditzen:

-HETEROARAUA: ANIZTASUNA ikusarazi eta normalizatuz, pertsona bakoitza den moduan onartu eta bere sexualitatea aske bizitzea ahalbidetu beharko luke.

-GENERO JAZARPENA: bakarrik dira zilegi elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko sexualite-adierazpenak. Sexualitatearen inguruko mito andana deseraiki behar dira. Esaterako, maitasun erromantikoaren mitoa, emakumeen desira eta plazera plazaratuz eta mutil/gizonen sentimendu eta emozioak ere bai. 

-SEXU BINARISMOA: emakume-gizon, femenino-maskulino kategoria polarren deseraikitze lana.




Iazko post-en artean, Janire Itsaso Bilbao-ren Errealitatea ez da kabitzen eskema batenizenekoa aukeratu dut. Batik bat, bertan proposatzen duen  Yes We Fuck  dokumentala dela eta, oso interesgarria iruditu zaidalako. 




Hari egin nahi diodan ekarpena honakoa da:

Lehen Hezkuntzan heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliagarria den liburuxka bat, 70 orrialdekoa. Edukiak eta jarduera bildumak hiru ardatzen baitan daude antolatuta: autoezagutza, emozioen adierazpena eta bikotearekiko errespetua.

Clemente Franco-Justo Encarnación Soriano-Ayala Antonio José GonzÔlez-Jiménez (2017).
La educación afectiva-sexual para adolescentes El viaje hacia una sexualidad sana. Barcelona. Octaedro.