2019/03/20

TRATU ONAK BAI!





TRATU ONAk izango baditugu, lehenengo urratsa gure buruari so egin eta atsegin ditugun gauzen inguruan gogoeta egiteko introspekzioa egin beharko dugu. Izan ere, besteekiko harremanekin batera, norbere burua ezagutzea eta maitatzea ezinbestekoa da ongizatezko bizitza emozional baterako.


Zentzu honetan, hezkuntza esparrutik ikasleek harreman osasuntsu eta onuradunak bilatzen eta eraikitzen ikasten lagundu behar ditugu, bi norabideetan:

Indarkeria eta dependentzian oinarrituta dauden harremanak aztertuz, kritikatuz eta deseraikiz.
Izan ere, Telebistastik, musikarengandik edo gizartearen bitartez oro har gazte askok maitasun erromantikoaren patroiak edo harremantzeko bestelako modu ez osasuntsuenak eskuratzen dituzte.

Barne- zein kanpoko-harreman positiboak eraikitzeko pautak luzatuz.
Hezkuntzaren erdigunean zaintza jarri behar dugu. Zaintzak nolabaiteko kutsu negatiboa du gaur egun, “zama” bihurtu baitugu. Batik-bat gizonek modu positiboan hartu behar dituzte heziketaren eta etxearen inguruko betebeharrak.

TRATU ONEI buruzko ondoko dekalo honetan, gai honi buruzko zirrikitu gakoak agertzen zaizkigu:


1. Norbere burua maitatzea. 2. Ondokoak entzun eta zaintzea. 3. Beste pertsonaren pribatutasuna errespetatzea eta ez kontrolatzea. Zeloak kanpora!4. Beste pertsonaren askatasuna eta izaera errespetatzea.5. Genero estereotipo diskriminatzaileak alboratzea.6. Genero desberdinasunaren kontra aritzea.7. Lan domestikoak partekatzea eta elkarri-laguntzea. 
8. Tratu txarrik ez ematea. 9. Beste pertsonak ez molestatu piropo nahiz beste akoso-moduekin.10. Jarrera matxistak deuseztatzea 


Elkarbizitza positiboa eraiki behar dugu da: berdintasunez, elkartasunez eta askatasunezko harremanak sustatuz, pertsona bakoitza bere identitatearekin gustura dagoela, gutxietsia sentitu gabe eta beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe.


Iazko post-en artean Marivi Fernández-en "Tratu onak" aukeratu dut, bertan, tratu onei buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain, askotariko baliabideak luzatzen baitira: bideoak, eskemak, dekalogo eta gomendioak...



Horiei denei, “Los BuenosTratos” (55 min) izenburua duen dokumentala proposatu nahi dut ikasleekin gelan lantzeko. Bertan, Malagoko DBH-ko hiru ikastetxeetako nerabe talde desberdinek maitasunari, harremanei eta tratu txar/onei buruz hausnartu egiten dute. Antzoki batean girotuta dago eta ikasleek haien esperientzia txarrak kontatzen dituzte, denen artean harremantzeko beste modu posibleak aztertzen dituztelarik. 2009 urteko Malagako Zine Jaialdian aurkeztu zen dokumentala:

https://vimeo.com/37297041

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina