2019/03/18

INDARKERIA MATXISTARI KAÑA!

Aste honetan neure buruari galdetu diot indarkeria zenbatetan jasaten dudan (dugun) astero-astero. Kontatzen hasi eta 1, 2, 3... kontua galdu dudan arte. Honako irudiek egunerokotasunean *emakumeok emakume izate hutsagatik jasan behar izaten ditugunak irudikatzen dituzte.






Mikromatxismoei buruzko zenbait bideo interesgarri plazaratu zituen Ernai Gazte Antolakundeak duela lau urte:


Bideo eta irudi hauetan ikus daitekeen moduan, indarkeria oro ez da fisikoa eta ez da bisuala, asko oharkabean gertatzen baitira, txiki-txikitatik normalak direla erakutsi baitigute. 

Pasa den urteko ikaskideen postak irakurri ostean, Patricia Oregiren Izan gaitezen indarkeria matxistaren arerio izeneko posta hautatu dut. Bertan, Patriciak argi azaltzen du eraso guztiak ez direla esplizituak, honako bideo honek ere azaltzen duen moduan:


DBH1 edota 2ko ikasleekin lantzeko honako argazkia benetan esanguratsua iruditzen zait:

Argazkia erakutsi eta eurei utziko nieke hitz egiten, nik ere elkarrizketa bideratuz. 

Nire ustez, guzti hau eremu hezitzailean nahiz jendartean landu beharra dago, zoritxarrez egunero-egunero jasan behar izaten baititugu mota honetako erasoak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina