Eider Oleagak iaz egindako post-a aukeratu dut.
Bertan aurkeztu zituen bi bide oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditzen
zaizkit. Horietako batean, 4. DBH-ko ikasleekin lantzeko, Maialen Lujanbioren
kopla batzuk proposatzen ditu: “beti bezperako koplak”.
Postaren atal batean, galdera hau egiten du: Eta
zein da gizonen papera arazo hau konpontze aldera?
Galdera hau aprobetxatu nahiko nuke, gaiaren inguruko hausnarketa egiteko. Lehenengo blokean,
“Genero Indarkeria” gaia landu genuenean komentatu nuen bezala, egon ezin
handia sortarazten dit gai honek. Agian,
etxean bizitako garai bateko gogorapenak izango dira. Bizi duenak bakarrik daki
zer sentitzen den. Zorionez, anaia eta biok (amarekin batera, noski), behin
adin batera ailegatuta, aurre egin genion egoerari, eta kontua bukatu egin zen.
Baina, zer gertatzen da egoera pairatzen dutenek defenditzeko aukerarik ez
dutenean, gazteegiak direlako, ahulak direlako, inolako laguntzarik ez
dutelako…?
Urte asko pasatu dira, baina oraindik ere, gogorapen
horiek burura etortzen zaizkidanean, tristezia eta egonezina dira nagusi.
Badakit, hainbat esparrutan, eragina izan duela nigan, askotan txarrerako.
Bestalde, ziurrenik, gaiarekiko kontzientzia izateko balio izan zait.
Horregatik, ezin dut ulertu gaur egungo
gizon askoren jarrera gai honekiko. Ez dut, zuzeneko bortxakeriari buruz hitz
egiten ari (oso grabea izanik), baizik eta egunerokotasunean gertatzen diren
gertaera guzti haiengandik, non gizonok oinarriak jartzen ditugun, gero
gertaera tamalgarriak emateko.
Gaiaren analisi
bat egiten duen Prezi bat aurkitu dut sarean:
Ez dut nik
asmatu, baina oso aproposa iruditzen zait, bideoklip honetatik (La Furia…)
hartu dudan leloa: “Machirulo,
escóndete”.
Euskaratuz gero, horrelako zerbait izan zezakeen: “Matxirulo, zulo baten sar zaitez!!
Ezinbestekoa da erronka
aldetik
Ø Haurren partaidetza sustatuz, tratu onak
eta enpatia lantzea, zer den eta zergatik den garrantzitsua adierazteaz gain,
hori lortzeko tresnak eta baliabideak eskaini behar zaizkie.
Ø Indarkeria matxistaren jatorria eta
motak azaldu.
Ø Emakumeen ekarpenak jasotzen dituzten
hezkuntza-materialak erabil daitezke.
Ø Mikromatxismoen identifikatu eta salatu.
Ø Maskulinitate eredu berriak eta autodefentsa feminista landu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina