2019/12/16

Hizkuntza inklusiboa denona, denontzat eta denokin



Aste honetan hizkera ez-sexistaz gain hizkera inklusiboa kontzeptua ere erabili dugu, hizkuntzetan sexismoaz gain islatzen diren beste diskriminazio ardatz batzuk ere barnean hartuak izan daitezen.
Izan ere hizkuntza tresna oso garrantzitsua da nolanahi eta arduragabe erabiltzeko. Gure hitz egiteko eta idazteko erek  eta ez hitzezkoek ere (keinuak, ikonografikoak…) pentsatzeko era islatzen dute. Badago atribuzio hierarkiko bat, rol batzuentzat balorazio handiagoa, desagerpena, binarismoa…
Inklusio paradigma hezkuntzara orain 20 urte ekarri genuen, integrazio hitzak ez baikintuen asetzen, denon presentzia, partaidetza eta lorpena aldarrikatu nahi baikenuen.
Bi prozesuak, hezkuntzarena eta hizkuntzarena,  bat datoz, ezin zitekeen bestela: eskola denona, denokin, denontzat. Eta hizkuntza ere bai, guztiok barne hartzen gaituena eta ateak irekita dituena sortzen ari diren hainbat errealitate emergente eta etortzeko daudenak ere kabida izan dezaten.
 Honela bada, bat egiten dut Motxanek 2015ean eginiko post-arekin: HIZKUNTZAREN GARRANTZIA; EZINEZKOA DA EZ KOMUNIKATZEA, Itzulpena eta feminismoa-ren arteko ezaugarriak aztertzen dituen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko Bakartxo Arrizabalagak idatzitako  artikuluaren xehatzea baitakarkigu. Hona hemen ondorio batzuk:

  1. Nahiz eta itzultzaile kopuru handiagoa izan emakumeena gizonezkoena baino, itzultzaile ezagunenak gizonezkoak dira.
  2. Itzulpengintzan feministek egindako lanetan, hizkera patriarkalaren azterketa egin da.
  3.  Itzulpenen bitartez, hizkera berri bat sortzen saiatu dira.
  4.  Feminismoak erabili dituen baliabide batzuk aipatzen ditu
  5. Ingelesetik gaztelerara itzulitako lan batzuen itzulpen sexista ere agerian uzten du.
Aurreko artikuluak jasotzen dituenak eta hizkuntza ez sexistarantz pausoak emateko GIDA proposamen guztiak  hezkuntzan erabilgarriak iruditzen zaizkit. Baina bat aukeratzekotan UPV/EHU-N EUSKARAREN ETA IRUDIEN ERABILERA EZ-SEXISTARAKO GIDA hartuko dut, eremu hezitzailean landu beharreko bi alderdi hauek behintzat nabarmenduz (nahiz eta guztiak diren Komunikazio konpetentziaren barnean, izpiritu kritikoa lantzeko ezinbesteko osagai):
1.     HIZKUNTZA ETA IRUDIAK ARTEZ ERABILTZEKO ARGUDIOAK. Oso inportantea iruditzen zait argudioen oinarria, ahalduntzeko ardatza baita.
2.     LEXIKOAREN ELEMENTUAK (Euskararen hiztegiari buruzko metakognizio sakona egiteko aproposa, ez sexista eta kalitatezkoa).
Jendartean eta eskolan lantzeko erronken artean daukagu lan honi ekitea, kontziente egitea zer pentsatzen dugun eta nola adierazten ari garen:
a) jaso ditugun ohitura asko eraldatzeko eta pentsaera finkatu asko iraultzeko prest egon behar dugu.
b) gaizki-eginetan ikasi beharko dugu, nork bere burua antzaldatzen ahalegindu beharko du, finean,  inor bazter ez dezagun.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina